Hautagaiak
2024/07/16 - 10:57
Errepublikanoen aurrean belarria lotailuz estalita agertu da berriro Trump Milwaukeen
Donald Trump AEBko presidente ohiak iragarri duenez, James David Vance (J.D. Vance) Ohioko senataria izango da azaroaren 5eko hauteskundeetan presidenteorde izateko hautagaia.
2024/07/15 - 23:22
Alderdi Errepublikanoak formalki izendatu du Trump hautagai
Errepublikanoen konbentzio nazionala, Donald Trumpen hautagaitza formalizatu du eta alderdiaren hauteskunde-programa berretsi du. Astelehen honetan egin dute ofizialki Milwaukee hirian, Wisconsingo estatu giltzarrian.
2024/07/15 - 23:15
Trumpek J.D. Vance senataria aukeratu du presidenteorde izateko hautagai
AEBko presidente ohiak Truth Social sare sozialean argitaratutako mezu batean eman du bere erabakiaren berri. Gainera, Trumpek beharrezko babesa lortu du Milwaukeen, eta Alderdi Errepublikanoaren hautagaia izendatu dute ofizialki.
2024/07/15 - 21:05
Trumpen aurkako agiri konfidentzialen auzia atzera bota dute, magnizidio saiakeratik bi egunera
Ailenn Cannon Floridako epaileak, Trumpen agintaldian izendatutakoak, hartu du erabakia. Trumpen aurkako lau kasuetako bat osorik artxibatzen duten lehen aldia da. Hala ere, AEBko fiskal nagusiak eta Justizia Depratamentuak apelazioa aurkeztea espero da.
2024/07/15 - 18:50
Segurtasun Nazionaleko idazkariak Trumpen hilketa saiakera segurtasun "akatsa" izan zela onartu du
"Horrelako zerbait ezin dela gertatu esaten dudanean, akats bati buruz ari naiz", azpimarratu du Alejandro Mayorkasek. Trumpen segurtasunaz arduratzen den AEBko Zerbitzu Sekretua Mayorkasen departamentuaren menpe dago.
2024/07/15 - 13:13
Trumpen tiratzaileak errifle batekin egin zuen tiro teilatu batetik, 200 metro baino gutxiagora
AEBko Zerbitzu Sekretuko agenteek 20 urteko Thomas Mathew Crooks hil zuten, presidente ohiari zortzi tiro eman eta segundo gutxira. 1981az geroztik magnizidio bat egiten saiatu den pertsona gazteenetako bat da Crooks.
2024/07/15 - 10:56
Alderdi Errepublikanoak Trump hautagai izendatuko duen konbentzioa hasiko du gaur
Donald Trumpen figurak dimentsio heroikoa hartu du jarraitzaileen begietara, joan den larunbatean Pennsylvanian izandako hilketa saiakeratik bizirik atera ostean.
2024/07/15 - 10:24
Trump hautagai izendatuko duen Errepublikanoen Konbentzio Nazionala abiatu da, hilketa saiaketatik bi egunera
Amerikako Estatu Batuetako presidente ohia igandean heldu da Milwaukeera, ostegun honetan Etxe Zurirako hautagai errepublikanoa izendatuko duen ekitaldian parte hartzeko.
2024/07/14 - 23:54
Joe Bidenek Errepublikanoen Konbentzioaren eta Trumpen segurtasuna bermatzeko neurriak iragarri ditu
Gainera, Trumpoen kontrako atentatua argitzen lagunduko duen ikerketa independente bat aginduko duela iragarri du. Herritarrei elkarrekin egoteko deia egin die, presidentearen arabera, "hilketa saiakera bat defendatzen dugun ororen kontra doa".
2024/07/14 - 22:30
Joe Biden: ''Nazio bakar gisa elkartu behar gara, eta nor garen erakutsi''
Donald Trumpek tiroa jaso ondoren, Joe Biden AEBko presidenteak horren aurrean hartuko dituzten neurrien berri eman du bere azken agerraldian. Gainera, garrantzi berezia eman dio batasunari, eta nazio bakar bat bezala jokatu behar dutela adierazi du.
