Hautagaiak
2023/07/15 - 16:23
"Euskadiren ahotsa Madrilen EAJ dela erakusten du Loiolako kuartelaren inguruko akordioak"
Hala adierazi du Aitor Esteban EAJren Kongresurako diputatugaiak. Bidea luzea eta zaila izan dela aitortu du, Vox epaitegietan proiektua geldiarazten saiatu baitzen.
2023/07/14 - 23:58
Euskal agenda, ekonomiaren sustapena eta hauteskunde ondorengo akordioak hizpide, euskal hautagaien eztabaidan
Aitor Esteban (EAJ), Maria Luisa Garcia Gurrutxaga (PSE-EE), Mertxe Aizpurua (EH Bildu), Lander Martinez (Sumar) eta Laura Garrido (PP) Kongresurako hautagaiak bildu dira mahaiaren inguruan. Ia ordubete iraun duen saioan, bakoitzak bere asmoak agertu ditu.
2023/07/14 - 23:02
PPk Sanchezen gobernuak segurtasunean arazo larri bat sortu duela esan du
Fanjulek herritarren segurtasunerako legearen erreforma izan du mintzagai. Beraien eredua defendatu du lege honi dagokionez, delitugileentzako zigorrak gogortuz eta segurtasun indarrei babes handiagoa eskainiz.
2023/07/14 - 16:52
EAJ, EH Bildu eta Podemos Sanchezen ahotsa direla esan du PPk Gasteizen
Alfonso Alonso Gasteizko alkate ohiarekin eta Ramon Rabanera Ahaldun Nagusi ohiarekin egon da Javier de Andres PPren Kongresurako Arabako zerrendaburua, Gasteizen. Popularrei esker Espainia hobera aldatuko dela defendatu dute eta arabarrek Sanchezen gezurrak sinisten ez dituztela esan dute.
2023/07/12 - 17:19
Herritarrek eserlekuak libre uzteko eskubidea dutela defendatu du Aulki zuriak alderdiak Donostian
Lortuko diren eserlekuak libre uztea edozein soldata zein diru-sarreri uko egitea eskatu du Luis Mari Ormaetxea Aulki Zuriak-en Kongresurako hautagaiak, eta aukera politiko aproposa aurkitzen ez duten herritarren aukera eta ordezkariak direla defendatu du.
2023/07/12 - 17:10
Aiaraldearen berrindustrializaziorako egiazko plana aldarrikatu du Sumarrek Laudion
Aiaraldeak sufritzen duen biztanleria galeraren arrazoia industriaren desegitea eta prekarizazioa direla salatu du Sumarrek. Laudion, hainbat lan-gatazkaren lekuko izan den herrian, instituzioen inplikazioa eskatu du Leticia Jimenez Senaturako Arabako hautagaiak.
2023/07/11 - 22:37
EH Bilduk etxebizitzaren arazoari irtenbidea jarri nahi dio lehenbailehen
Horregatik koalizio subiranistak aurreko legegintzaldian Madrilen negoziatu eta onartu zuen, besteak beste funts putreak gelditu eta alokairuak mugatzen dituen legea. Beraz, segurtasun juridikoa egon badagoela esan du Iñaki Ruiz de Pinedo hautagaiak, falta dena borondate politikoa da.
2023/07/11 - 22:29
Jose Luis Escriva ministroak esan duenez, PPren ezkutuko programa pentsioak murriztea da
Jose Luis Escriva ministroa egon da Gasteizen Daniel Senderos Kongresurako hautagaiarekin pentsioen inguruan elkarrizketan. Esan du PPk 2013an eginiko erreformarekin helburua zela funts pribatuetara bideratzea dirua.
2023/07/11 - 16:49
Gipuzkoa altxatzeko Sanchezen gobernuarekin amaitzea ezinbestekoa dela azpimarratu du PPk
Gipuzkoa ardatz jarrita, eskalada egin du Joana Arce PPren Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak. Bere aldeko botoa eskatu du, Kongresura badoa bere lana nekaezina izango delako Gipuzkoak merezi duen maila berreskuratu dezan.
2023/07/11 - 16:45
Aldaketa feminista bermatuko duten bakarrak direla defendatu du Sumarrek Basaurin
Basauriko 11ek utzitako ondarea gogoratu du Sumarrek euren herrian. Lorena Vicioso Sumarren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak ohartarazi du feminismoaren lorpenak arriskuan daudela, eta, horren aurrean argi du feminismoa izango dela euren ardatza.
