HARRAPAKETA GASTEIZEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

14 urteko adin txikiko bat larri zauritu da Gasteizen, auto batek harrapatuta

Harrapaketa Nazio Batuen etorbideko oinezkoen pasabide batean gertatu da. Autoaren gidariak (36 urteko gizona) positibo eman du droga proban.

14 urteko neska bat larri zauritu da ostiral honetan Gasteizen, oinezko pasabide batean auto batek harrapatuta, Gasteizko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez.

Harrapaketa 08:10 aldera gertatu da Zabalganako Nazio Batuen etorbidean, Bastida kalearen bidegurutzearen ondoan.

Neska anbulantzian eraman dute Santiago ospitalera, larri.

Autoaren gidariak (36 urteko gizona) kalamuarekin positibo eman du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X