Euskadik ez du, oraingoz, maskara osasun-zentroetan ezarriko, Ministerioak gomendatu arren
Eusko Jaurlaritzak oraingoz ez du aurreikusi osasun-zentroetan maskarak nahitaez erabiltzea gripea eta arnas aparatuko beste infekzio batzuk ugaritzen ari direlako, nahiz eta Osasun Ministerioak gomendatu duen eta beste erkidego batzuek jada egin duten.
Arnas infekzioen gorakadaren ondorioz, osasun-zentroetan musukoen erabilera derrigortzeko eskatuko die Osasun Ministerioak autonomia erkidegoei astelehenean egingo duten Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluan. Kataluniako, Valentziako eta Murtziako osasun-zentroetan nahitaez erabili behar dira berriro musukoak, egungo egoeraren aurrean prebentzio-neurri gisa.
Egoera aztertzeaz gain, herritarren immunizazioa sustatzeko jarraibideak zehaztuko dituzte; izan ere, datozen egunetan A motako gripe-kasuek eta bestelako arnas infekzioek gora egiten jarraituko dute. Baliteke urtarrilaren azken astean pilatzea kasu gehienak.
Monica Garcia Osasun ministroak aurreratu duenaren arabera, eskaera hori helaraziko die Osasun Ministerioak autonomia erkidegoei astelehenean, ezohiko osoko bilkuran. Bertan, "irizpideak bateratzen" saiatuko dira, eta, arnas infekzioen gorakadaren aurrean, autonomia erkidegoek hartu beharko lituzketen neurriak aztertuko dituzte.
Gripeak eta koronabirusak, besteak beste, eragindako arnas infekzioen gorakadaren aurrean, urtez urte sortzen diren arazoak aztertuko dituzte asteleheneko bileran. Miren Basaras mikrobiologian doktoreak Radio Vitorian azaldu duenez, datozen egunetan kasuek gora egiten jarraitzea espero da, pertsona asko lantokietara eta ikastetxeetara itzuliko baitira.
Testuinguru horretan, txertoak kutsatzeei aurre egiteko neurri eraginkorra direla azpimarratu du Basarasek, eta sintomak dituzten pertsonek, gertukoak babesteko, musukoa erabili beharko luketela erantsi du.
Gripe-kasuak % 27tik % 46ra igo dira astebetean Espainiako Estatuan, eta identifikatutako kasuen % 98,9 A motakoak dira.
Datu horien aurrean, Lehen Mailako Arretako zentroetan maskararen erabilera derrigorrezkoa izatea eskatu dute osasun-arloko profesionalek, gripea, koronabirusa eta bestelako arnas gaixotasunak are gehiago ez zabaltzeko.
Hala ere, Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusi, oraingoz behintzat, maskararen derrigortasuna ezartzea, osasun-zentroetan eta ospitaleetan gomendatzen duen arren, Osakidetza prest dagoelako egungoa baino presio igoera handiagoak jasateko, eta herritarren arreta-beharrei "une oro" erantzuten ari delako.
Arnas birusak jotako pazienteen kopuruak gora egin duenez, batez ere gripearenak eta covid-19arenak, bere gaitasuna handitu du larrialdietan eta ospitaleetan, solairu osagarriak ireki eta 184 ohe gehiago egokituta: 120 Bizkaian, 40 Araban eta 24 Gipuzkoan.
"Gure erkidegoan ez dago saturaziorik, ezta kolapsorik ere", azpimarratu dute Saileko iturriek, eta "ondo" erantzuten ari direla nabarmendu dute, premiaren arabera aurreikusitako kontingentzia-egitasmoak martxan jarrita.
Infekzioak jaitsi egin dira azken astean, EAEn
Osasun Sailaren abenduaren 25etik 31ra bitarteko asteari dagokion azken txostenaren arabera, arnas sistemako infekzio horien tasa 555,1 kasukoa izan zen 100.000 biztanleko, aurreko astekoa (578,2 kasu) baino txikiagoa.
Tasarik altuena Gipuzkoan izan da (594,9 kasu), Bizkaian (570,4) eta Araban (416,4) baino handiago izan baita bertan.
Tasarik altuena 0 eta 4 urte bitarteko haurren artean dago (1.852 kasu 100.000 biztanleko), eta, ondoren, 5 eta 14 urte bitartekoen artean (624,9 kasu).
Aurreko asteko tasarekin alderatuta, tasak jaitsi egin dira adin-talde guztietan, 64 urtetik gorakoen taldean izan ezik.
Hala ere, arnas infekzioen kasu larriek, ospitaleratzea eskatzen dutenek, gora egin dute, eta 29,5 kasu daude 100.000 biztanleko (20,8 aurreko astean); kasu gehienak 64 urtetik gorakoak dira.
Txostenaren arabera, gripe kasuak igo dira gehien. Azken astean, 935 kasu zenbatu ditu Osakidetzak, eta 552 izan ziren aurreko zazpi egunetan.
Koronabirus kasuak 347 izatetik 465 izatera igaro dira, eta Arnas Birus Sinzitiala (ABS) dutenak 222 izatetik 197 izatera jaitsi dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.