Haiti
2018/10/07 - 20:38
5 graduko bi lurrikara izan dira Haitin
24 orduko tartean bi lurrikara izan dira Haitin, bata 5,9 gradukoa eta bestea, 5,2koa. Gutxienez 14 hildako daude, eta 188 zauritu.
2018/06/14 - 12:20
Haitik Oxfamen jarduerak debekatu ditu sexu eskandaluengatik
Behin betiko ezeztatu dio herrialdean jarduteko baimena, 2010eko lurrikararen ostean Erresuma Batuko erakundeko zuzendari eta boluntarioek prostitutak kontratatu zituztela jakin ostean.
2018/02/19 - 16:07
Oxfam-eko Haitiko zuzendari ohiak prostitutak kontratatu zituen
Oxfam erakundeak lehen azalpenak eman ditu Haitiko sexu esplotazio kasuan bertako zuzendari ohiaren inplikazioari buruz. Prostitutak kontratatu izana onartu zuen zuzendariak barneikerketa batean
2018/02/19 - 11:19
Haitiko Oxfameko sexu eskandaluaren susmagarriek lekukoak mehatxatu zituzten
Hala jakinarazi du ongintzako erakundeak, azken asteotan Oxfameko zuzendariek eta laguntzaileek Haitin prostitutak kontratatu zituztela zabaldu ostean abiatutako ikerketan oinarrituta.
2018/02/12 - 22:58
Oxfameko zuzendariordeak dimisioa eman du Haitiko eskandaluagatik
Penny Lawrence gobernuz kanpoko erakundearen programa zuzendaria zen 2010ean. Bere zaintzapean gertatutakoarekin “lotsatuta”, dimisioa eman du zuzendariordeak.
2018/02/12 - 22:26
Oxfameko zuzendariordeak dimisioa eman du
Penny awrence lotsatuta agertu da Haitin 2010ean erakundeko zenbait zuzendarik egindako gehigikeriekin.
2018/02/12 - 10:54
Oxfameko kideek Haitin prostitutak ordaindu zituztela eta, eskandalua Erresuma Batuan
Gehiegikeriak 2010ean jazo ziren, lurrikara gogorrak Haiti astindu ostean. Gobernuz kanpoko erakundearen zuzendari eta langileak daude nahasita auzian.
2018/01/12 - 13:49
El Salvador, Haiti eta Afrikako zenbait herri 'zulo zikinak' direla esan du Trumpek
AEBko presidenteak immigrazio bilera batean egin ditu adierazpenok, eta Etxe Zuriak ez ditu ukatu bere hitzak.
2017/09/08 - 11:56
Irmak gutxienez 20 hildako eta kalte handiak eragin ditu Karibe aldean
Irma urakanaren begia Haitira bidean da, eta asteburuan Floridara iristea aurreikusten da.
2017/09/08 - 00:10
Irmak uholdeak utzi ditu Dominikar Errepublikan, eta Haitira bidean da
Urakanaren begia datozen orduetan helduko da Haitiko kostaldearen iparraldera. Matthew zikloiak astindu zuen iaz Haiti, eta herrialdea oraindik ez da bere onera etorri.
2017/09/07 - 22:48
Zortzi lagun hilda eta suntsiketa handia utzi du Karibe aldean
Antilletako uharteak txikituta utzi ondoren, Puerto Ricotik pasatu da eta orain Dominikar Errepublikak eta Haitik osatzen duten uhartearen gainean da. Bihar-etzi Kuba eta Floridara helduko da.
2017/09/06 - 09:07
Irmak kalte handiak eragin ditu Antilla Txikietan; Haitin, alerta gorria
Bestalde, Trumpek larrialdi egoera ezarri du Puerto Ricon, Florida estatuan eta Birjina uharteetan, Irma gaur bertan helduko dela aurreikusi baitute.
2017/03/13 - 09:48
38 hildako Haitin, autobus batek hiru txaranga harrapatu ostean
Bi onezko harrapatu ondoren autobus gidaria ihes egiten saiatu zen. Ihesaldian, hiru txaranga harrapatu zituen, 38 hildako eraginez.
2017/03/12 - 20:06
Gutxienez 38 hildako Haitin, autobus batek harrapatuta
Babes zibilaren informazioaren arabera, herritarrek autobusari su ematen saiatu dira, baina tokiko poliziak saihestu egin du.
2016/10/10 - 10:53
Mila pertsonatik gora hil dira Haitin, Matthew urakanaren ondorioz
Urakanak indarra galdu du eta Ipar Carolina igaro ostean Ozeano Atlantikorako bidea hartuko du.
2016/10/08 - 16:25
Matthew urakanak 900 hildako utzi ditu Haitin
Munduko herrialde txiroenetako bat, Haiti, suntsitua geratu da Matthew urakanaren ondorioz. 900 hildako daude momentuz eta milaka pertsona etxerik gabe geratu dira.
2016/10/08 - 13:49
Matthew urakana
800 pertsona baino gehiago hil dira azken orduotan Haitin Matthew urakanaren ondorioz. Litekeena da datozen orduetan hildako kopuruak gora egitea.
2016/10/06 - 20:40
Gutxienez 300 pertsona hil dira Haitin, Matthew urakanaren ondorioz
Obamak larrialdi egoera ezarri du Floridan. Karibean ehunka hildako utzi ditu Matthew urakanak eta 20.000 etxebizitzak kalte handiak dituzte, Gobernuak jakinarazi duenez.
2016/10/05 - 12:07
Gutxienez 9 pertsona hil dira Kariben, Matthew urakanaren ondorioz
Mattew urakana Florida aldera mugitzen ari da orain. Ozeano Atlantikoan 2007. urteaz geroztik sortu den urakanik bortitzena da.
2016/10/05 - 12:04
Matthew urakanak gutxienez 5 hildako utzi ditu Haitin
220 km/h-rainoko haize-boladak daramatza, eta AEBra doa, Kubako ekialdean ibili ostean. Adituek diote Atlantikoan azken hamarkadan sortu den arriskutsuena dela.