Harrapatzeak
2019/01/25 - 15:09
Gasteizen ibilgailu batek harrapatutako 14 urteko neskatoa hil egin da
Elkarretaratzea deitu du arratsalderako gurasoen elkarteak, Nazio Batuen etorbidearen eta Bastida kalearen arteko bidegurutzean, istripua izan zen tokian.
2019/01/18 - 13:23
14 urteko adin txikiko bat larri zauritu da Gasteizen, auto batek harrapatuta
Harrapaketa Nazio Batuen etorbideko oinezkoen pasabide batean gertatu da. Autoaren gidariak (36 urteko gizona) positibo eman du droga proban.
2019/01/15 - 12:44
Dani Rovirak bizikletan jasan zuen harrapatzearen bideoa argitaratu du
'Todos los caminos' dokumentala Frantzian grabatzen ari zirela, Dani Rovira aktorea eta tropel kideak harrapatu zituen auto batek. Lurrera eroritako telefonoa jasotzen ari zen gidaria.
2019/01/04 - 10:53
49 urteko emakume bat larri zauritu da Iruñean, motor batek harrapatuta
Udaltzaingoak esan duenez, emakumea modu "okerrean" zeharkatzen ari zen Nafarroako etorbidea. Gidariak negatibo eman du alkohol eta droga probetan.
2019/01/04 - 10:33
82 urteko oinezko bat harrapatu duen txirrindulari bat bilatzen ari dira Bilbon
Antza denez, 82 urteko gizonezkoa bat zebrabidea gurutzatzen ari zenean harrapatu zuen txirrindulari batek. Lekukoen arabera, txirrindulariak alde egin zuen biktima bertan utziz.
2019/01/02 - 12:46
Zortzi zauritu Alemanian, gizon batek nahita ibilgailuarekin harrapatu ostean
50 urteko gizon batek hainbat lagun harrapatu ditu bere ibilgailuarekin Alemania mendebaldean. Antza, kutsu xenofoboek eragin dute erasoa.
2018/04/30 - 15:41
Donibane Garazin hildako emakumea 'nahita' harrapatu zuen bikotekide ohiak
Baionako prokuradoreak esan duenez, harrapaketa nahita egindakoa izan arren, ez zuen hura hiltzeko asmorik izan. Behin-behineko espetxealdia eskatu du.
2018/04/21 - 14:28
21 urteko neska bat hil da Angelun, autobusak harrapatuta
06:00ak aldera gertatu da istripua Baiona etorbidean. Bi lagun ospitalera eraman dituzte shock egoeran.
2018/04/15 - 10:36
Gazte bat hil da Legution, galtzadatik ibiltzen ari zela auto batek harrapatuta
Gainera, ibilgailuko gidaria zauritu egin da.
2018/03/19 - 21:52
Gidaririk gabeko auto batek pertsona bat hil du aurrenekoz, Arizonan (AEB)
Biktima harrapatu duen unean ibilgailua modu autonomoan zihoan, nahiz eta pertsona bat pilotuaren tokian eserita joan.
2018/02/09 - 23:44
Gazte bat hil da Ugaon, AP-68 autobidean, auto batek harrapatuta
Istripuan beste pertsona bat zauritu da, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.
2017/12/21 - 10:41
Gutxienez 15 pertsona zauritu dira Melbournen 'nahita' egindako harrapaketa batean
Larrien zauritutakoen artean ume bat dago. Bi pertsona atxilotu ditu Poliziak.
2017/11/07 - 14:38
Bi pertsona hil dira gaur goizean Bilboko metroan
Deustuko eta Areetako geltokietan izan dira ezbeharrak, eta atzerapenak eragin dituzte. 12:00ak aldera berreskuratu du metroak ohiko martxa.
2017/05/16 - 19:27
Alkoholarengatik isunak izan dituzten gidariei karneta kendu egingo diete
Horixe gaur Espainiako Trafiko zuzendaritzak hartu duen erabakia. Txirrindularien istripuak eragozteko ere neurriak hartuko dituztela agindu dute.
2017/03/21 - 15:13
'Hazte Oir'en autobus transfobikoak emakume bat harrapatu du Iruñean
'Hazte Oir'en autobusak emakume bat harrapatu duen unea grabatu dute ETBko kamerek. Hanka batean hartu du min eta anbulantzian eraman dute.
2017/03/13 - 09:48
38 hildako Haitin, autobus batek hiru txaranga harrapatu ostean
Bi onezko harrapatu ondoren autobus gidaria ihes egiten saiatu zen. Ihesaldian, hiru txaranga harrapatu zituen, 38 hildako eraginez.
2017/03/12 - 20:06
Gutxienez 38 hildako Haitin, autobus batek harrapatuta
Babes zibilaren informazioaren arabera, herritarrek autobusari su ematen saiatu dira, baina tokiko poliziak saihestu egin du.
2017/01/25 - 21:22
Emakume bat hil da Bilbon, garbiketa makina batek harrapatuta
67 urte zeuzkan eta oso ezaguna zen auzoan. Deustuko Gallastegi jatetxeko familiakoa zen. Goizeko 10:00ak inguruan gertatu da ezbeharra San Petri plazan.
2017/01/25 - 11:52
Emakume bat hil da Bilbon garbiketarako ibilgailu batek harrapatuta
Garbiketarako udal zerbitzuaren ibilgailu batek egin du talka oinezkoaren aurka, Deustuko Done Petri plazan.
2016/07/13 - 22:49
5 urteko neskato bat larri zauritu da Seguran, auto batek harrapatuta
Ezbeharra arratsaldeko 15:20ean gertatu da, Segura zeharkatzen duen GI-2637 errepidean. Errepide horretatik zihoan Renault Kadjar auto batek bost urteko neskatoa harrapatu du.