Gueñes
2019/05/12 - 20:51
Gizon bat hil da auto-istripuan Gueñesen
18:00ak aldera, errepidetik irten da auto bat Cadaguako korridorean, eta gidaria istripua jazotako lekuan bertan hil da.
2019/04/03 - 13:57
Jasun aire-iragazkien enpresa britainiarrak lantegi bat irekiko du Gueñesen
Iragazki oso sofistikatuak fabrikatuko ditu EAEn. Horretarako, 5 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du, eta 10 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Enkarterrin.
2019/02/03 - 18:30
Abandonatutako setter arrazako txakurrak hartzen ditu Gueñeseko Troylo elkarteak
Elkarteak dioenez, ehiztariengandik ere zuzenean jasotzen dituzte txakurrak, eta denek arazo fisiko eta psikologiko ugari dituzte.
2019/02/02 - 15:47
Cadagua ibaiak gainezka egin du Sodupen
Euria, txingorra eta haizea zakar jo du iparmendebaldetik Bizkaian eta Gipuzkoan, leku askotan orduko 100 kilometrotik gorako ufadekin.
2019/01/24 - 15:28
Kadagua ibaiak arazoak sortu ditu Sodupen eta Balmasedan
Euriteek Bizkaiko errepideetan ere sortu dituzte arazoak. Putzuak sortu dira, bigarren mailako bideetan batik bat.
2018/11/12 - 11:55
ONCEren 11/11 Zozketa Bereziak milioi bat euro baino gehiago utzi ditu Sodupen
Getxon, Donostian eta Iruñean ere banatu dira sariak.
2018/06/25 - 11:06
Bilbo eta Balmaseda lotzen dituen tren zerbitzua, berriro martxan
Errei bakarreko trenbidea itxita egon da 04:40 arte. Istripua izan duen merkantzia-trenaren karga trenbidetik kendu ostean zabaldu dute berriro, Renfek baieztatu duenez.
2018/06/24 - 21:02
Merkantzia-tren bat errailetik atera da Gueñesen
Ez da zauriturik izan, baina Bilbo eta Balmaseda arteko FEVE tren-zerbitzua etenda dago.
2018/04/23 - 19:42
Autismoa duen neskaren amak bertan behera utzi du gose-greba ikasgela lortu duelako
Behar bereziak dituzten Lagundu Nee Enkarterri Bizkaiko familien elkarteak jakinarazi duenez, ikasgela egonkorra Sodupeko Eretza Berri zentroan.
2018/04/19 - 23:12
Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko
5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.
2018/04/11 - 10:44
90 metro luzeko kamioia, Bizkaiko errepideetan
Goizaldean iritsi da Gueñesera 90 metroko luzera eta 500 tonako pisua hartu duen kamioi handia. 200 tonako transformadore bat eraman du han dagoen beste bat ordezkatzeko.
2018/04/10 - 23:17
'Megatruck' berri bat Portugaletetik Gueñesera abiatuko da
90 metroko luzera du, 4 metro eta erdiko altuera eta 500 tona inguruko pisua. 200 tonako transformadore bat darama, Gueñesen zahar dagoen beste bat ordezkatuko baitu.
2018/03/05 - 16:40
Negoziazioa eta ikasgeletako normaltasuna 'bateragarriak' direla uste du Urkulluk
Sodupeko Eretza Berri eskola publikoa bisitatu du lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin batera. DBHko eraikin berrian izan dira bi buruzagiak, Gueñesen (Bizkaia).
2018/02/21 - 11:50
12 atxilotu, 2 Bizkaian, 4 emakume prostituitzera behartzea egotzita
Prostituzio sarearen jarduera Bizkaian eta Kantabrian kontzentratzen bazen ere, beste hainbat adar ere bazituen.
2018/01/18 - 19:09
56 et 61 urteko bi txirrindulari zauritu dira Berangon eta Gueñesen
Aurrena auto batek harrapatu du Berangoko Eroskiren ondoan dagoen biribilgunean. Bestea autobus batek jo du BI-3651 errepidean.
2017/12/21 - 20:27
Gizon bat zauritu da Gueñesen izandako sute batean
Sua 10:15ean piztu da Sodupe auzoko lokal batean zegoen auto batean.
2017/12/13 - 22:11
CEL enpresa Lucart Italiako multinazionalari saltzeko baimena eman du Justiziak
Lucartek 8,3 milioi euro ordaindu beharko dituela ezarri du merkataritza-gaietarako epaitegiak auto batean.
2017/11/24 - 00:00
Lucarten erosketa 35 kaleratzerekin onartu du CELen enpresa-batzordeak
Horietako 31 adostuak izango dira, eta beste laurak ez dira boluntarioak. 31 baja boluntario horietatik, 10 langilek erretiroa hartuko dute, eta beste 21 beharginek lan-poltsa bat osatuko dute.
2017/11/09 - 19:12
Txandakako lan-erregulazio espedientea proposatu dute CELeko langileek
Beharginek deitoratu dutenez, Lucart taldeak “80 lanpostu deuseztatzea” planteatu du, baita soldaten jaitsiera “basati” bat ere. Erakundeen babesa eskatu dute, “atzera bueltarik ez duen” une batean.
2017/11/03 - 12:19
CELek Italiako multinazional baten eskaintza jaso du
Antza, CELek dituen 250 langileetatik 145 mantenduko lituzke. Sindikatuen arabera, baina, proposamena ez da nahikoa.