Gure Esku
2017/11/05 - 22:36
Gure Esku Dagoren azaroaren 5eko galdeketen emaitzak, herriz herri
160.853 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 21.027 herritarrek eman dute botoa (% 13,05).
2017/11/05 - 21:37
GED: 'Erantzuna bera baino, partehartzea hartu behar da kontuan'
160.000 lagun pasatxo egon dira boza ematera deituta Bizkaia eta Gipuzkoako 13 herritan erabakitze eskubidearen aldeko galdeketetan.
2017/11/05 - 19:58
%13,07ko parte-hartzea, A5eko Gure Esku Dagoren galdeketetan
21.027 pertsonek hartu dute parte igande honetan erabakitzeko eskubidearen alde Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herritan antolatu diren galdeketetan.
2017/11/05 - 15:07
Kataluniari elkartasuna adierazteko ekitaldia deitu dute gaurko Iruñean
Gure Esku Dagok, Geroa Baik, EH Bilduk eta hainbat sindikatuk deitutako elkarretaratzea izan da, eta gogor salatu dute Konstituzioaren 155garren artikulua aplikatu izana.
2017/11/05 - 15:03
GEDk 13 udalerritako 160.000 lagun deitu ditu gaur boza ematera
Euritsu esnatu da eguna, eta jendeari kosta zaio etxetik mugitzea baina, orduek aurrera egin ahala, hauteslekuetan hasi da jendearen joan-etorria.
2017/11/05 - 09:00
Erabakitzeko eskubideaz galdeketak egingo dira gaur 13 udalerritan
Hautetsontziak jarriko dituzte Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa, Otxandio eta Getxon.
2017/11/04 - 21:46
Milaka lagunek parte hartu dute 155aren aurka egindako manifestazioan
Ikurriñak, Nafarroako bandera eta esteladak elkarrekin ikusi ditugu Casillatik Bilboko Udaletxera bitartean izan den protestan.
2017/11/04 - 19:31
Milaka pertsona bildu dira Bilbon, 155aren kontra
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du "blokean" erantzun behar zaiola "inboluzioari" eta "etorkizun hurbilean EAJk parte hartu beharko du honelako ekimenetan" gaineratu du.
2017/11/03 - 17:05
EAJ ez da Bilboko manifestazioan izango; Bartzelonakoan, aldiz, bai
EH Bilduk, hainbat euskal sindikatuk eta Gure Esku Dagok deitu dute larunbatean egingo den Bizkaiko hiriburuko manifestazioa.
2017/11/03 - 10:40
'Helburua 2018an Euskal Herriko txoko eta hiriburu guztietara iristea da'
Kataluniari erreferentzia eginez, demokrazian sakontzen duen gizarte bat 'kohesionatuagoa, osasuntsuagoa eta helduagoa' da Oiarbideren ustez.
2017/10/30 - 19:02
Gure Esku Dago, EH Bildu eta gehiengo sindikala, elkarrekin 155.aren aurka
Manifestazioa antolatu dute larunbat arratsalderako Bilbon, "155.a ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" lelopean.
2017/10/28 - 19:20
Azaroaren 5eko kontsultetan parte hartzeko deia egin dute hainbat hautetsik
Erandio, Leioa eta Getxoko hautetsiek erabakitzeko eskubidearen festa izango dela nabarmendu dute, galderak eta emaitzak gorabehera, gaia "sendotzen" ari delako.
2017/10/22 - 19:39
Kataluniari babesa adierazteko giza-katea egin dute Gipuzkoako Goierrin
Lazkao, Ordizia eta Beasaingo udalerriak batu ditu giza-kate horrek, 'Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu!' lemapean.
2017/10/22 - 15:48
Kataluniari elkartasuna adierazteko giza katea Beasain eta Lazkao artean
Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak deitutako ekitaldia izan da, 'Eman eskua Kataluniari' lelopean.
2017/10/21 - 21:02
Gure Esku Dagok kontsultak egingo ditu 13 udalerritan azaroaren 5ean
Gaur arte herri galdeketa antolatu dutenetatik handiena izango da Getxo, ia 80.000 biztanlerekin.
2017/10/01 - 17:53
Ehunka lagun bildu dira Donostian eta Gasteizen, erreferenduma babesteko
Gure Esku Dagok deituta, Donostiako Katalunia plazan hiru kutxa ipini dituzte. Datorren urteko udazkenean, Euskadin ere galdeketa berdina egitea eskatu dute antolatzaileek.
2017/10/01 - 15:38
Eneko Goia: 'Barruak astintzen ditu gaur ikusten ari garena'
Kataluniako erreferendumaren alde GEDk gaur egindako ekitaldian parte hartu du Donostiako alkateak, eta Katalunian izandako istiluak "lotsagarriak" direla esan du.
2017/09/30 - 22:42
Aniztasun politikoa gaur, Gure Esku Dagoren manifestazioan
Elkarri eskua emanez hasi dute manifestazioa Eusko Alderdi Jeltzaleko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariek.
2017/09/30 - 22:37
Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapenak milaka lagun bildu ditu
Gure Esku Dago plataformak deitutako martxak politika, sindikatu eta gizarte eragileen babesa jaso du, inoiz izan duen zabalena.
2017/09/30 - 20:47
Kataluniako erreferenduma babesteko martxa jendetsua izan da Bilbon
Andoni Ortuzar, Arnaldo Otegi eta Nagua Alba, besteak beste, izan dira Gure Esku Dagok deitutako manifestazioan.