2024/07/14 - 21:32
Trump Truth-en: "Jainkoak bakarrik saihestu du pentsaezina zena gertatzea"
Bere sare sozialean argitaratutako mezu batean adierazi duenez, "ez dugu beldurrik izan behar, eta tinko jarraituko dugu gure fedean eta desafioka gaizkiari aurre eginez". Estatubatuarrei "batasuna eta izaera" eskatu die.
2024/07/14 - 20:31
Trump arin zauritu dute hilketa saiakera batean
"Jainkoak bakarrik saihestu du pentsaezina zena gertatzea", esan du hautagai errepublikanoak. Pertsona bat hil da Thomas Matthew Crooks 20 urteko gazteak mitin batean egindako erasoan. Trumpi urratu bat besterik ez dio egin eskuineko belarrian.
2024/07/14 - 13:40
Trumpen lehen agerraldi publikoa, hilketa saiakeraren ostean
Newarkera hegazkinez iritsi da presidente ohia, eta bere kabuz jaitsi da. Pennsylvanian izandako mitin batean tirokatu dute Trump, eta bala batek zauria egin dio belarri batean, baina medikuen sendagiria jaso du.
2024/07/13 - 13:12
Joe Bidenek ez du bere hautagaitza atzera botako eta irabazle gisa ikusten du bere burua
Bidenen ustez, "une honetan daukaguna (Donald Trump) ez da alternatiba ona", eta "etikak eta zintzotasunak" garrantzia handia dutela defendatu du Detroiten, Michigan estatuan egindako kanpainako ekitaldian.
2024/07/12 - 13:17
Bidenek erretiratzeko eskaerak baztertu ditu: "Trump behin garaitu nuen, eta berriro garaituko dut"
AEBko presidenteak jarrera ahula izan zuen Trumpen aurkako eztabaidan; izan ere, ahots zakarrez hitz egin zuen eta zenbait esaldi amaitzeko zailtasunak izan zituen.
2024/07/09 - 12:07
Etxe Zuriak Bidenen medikuaren gutun bat kaleratu du, parkinsonean adituan den mediku baten bisitak tarteko
AEBko presidente eta hautagai demokrataren medikuak bisiten inguruko "zehaztapenak" egin behar izan ditu sortutako zurrumurruak apaldu nahian. Argitu duenez, "urteroko osasun proben baitan" jaso zituen neurologoaren bisitak, eta hortik kanpo, ez du azterketarik izan.
2024/07/08 - 20:56
Bidenek gutun bat bidali die ordezkari demokratei, presidentetzarako lehian jarraituko duela azpimarratzeko
"Prentsan eta beste eremu batzuetan espekulazioak egon arren, borroka honetan jarraitzeko, amaieraraino iristeko eta Donald Trump garaitzeko konpromiso irmoa dudala jakin dezatela nahi dut", adierazi du AEBko presidenteak.
2024/07/08 - 12:59
Frantziako ezkerrak aste honetan izendatuko du lehen ministro izateko hautagaia
Orain arte lehen ministro izan den Gabriel Attalek astelehen honetan bere postuari uko egingo diola iragarri du.
2024/07/07 - 11:34
Ireki dituzte hauteslekuak Frantziako Estatuan, eskuin-muturraren eta "koalizio handia"ren arteko lehian
Inkestek baztertu egin dute Bilgune Nazionalaren garaipena, Le Penek itxaropenari eusten badio ere, eta gainerako alderdiak RNri aurrea hartuko liokeen koalizioa osatzen ahalegintzen ari dira.
2024/07/06 - 12:10
Bidenek baztertu egin du hautagaitzari uko egitea, eta "Ahalguztidunak eskatuta" soilik egingo luke
Horixe erantzun du AEBko presidente eta hautagai demokratak bere alderdikideak hautagaitza zapuzteko mugimenduak egiten hasiko balira zer egingo lukeen galdetuta.