Lucarten erosketa 35 kaleratzerekin onartu du CELen enpresa-batzordeak
CELeko enpresa-batzordeak, konkurtsoko administrazioak eta Lucart multinazionalak Italiako taldea paper-ekoizlean sartzea adostu dute gaur. Akordioak 35 langile kaleratzea ekarriko du, horietako 31 adosturik eta 4 ez.
Konkurtsoko administrazioak hala ezarrita, Lucart Italiako taldearekin akordioa sinatzeko epea gaur bukatzen zen. CEL erosteko eskaintza bakarra Italiako konpainiak aurkeztu zuen hartzekodunen konkurtsoko markoan. CELek Enkarterrin (Bizkaia) eta Artziniegan (Araba) lantegiak ditu.
Akordiorik gabe enpresaren likidazioa eta kontratu guztien deuseztatzea zen aukera bakarra.
Azken negoziazioa
Enpresa-batzordeko iturriek azaldu dutenez, baja ez boluntarioak 5etik 4ra murriztea lortu dute azken negoziazioan, kaleratzeen kalte-ordaina hobetu dute eta soldata murrizketa jasan dituzten langileak kontuan izango dituzte etorkizuneko kontratazioetan.
31 baja boluntario horietatik, 10 langilek erretiroa hartuko dute, eta beste 21 beharginek lan-poltsa bat osatuko dute etorkizuneko kontratazioetarako.
Soldaten jaitsiera
Kaleratzeez gain, CELeko beharginek lan-erregulazio espediente berri bati aurre egin beharko diote akordioarekin. Soldatek % 20ko jaitsiera izango dute, % 8 80 langileren kasuan, eta % 50 zuzendari bakarraren nominan.
Zentzu horretan, konkurtsoko administratzaileak soldaten jaitsiera “bultzatu” duela kritikatu du CELeko enpresa-batzordeak. Oro har, Eusko Jaurlaritzak (akzioduna) eta Bizkaiko Foru Aldundiak lan gatazkan izan duten jokabidea salatu du langileen ordezkaritzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Jauregik ohartarazi du Tubos Reunidosentzat arrisku kritikoa dagoela SEPIren zorragatik, eta alternatibak bilatuko ditu Vicinayko enpleguetarako
Nafarroak 27 etxebizitza erosiko dizkio inbertsio funts bati
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Errentaren mapa auzoz auzo eta kalez kale Hego Euskal Herrian
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Vicinayren zuzendaritzak aldi baterako enplegu espedientea egin eta 60 lagun kaleratzeko asmoa du