Bidenek baztertu egin du hautagaitzari uko egitea, eta "Ahalguztidunak eskatuta" soilik egingo luke
Joe Bidenek bart eman duen elkarrizketa batean esan du "Ahalguztidunak" eskatuta soilik egingo liokeela uko presidentegai izateari.
"Ahalguztidunak presidentetzarako hautagaitzari uko egiteko esango balit, utzi egingo nukeen, baina ez da gertatuko", adierazi du Bidenek ABCk emititu duen elkarrizketa grabatuan. Ikusmin handia sortu du elkarrizketak aurreko astean Donald Trump hautagai errepublikanoarekin izandako eztabaidan egurra jaso ostean.
Chuck Schumer AEBko Senatuko gehiengoaren buruak eta Nancy Pelosi Ordezkarien Ganberako demokraten buruak Bidenen gaitasunen inguruan zalantza agertuko balute zer egingo lukeen galdetu dio George Stephanopoulos kazetariak, eta horrela erantzun dio.
Bidenek baztertu egin du halakorik gertatzea, eta "balizko" egoerak direla azpimarratu du.
Etxe Zurirako berriro hautatuz gero hurrengo agintaldian 85 urte beteko lituzkeen hautagaiak adierazi duenez, "ez dut uste nik baino gaitasun gehiago duen pertsonarik dagoenik presidente izateko eta hauteskunde lehia hau irabazteko".
Ekainaren 27an Trumpekin hauteskunde eztabaida izan zuenetik jomugan dagoen arren, Bidenek errefusatu egin du mediku azterketa independentea egitea hautesleek osasun egoera onean dagoela egiazta dezaten.
"Egunero daukat adimen proba bat. Egunero ditut probak egiten dudan guztian", erantzun du Bidenek.
Mark R. Warner Virginiako senatari demokrata alderdiko senatariak biltzen saiatzen ari da Bideni hautagaitzari uko egin diezaion eskatzeko.
Redd Hastings Netflixen sortzaile eta dohaintza-emaile handienetakoa denak ere alde batera egiteko eskatu dio Bideni, "buruzagi demokrata indartsu batek Trump garaitu dezan".
Zure interesekoa izan daiteke
Marine Le Pen hauteskundeetara aurkeztu ahal izango da, Justiziak zigorra murriztu ostean
Iazko martxoan, kargu publikoan aritzeko bost urteko inhabilitazioa eta lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten politikari ultraeskuindarrari, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. Orain, zigor hori hiru urteko espetxe zigorrera eta 15 hilabeteko inhabilitaziora murriztuta geratu da.
Politikaren itzala futbolean: Mussolini, Trump eta beste zenbait adibide
Balogunen indultuak mundu mailako oihartzuna izan du; Munduko Kopetan antzeko kasu gehiago izan dira.
Macronek Damaskora egiten ari den bidaiaren agendari eutsiko dio, bere hotelaren ondoan leherketa batzuk izan arren
Bi leherketa gogor izan dira astearte honetan Damaskon, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Siriako hiriburura egindako bisitarekin bat eginez. Agintarien esanetan, badira guxtienez 18 zauritu.
NATO osatzen duten herrialdeetako buruzagiak bilduko dira Ankaran, defentsa gastua eta Ukraina hizpide hartuta
Trump eta aliatu europarren arteko tentsio betean egingo da NATOren goi bilera, presidente estatubatuarrak defentsan gastu nahikorik ez egitea leporatzen baitie. Iazko goi bileran 2035erako defentsa gastua Barne Produktu Gordinaren % 5era handitzea adostu zuten.
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.