Hamas
2023/11/14 - 16:07
Gazako Gobernuaren eta Parlamentuaren egoitzak kontrolpean hartu dituela iragarri du Israelgo Armadak
Israelek Hamasen eskuetan zegoen Poliziaren egoitza nagusia ere mendean hartu du.
2023/11/14 - 15:40
Mikel Ayestaran: ''Israelgo Armadak esan du Hamasek Gaza iparraldearen kontrola galdu duela''
Goizegi da behin betiko garaipena aldarrikatzeko, baina Israelgo Armadak udaletxea, barne ministerioa eta parlamentua okupatzea lortu du azken ordu hauetan. Soldaduek une horien argazkiak zabaldu dituzte sare sozialetan.
2023/11/14 - 12:09
Gaza iparraldeko ospitale guztiak, bat izan ezik, zerbitzutik kanpo geratu dira
Gazako Zerrendako iparraldeko ospitale guztiek funtzionatzeari utzi diote, Al Ahli ospitaleak izan ezik. Bertan 500 gaixo inguru daude eta beste batzuk hartzen jarrai dezakete, zailtasunak zailtasun.
2023/11/13 - 15:39
Mikel Ayestaran: ''Nazionalitate espainiarra duten lehen palestinarrak atera ahal izan dira''
Palestinako kontrol postua pasatzea lortu dute, eta Egiptokoa noiz zeharkatu zain daude. 41 izen daude zerrendan, tartean, haur asko. Egiptora sartzea lortzen dutenean, Kairora eramango dituzte. 200 pertsonako taldea sortzen denean, hegazkinez Madrilera iritsi ahal izango dute.
2023/11/13 - 09:14
Albiste izango dira: Sanchezen inbestidurako astea; Gaza, erasopean; eta Tourraren eragina Euskadin
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/11 - 21:48
Al-Shifa ospitalean bi haur jaioberri hil dira inkubagailuak martxan edukitzeko argindar faltagatik
Israelgo Armadak Gazako lau ospitale handiak guztiz inguratu ditu, NBEren arabera. Mugarik Gabeko Medikuak elkartearen hitzetan, "Al Shifa ospitaletik ihes egiten saiatzen diren herritarrei tiro egiten ari dira".
2023/11/09 - 18:42
Israelek su-etena baztertu du eta "tokiko geldialdi humanitarioak" eta "taktikoak" daudela azpimarratu du
Bidenek "urrats esanguratsutzat" jo ditu etenaldiak, eta erasoak hiru egunez eteteko eskatu du.
2023/11/09 - 15:47
''Qatarretik eta Egiptotik esan dute su-eten akordioa gertu dagoela, bahituak askatzearen truke''
Hamasek 15 bahitu inguru askatu nahi ditu Israelen erasoaldia hiru egunez etetearen truke, The New York Times egunkariak aipatutako iturri ofizialen arabera. Bitartean, milaka herritarek Gaza iparraldetik hegoaldera ihes egiten jarraitzen dute.
2023/11/09 - 13:27
Bilkura isila egin dute gaur Zarautzen Ivan Illarramendiren hilketa gaitzesteko
Bien bitartean, 46 urteko bilbotarraren senitartekoak Israelera bidean dira haren gorpuzkiak aberriratzeko.
2023/11/09 - 12:28
Horrelakoa da kalez kaleko borroka Gazan
Hamasek Gazako kaleetan borroka nola egiten den erakusten duten irudiak argitaratu ditu. Israelgo Armadari aurre egiten dioten Ezzedine Al-Qassameko brigadetako soldaduak dira.
2023/11/09 - 09:06
Albiste izango dira: Illarramendiren hilketa, EAEko 2024ko aurrekontuak eta PSOE-Junts akordioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/08 - 21:44
Ayestaran: ''Illarramendiren familiak bidalitako DNA laginei esker idenfikatu dute gorpua''
Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak eta Israelgo iturri diplomatikoek baieztatu dute Ivan llarramendi bilbotarra eta haren emazte Loren Garcovich urriaren 7ko erasoan hil zituela Hamasek eta, hortaz, ez zituela bahitu.
2023/11/08 - 18:45
Alderdiek eta erakundeek atsekabea agertu dute Illarramendiren hilketagatik, eta erasoak eteteko eskatu dute
Zarauzko Udalak "irmo" gaitzetsi du hilketa, eta elkarretaratze isila deitu du ostegun eguerdirako, 12:00etan.
2023/11/08 - 18:09
Ivan Illarramendi eta bere emaztea urriaren 7an hil zituen Hamasek eta ez zituen bahitu
Bien gorpuak Kissufim kibbutzean, Gazako Zerrendako mugatik oso gertu, aurkitu zituzten, eta erre egin zituzten, eta horregatik behar izan dute hainbeste denbora identifikatzeko.
2023/11/08 - 16:39
Eusko Jaurlaritzak doluminak helarazi dizkie Illarramendiren familiari, eta gerra amaitzea eskatu du
Ivan Illarramendiren familiari doluminak helarazi dizkio Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eledunak. Gerra honetan hil diren 10.000tik gora gazatar eta israeldarren "sufrimendua" ere gogoan izan du eta nazioarteko eragileei dei egin die "indarkeria"amaitzeko urratsak eman ditzaten.
2023/11/08 - 15:51
Mikel Ayestaran: ''Netanyahuk entzungor egin dio Bidenek eskatutako hiru eguneko su-etenari''
Benjamin Netanyahuk berretsi du ez dela su-etenik egongo "Hamasek gatibuak askatu arte". Bahituen familiek ere su-etenik ez onartzeko eskatu diote Israelgo lehen ministroari "gatibuak onik etxera bueltatu arte".
2023/11/08 - 10:25
Israelek Gazan egindako erasoaldi militarra "erabateko arrakasta" da, Netanyahuren esanetan
"Azkeneraino" ekingo diotela azpimarratu du Israelgo lehen ministroak. Bien bitartean, "zibilak modu seguruan irteteko geldialdia" eskatu dio Joe Biden AEBko presidenteak Netanyahuri.
2023/11/07 - 23:14
Urriaren 7ko biktimen oroimenezko dolu eguna eta minutuko isilunea Israelen
Milaka pertsonak parte hartu dute gaur arratsaldean Jerusalemen Hamasen erasoak urriaren 7an eragin zituen 1400 biktimak gogoratzeko ekitaldian. Horretan zehar, ofizialki bahituta jarraitzen duten 240 pertsonen askatasuna ere eskatu dute.
2023/11/07 - 15:39
Mikel Ayestaran: ''Gaur hilabete hil zirenen alde minutu bateko isilunea gorde da Israel osoan''
Gerra amaitzen denean "Gazako segurtasuna Israelen eskuetan" egongo dela "denbora mugarik gabe" adierazu du Netanyahuk gaur elkarrizketa batean.
2023/11/07 - 12:15
Israelek izango du Gazaren segurtasunaren ardura "denbora mugagabez", Netanyahuren hitzetan
"Ikusi dugu zer gertatzen den ardura hori gure esku ez dagoenean, Hamasen izuaren erupzioa maila gorenera iristen dela", adierazi du.