CELeko langileek 21 kaleratze eta 59 aurre-jubilazio onartu dituzte
CEL Taldeko langileek onartu egin dituzte Lucart talde italiarrak konpainia beregain hartzeko jarritako baldintzak; ondorioz, 21 langile kaleratuko dituzte, 59 aurre-jubilatuko dituzte, eta 145ek beharrean jarraituko dute, baina batez beste % 20ko soldata murrizketarekin, Europa Pressek sindikatuetako iturriak aipatuta jakitera eman duenez.
Konkurtsoaren administratzaileak akordiora iristeko jarri zuen epearen bezperan iritsi da langileen erabakia. Bihar sindikatuek administratzaileari eta Lucart taldeari horren berri emango diete, ituna sinatzeko helburuarekin.
"15 baja borondatezkoak izango dira, gutxieneko kalte-ordainarekin, eta beste bospasei gogoz kontra kaleratuko dituzte", azaldu dute aipatu iturriek. Gainera, bost urterako lan-poltsa irekiko dute, eta etorkizuneko balizko kontratazioak langile ohien poltsa horretatik egin beharko dituzte.
Ituna bost urterako izango litzateke, italiarrek epe horretarako konpromisoa hartu baitute. Gaur egun geldirik dagoen paper-fabrikak behin behineko lan erregulazio txostena ezarriko die geratuko diren langileei, pixkanaka itzul daitezen beharrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Jauregik ohartarazi du Tubos Reunidosentzat arrisku kritikoa dagoela SEPIren zorragatik, eta alternatibak bilatuko ditu Vicinayko enpleguetarako
Nafarroak 27 etxebizitza erosiko dizkio inbertsio funts bati
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Errentaren mapa auzoz auzo eta kalez kale Hego Euskal Herrian
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Vicinayren zuzendaritzak aldi baterako enplegu espedientea egin eta 60 lagun kaleratzeko asmoa du