Gure Esku
2017/06/10 - 22:32
Milaka herritarrek erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute, Bilbon
Moyua plazan hasi eta Euskadi plazan bukatu den erabakitzeko eskubidearen olatuak Bilbo erdialdea zeharkatu du. Milaka lagunek gorriz bete dute hautetsontzi erraldoi batek egin duen ibilbidea.
2017/06/10 - 22:30
GED: 'Herritarron Ituna euskal gizartearen nahiak bilduko dituen testua da'
Gure Esku Dagok ekitaldia egin du Bilbon, eta, bertan, galdera ikur itxurako mosaiko erraldoia osatu eta 'Herritarron Ituna' agiria aurkeztu du.
2017/06/10 - 21:52
Herritarron Ituna, euskal gizartearen nahiak bilduko dituen testua
Angel Oiarbide Gure Esku Dago plataformako bozeramaileak Herritarron Itunean jasotako bi konpromisoak irakurri ditu. Pluraltasuna eta berdintasuna ditu oinarri.
2017/06/10 - 18:43
'Erabakitzeko prest' daudela esan dute milaka herritarrek Bilbon
Gure Esku Dago plataformak mobilizazio nazionala egin du gaur Bilboko kaleetan, galdera itxurako mosaiko erraldoi bat irudikatu eta 'Herritarron Ituna' aurkezteko
2017/06/10 - 10:18
Gure Esku Dagok mugarria ezarri nahi du gaur erabakiaren bidean
Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak mosaiko erraldoia antolatu du batetik, eta Herritarron Itunaren aurkezpena, bestetik.
2017/06/08 - 19:09
Gure Esku Dago: 'Erabakitzeko eskubidea normal bihurtzen ari gara'
Herri dinamikako bozeramaileek larunbateko ekitaldian parte hartzeko azken deialdia egin dute, Bilbon osatu behar duten “galdera-ikur mosaikoa sekula egin den handiena” izango baita.
2017/06/03 - 15:24
Erabakiaren bidean 'beste mugarri bat' jarri nahi du Gure Esku Dagok
Bilbon ekainaren 10ean jarri du hitzordua erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak. Galdera ikur erraldoi bat irudikatuko dute hiriaren erdigunean.
2017/05/28 - 21:28
Ekainaren 10ean Bilbora joateko deia egin du Gure Esku Dagok
Bilbon izango den ekimen handian parte hartzera herritarrak animatzeko asmoz, mosaiko txikiak egin dituzte galdera ikurra osatuz hainbat udalerritan.
2017/05/21 - 19:51
Gasteizko herritarren babesa biltzeko kanpaina abian jarri du GEDk
Giza-mosaikoa eginez, galdera ikur erraldoia eraiki dute Gasteizko Foruen Plaza.
2017/05/13 - 16:47
Gure Esku Dagoren Usurbilgo egoitzan zegoen pankarta bati su eman diote
Joan zen maiatzaren 7an Usurbilen herri-galdeketa egin zen, eta pankarta horrek bertan izandako emaitzak jasotzen zituen.
2017/05/10 - 16:40
Gure Esku Dagok mosaiko erraldoia osatuko du ekainaren 10ean Bilbon
Parte-hartzaileen artean galdera ikur erraldoia eratuko dute, Euskadi plazatik Moyua plazaraino. Mobilizazioaren amaieran, 'Herritarron Ituna' aurkeztuko dute.
2017/05/07 - 22:43
Gure Esku Dago: 'Olatu handi bat bazetorrela ikusten genuen'
GEDren bozeramaile Angel Oiarbide oso pozik azaldu da lortutako parte-hartzearekin, eta "galdeketak hasi besterik ez direla egin" iragarri du.
2017/05/07 - 16:37
Kultura eta euskalgintzaren aurpegi ezagunak hauteslekutan izan dira
Besteak beste, Eñaut Elorrieta musikariak, Igor Elorza bertsolariak, Leire Bilbao idazleak eta Jose Luis Lizundia euskaltzainak parte hartu dute herri-galdeketetan.
2017/05/07 - 16:32
Euskal Herriko 52 udalerrietako 247.000 lagunetik gora deituta daude gaur
Orain arte inoiz ez ditu Gure esku Dagok horrenbeste lagun deitu bozetara. Eguerdira arteko balantzea ona da, 30.000 lagunek eman dute botoa, erroldaren % 12k, hain zuzen ere.
2017/05/07 - 16:27
Ana Otadui eta Imanol Lasa jeltzaleek GEDren galdeketetan parte hartu dute
Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak Elorrion bozkatu du; Gipuzkoako Aldundiko bozeramailea, ordea, Zarautzen izan da.
2017/05/07 - 15:25
Gure Esku Dagoren maiatzaren 7ko galdeketen emaitzak, herriz herri
247.812 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 63.237 herritarrek eman dute botoa (% 25,52).
2017/05/07 - 15:20
Neskutz Rodriguez: 'Ahal Duguk erabakitzeko eskubidea defendatu du beti'
Ahal Duguren Bizkaiko batzarkideak Durangon parte hartu du erabakitzeko eskubidearen inguruan Gure Esku Dagok sustatutako herri-galdeketetan.
2017/05/07 - 14:46
'Ez gaur bakarrik, etorkizunean ere herriak behar du erabakiak hartu'
Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri-galdeketan parte hartu du Elgoibarren EH Bilduko bozeramaile Arnaldo Otegik, eta bozkatzera joateko deia luzatu die herritarrei.
2017/05/07 - 13:06
52 herri, etorkizunaz erabakitzen
Erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketak ari dira egiten Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 52 herritan.
2017/05/07 - 11:01
% 25,52ko parte-hartzea izan da Gure Esku Dagoren galdeketetan
Gure Esku Dago plataformak emandako datuen arabera, 63.237 pertsonak eman dute botoa igandeko galdeketetan.