Hautagaiak
2023/08/19 - 15:21
PSOEri beharrean PPri babesa emateko eskatu dio Rollanek EAJri
PPko Maila Autonomikoa eta Tokikoa Koordinatzeko idazkariordeak azpimarratu du bere alderdiak "zentraltasun gobernu bat" lortzeko babesa aurkitu behar duela.
2023/08/16 - 20:45
Feijook Cuca Gamarra proposatu du Kongresuko Mahaiko presidentea izateko
Ziur aski, Javier Maroto eta Mari Mar Blanco senatariak Pedro Rollan buru izango duen Senatuko Mahaian izango dira, PPren gehiengo absolutuari esker.
2023/08/16 - 18:27
PSOEk Armengol proposatuko du Kongresuko presidente izateko, eta Patxi Lopez mantenduko du bozeramaile gisa
Bestalde, Alderdi Sozialistak Guillermo Fernandez-Vara proposatuko du Senatuko presidenteorde kargurako.
2023/08/15 - 22:44
PSOEk Francina Armengol proposatu du Kongresuko presidente izateko
PSOEk astearte honetan jakinarazi duenez, Francina Armengol Balearretako presidente ohia proposatuko du Diputatuen Kongresuko presidente izateko. Bien bitartean, Kongresuko Mahaia osatzeko negoziazioek aurrera jarraitzen dute.
2023/08/15 - 11:33
Alderdi nazionalistek Kongresuko Mahaian ordezkaritza izatea defendatu du Enrique Santiagok (Sumar)
Sumarreko diputatu hautatu eta Izquierda Unidako Diputatuen Kongresuko bozeramailearen iritziz, Mahaiko presidentetza PSOEri dagokio eta Francina Armengol hautagai ona da.
2023/08/14 - 22:41
Armen salerosketa librearen aldekoa da, eta organoen salerosketa merkatua legeztatu nahi du Javier Mileik
Aurreikuspenek kale egin dute Argentinan, eta sorpresa heldu da primarioetan. Javier Milei ultraeskuindarrak bildu du boto gehien, herrialdeko panorama politikoan lurrikara eraginez. Kasta politikoaren aurka egiteko asmoa duen hautagaiak bere burua anarko kapitalistatzat du.
2023/08/14 - 10:50
Kirchnerismoari ''amaiera'' emango diola ziurtatu du Javier Mileik
Mileik "benetako aldaketa" eta "iraultza liberal berri bat" babesteko deia egin die Argentinako herritarrei, Nestor Kirchner eta Cristina Fernandez ordezkari dituen fakzio peronistarekin amaitzeko.
2023/08/14 - 10:07
Javier Milei eskuin muturreko hautagaiak irabazi ditu Argentinako hauteskunde primarioak
Ekonomialari libertarioak ia zazpi milioi boto eskuratu ditu urriaren 22an egingo diren hauteskunde orokorren atarikoan.
2023/08/13 - 22:32
Christian Zurita izango da Eraiki Mugimenduaren presidentegaia, Villavicencioren ordez
Ekuadorren, Fernando Villavicencio eraildako presidentegaiaren alderdiak hautatu du bere ordezkoa, eta ez da hasiera batean esan bezala Andrea Gonzalez izango, Christian Zurita baizik.
2023/08/13 - 14:40
Eraiki Mugimenduak atzera egin eta Christian Zurita izendatu du hautagai Villavicencioren hilketaren ondoren
Larunbatean, alderdiak Andrea Gonzalez Nader izendatzea erabaki zuen, baina Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) bere hautagaitza onartuko ez zuen beldur, hautagaitza aldatzea erabaki du, Gonzalez Presidenteordetzarako zerrendan baitzegoen.
2023/07/24 - 07:00
Gobernu progresista edo hauteskundeak errepikatzea, U23ak utzi dituen bi aukera bakarrak
Sanchezek irauli egin ditu berriz inkesta guztiak, eta Feijoo Moncloatik urrun geratu da, bozkatuena izan bada ere.
2023/07/24 - 01:50
U23aren osteko balizko itunak: Ezkerreko blokeak JxCaten abstentzioa behar du
Carles Puigdemonten alderdiak bere esku du gobernua bloke ezkertiarrari ematea edo hauteskundeak errepikatzera behartzea.
2023/07/23 - 22:15
PPk irabaziko lituzke hauteskundeak, eta gehiengo osoaren atarian geratuko litzateke Voxekin batera
Bi alderdi eskuindarrek 169 eta 177 diputatu artean lortuko lituzkete, eta egungo koalizio gobernuak eta horren ohiko aliatuek, ordea, 162 eta 172 artean.
2023/07/22 - 22:58
Dena prest azken botoa zenbatu arte ziurgabetasunak markatuko duen bozketari hasiera emateko
Inkestek PP garailetzat jotzen duten arren, eta nahiz eta Voxekin gehiengoa osatzeko aukera izango lukeen, baliteke PSOEk eta Sumar-Podemos koalizioak, aurreko legealdiari babesa eman dioten alderdiekin batera, ezustekoa sortzea.
2023/07/19 - 17:41
Etxebizitza legea modaltzea eta okupazioarekin amaitzearen beharra azpimarratu du PPk Bilbon
Bizkaian 145 familiari gertatu zaiela esan du Bea Fanjul PPren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak. Gobernatuz gero politika ekonomikoak irauliko dituztela aurreratu du. Popularrek Kanpainan jorratu dituzten gai nagusiak azpimarratu ditu Fanjulek Bilbon; tartean, Abidura Handiko Trenarena.
2023/07/19 - 17:40
Zezenen eta ehizaren debekua, klima aldaketaren legea eta eredu ekonomiko berria eskatzen ditu PACMAk
PACMA alderdi animalistak adierazi du uztailaren 23ko hauteskundeetara betiko proposamenekin doazela: ingurumenaren alde, animalia guztiak babestearen alde eta persona guztiaen ongizatearen alde.
2023/07/19 - 17:38
Segregazioarekin amaitzeko eskola publikoa indartzea funtzeskoa dela esan du Sumarrek Amurrion
Hezkuntza publiko eta unibertsak gizartearen oinarri eta motore izan behar duela aldarrikatu du Sumarrek Amurrion; hortaz, hezkuntza publikoa lehenesten duen politika egingo dutela esan dute Arabako hautagaiek. Jangelak ere doakoak eta jasangarriak izatea aldarrikatu dute.
2023/07/19 - 17:37
Emakumeen eskubideen aldeko aldarria egin du EH Bilduk Donostian
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresurako zerrendaburuak emakume guztiei dei egin die uztailaren 23an elkarrekin bultza egiteko emakume aske eta eskubide guztien jabe izango den herri libre baten alde.
2023/07/19 - 16:46
Popuslimoari bizkarra ematen dion politika aldarrikatu du Gasteizen EAJK
Aitor Esteban EAJren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak adierazi du politika akordioak bilatzea eta irtenbideak ateratzea dela. Kataluniaren eta Euskadiren nazio izaera aitortzeko elkarrizketarako deia egin, eta eskubide zibil eta politikoen alde egiten jarraituko dutela agindu dute jeltzaleek.
2023/07/18 - 23:06
PPk Espainiako Gobernuaren kontra egin du, Gasteizen egin nahi duen errefuxiatu-zentroagatik
De Andresek dio legealdi honetan ez dela dirurik bideratu Arabara. Kexatzen diren bizilagunei babesa emango dietela argitu dute. Halaber, uste dute Sanchezek EH Bilduren alde egin duela, eta gobernura iristen badira, proiektu hori geldiarazi egingo dutela