Hamas
2023/12/04 - 11:58
Israelek ofentsiba indartu du Gazan, eta hegoaldea lurrez erasotzeko prestatzen ari da
Etengabeko erasoen aurrean, Irango Atzerri ministro Hosein Amir Abdolahianek adierazi du AEBk ordaindu egin behar duela, "emakumeak, haurrak eta zibilak hiltzeko orduan", Israeli emandako laguntza "hipokritagatik".
2023/12/02 - 21:33
Hamasek dio ez duela bahiturik askatuko behin betiko su-etenik ez den bitartean
"Akordioaren bere zatia ez betetzea" leporatu dio Israelek Hamasi, eta emakume guztiak askatzeko eskatu dio, su-etena berriro eztabaidatu aurretik. Hamasek dio emakume eta haur guztiak entregatu dituela, eta Israelek eskatzen dituen ama eta haurrak Israelen bonbardaketen ondorioz hil zirela.
2023/12/01 - 13:54
Israelek 180 pertsona hil eta 590 zauritu ditu su-etena amaitu ostean Gazan egindako bonbardaketetan
Hamasek eta Israelek elkarri leporatzen diote menia apurtu izana. AEBko Gobernuak ere Hamasi egotzi dio meniaren hausturaren errua. "Hamasen erruz amaitu zen su-etena, ez baitute bahituen zerrenda bat entregatu, menia luzatzen lagundu zezakeena", adierazi du John Kirbyk.
2023/11/30 - 12:10
Israelek eta Hamasek su-eten humanitarioa egun batez luzatzea adostu dute
Hamasek hamar bahitu askatu ditu ostegun honetan, eta Israelek askatutako preso palestinarren artean gutxienez 23 adingabe eta zazpi emakume daude. Bestalde, hiru pertsona hil dira eta beste sei zauritu dira Jerusalemen tiroz egindako eraso baten ondorioz.
2023/11/29 - 21:30
Palestina NBEren aurrean: "Hau ez da gerra bat, sarraski bat da; Israel Palestina mapatik ezabatzen ari da"
Palestinar Aginte Nazionalak "nazioartearen babesa" eskatu du NBEko Segurtasun Kontseiluaren aurrean. Bestalde, Israel su-eten iraunkor baten aurka agertu da, "Hamasen terrorearen erreinua" sendotzeko soilik balioko duela argudiatuz.
2023/11/28 - 19:23
Qatarrek dio Gazan "su-eten iraunkorra" lortzeko lanean ari dela
"Gure helburua Gazako Zerrendan su-eten humanitario luzeagoa lortzeko akordioa ixtea da", azaldu du Mayed al Ansari Qatarreko Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
2023/11/28 - 12:36
Israelek 30 emakume eta haur palestinar kartzelatik atera ditu, eta Hamasek 12 bahitu askatu
Israelek 50 palestinar gehitu ditu kartzelatik atera daitezkeenen zerrendara, tartean Ahed Tamimi ekintzailea. Orain arte, Hamasek 60 israeldar askatu ditu, baita beste 21 atzerritar ere.
2023/11/28 - 10:06
Bahituen eta presoen trukeak aurrera jarraitzen du Hamasen eta Israelen artean
Bart gauean 11 bahitu aske utzi ditu Hamasek. Israelek, bere aldetik, 33 preso palestinar atera ditu kartzelatik; 30 adingabe eta 3 emakume.
2023/11/28 - 09:12
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/27 - 22:26
Bahituen eta presoen arteko laugarren trukearen hasiera berretsi du Israelek
Astelehen honetan, Hamasek beste 11 bahitu israeldar askatu ditu. Bestalde, Israelek beste 30 palestinar aske utziko ditu datozen orduetan. Etenaldia hasi zenetik, 39 israeldar, 19 atzerritar eta 117 palestinar aske utzi dituzte, NBEren arabera.
2023/11/27 - 18:48
Akordioa itxi dute Gazako Zerrendan su-etena beste bi egunez luzatzeko
Qatarrek, Egiptok eta Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak berak baieztatu dute beste bi egunez borrokaldiak eteteko akordioa. Orain arte, Israelgo Gobernuak ez du su-etenaren luzapenari buruzko adierazpenik egin.
2023/11/27 - 10:34
Hamasek emandako bahituen zerrendaren gaineko "eztabaida" piztu du Israelek
Zerrenda aztertzen ari omen dira, baina oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman. Urriaren 7an izandako erasoaldian bahitu zituzten hamaika lagunen izenak daude zerrenda horretan.
2023/11/27 - 09:23
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, Hezkuntza Legearen ponentzia eta Gazako su-etena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/26 - 20:57
Arrakastaz osatu da Hamasek bahitutakoen eta Israelek preso hartutakoen hirugarren trukea
Hamasek 17 lagun askatu ditu eta Israelek 39 preso, adin txikikoak denak. Egiptok eta Qatarrek, Israelen eta Hamasen arteko su-etenaren bitartekariek, azaldu dute bi aldeek "erantzun positiboa" eman diotela su-etena beste lau egunez "baldintza berberetan" luzatzeko proposamenari.
2023/11/26 - 20:44
Hamasek 17 bahitu askatu ditu eta Israelek 39 preso, trukearen hirugarren egunean
Israelek 39 preso palestinar askatu ditu igande honetan, Hamasekin egindako akordioaren baitan, eta Hamasek aurretik bahituta zituen 14 israeldar eta hiru thailandiar askatu ditu. Hala, arrakastaz eta gorabeherarik gabe joan da trukearen eta su-etenaren hirugarren eguna.
2023/11/26 - 19:30
Netanyahu Gazako Zerrendan sartu da gerra hasi zenetik lehen aldiz: ''Inork ez gaitu geldituko''
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Hamasen tunel bat bisitatu du Gazako Zerrendan, eta bertan zabaldutako soldadu israeldarrekin bildu da.
2023/11/26 - 18:12
''Gizatasunagatik, aldi berean gaitzets daitezke Hamasen atentatu terroristak eta herritarren hilketak''
"Giza eskubideekin bat egiteko" eskatu dio PPri Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, 9.000 jarraitzaileren aurrean, Madrilgo IFEMAn PSOEk egindako ekitaldi erraldoian.
2023/11/26 - 09:53
Israelek eta Hamasek presoen bigarren trukea egin dute, hainbat orduz atzeratu ostean
Atzerapen horrek kolokan jarri du su-etena. Azkenik, Israelek 39 preso palestinar askatu ditu, eta, trukean, bahituta zituen 13 israeldar eta lau thailandar aske utzi ditu Hamasek. Irudietan, askatutako thailandarrak, Israelgo ospitale baterako bidean.
2023/11/25 - 22:41
Israelek ez zien Hamasen eraso alerta-zeinuei jaramonik egin
Froga berriek erakusten dutenez, Israelgo Armadak informazio zehatza zeukan Urriaren 7an Hamasek egindako erasoari buruz.
2023/11/25 - 21:50
Bahituen askatzea atzeratu bada ere, su-etena ez dago arriskuan
Bonbarik gabeko bigarren eguna izan dute gaur Gazan. Hamasek bahituen trukea atzeratzea erabaki du, Israelek ez omen duelako bere osotasunean bete su-etenaren akordioa. Israelek, berriz, gauerdira arteko epea eman die bahituak aske uzteko. Azkenean, lehenago utzi dituzte aske.