2023/07/11 - 16:11
Lorena Vicioso (Sumar): ''Bi gizon eztabaidan ikusi genituen eta ez zuten inolako proposamenik eskaini''
Sumarren Bizkaiko hautagaia den Lorena Viciosoren ustez, atzo "Yolanda Diazen falta sumatu zen, bere datu eta proposamenena".
2023/07/11 - 09:36
Proposamenik gabeko eztabaida garratza izan dute Sanchezek eta Feijook
Kanpainako aurrez aurreko bakarrean, EH Bildurekin, "ETAren beso politikoarekin", akordioak egitea leporatu dio PPko hautagaiak Sanchezi. Buruzagi sozialistak ere estu hartu du Feijoo, Voxen matxismoaren aurrean "amore emateagatik".
2023/07/10 - 23:19
Sanchez eta Feijoo, zalantzan daudenen botoaren bila
PSOEko eta PPko buruzagiek aurrez aurre eztabaidatu dute zalantzan daundenen botoa lortzeko helburuarekin.
2023/07/10 - 22:29
Gipuzkoa eraikitzeko proiektuak Madrilen ozen defenditu dituela aldarrikatu du Beasainen EAJk
Aitor Estebanek ohartarazi du birzentralizazioaren hodei beltzak gainean ditugula eskuinetik zein ezkerretik. Sanchezen koalizio gobernuari leporatu dio eskumenak urratzen dituzten legeak egitea.
2023/07/10 - 17:07
Pentsio publikoak eta duinak eta Gizarte Segurantzaren transferentzia aldarrikatu ditu EH Bilduk Gasteizen
Aurreko agintaldian alargunen eta kotizazio gabekoen pentsioak % 15 igotzea lortu zuten, hilero 70 eta 140 euro artean, baina koalizio subiranista bat dator astero elkarretaratzea egiten duten pentsionistekin eta haratago doa; gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatu dute.
2023/07/10 - 16:58
Etxebizitzak negozioa izateari utzi behar diola aldarrikatu du Sumarrek Donostian
Etxebizitzaren Ministerioa sortuko dutela agindu dute Donostian Pilar Garrido eta Joseba Becerra Sumarren Gipuzkoako hautagaiek, hori baita gazteen eta familien arazo nagusia. Alokairu publikorako etxebizitza parkea sendotzeko inbertsioa agindu dute.
2023/07/10 - 16:53
Aldaketa ezinbestekoa dela azpimarratu du PPk Arabako Errioxan
Parte hartzera deitu du Javier De Andrés PPren Kongresurako Arabako hautagaiak eta gaineratu du EAJk, PSOEk, Bilduk eta Podemosek tentsio eta deserosotasunez betetako legealdia egin dutela.
2023/07/10 - 16:48
U23ko hauteskundeetan ''aurrera edo atzera egitea'' dagoela jokoan gogoratu du PSEK
Txema Oleaga PSEren senaturako Bizkaiko hautagaiak azpimarratu du Parlamentuan herritarren egunerokoan eragin zuzena duten erabakiak hartzen direla, eta ziurtatu du ez dutela atzera pausorik egingo pentsiodunen emakumeen eta gazteen eskubideen defentsan.
2023/07/10 - 16:44
EAJk aldiriko trenen transferentzia aldarrikatu du Bilbon
Zorrotzako pasabidea lurperatzeko konpromisoa lortu zuen EAJk, baina lanak hasteko ingurugiro txostena kaleratu behar du Sanchezen gobernua. Inbertsioak eskuratzea da jeltzaleen lehentasuna EAJren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak, Aitor Estebanek, azpimarratu duenez.
2023/07/09 - 23:13
Aldaketaren garaia dela eta balioa duen boto bakarra PPrena dela aldarrikatu dute Bizkaiko hautagaiek
Alderdi Popularrak Euskadi berriz ere industria, merkataritza eta ekintzaileen lurra izatea nahi du. Feijoorekin, berrindustrializaziorako estrategia nazionala eskura dutela azaldu du Bea Fanjul Bizkaiko hautagaiak, merkatari, ekintzaile eta familiak fiskalki arintzeko tresnekin.