Hautagaiak
2023/11/27 - 15:47
EH Bilduren lehendakarigaiaren izena abendurako ezagutuko dela espero du Arnaldo Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ez du argitu hurrengo lehendakarigaia emakumea izango den ala ez. Otegiren esanetan, gero eta jende gehiagok uste du koalizio abertzaleak ordezkatzen dituen baloreak eta proiektuak bereak direla eta uste du hori garrantzitsuagoa dela hautagaia nor izango den baino.
2023/11/27 - 13:35
Urkullu lehendakariak adierazi du ez duela hauteskundeen data pentsatuta
Iñigo Urkulluk adierazi du ez duela oraindik pentsatuta Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako data, eta espero duela EAJk Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzarako proposatutako hautagai berriak, Imanol Pradalesek, oinarri jeltzaleen beharrezko babesa lortzea barne hauteskunde prozesuan.
2023/11/27 - 12:56
Urkulluk esan du ez duela erabaki Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak noiz egingo diren
Lehendakarigai izateko EAJren zuzendaritzak proposatu duen Imanol Pradalesek oinarrien babesa jasoko duen itxaropena agertu du Iñigo Urkulluk.
2023/11/27 - 11:48
Gaur jakinaraziko du Otegik EH Bilduko lehendakarigai izateko aurkeztu nahi duen ala ez
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak hartua du erabakia, eta astelehenean jakinaraziko dio EH Bilduren Mahai Politikoari. Asteleheneko bilerarekin ekingo dio koalizio subiranistak hauteskundeetarako zerrenda eta hautagaitzak osatzeko prozesuari.
2023/11/26 - 15:09
Imanol Pradales: ''Gure alderdikideek EBBren proposamenaren gainean bozkatu beharko dute''
Lehendakarigai izateko proposamena publiko egin osteko bere lehen adierazpenetan Pradalesek gogoratu duenez, izendapen hori EAJren alderdikideek berretsi beharko dute.
2023/11/26 - 14:15
Urkullu eta Pradales lehen aldiz elkartu dira jendaurrean lehendakarigairako proposamena publiko egin ostean
Lehendakariak eta EAJren zuzendaritzak lehendakarigai gisa proposatu duen hautagaiak elkar besarkatu dute, Andoni Ortuzar alderdiaren presidentearen eta beste kide batzuen aurrean. Pradalesek esan du "ohorea" dela zuzendaritzak bera proposatu izana.
2023/11/26 - 14:03
Iñigo Urkullu: ''Agintaldia oraindik ez da bukatu''
Sabino Aranaren heriotzaren 120. urteurrenaren harira Sukarrietan izandako ekitaldian lehendakariak adierazi duenez, "laguntza osoa" eskainiko dio Imanol Pradales EBBk proposatutako lehendakarigaiari.
2023/11/26 - 11:40
Iñigo Urkullu eta Imanol Pradalesen lehen agerraldi publikoa, EBBk lehendakarigai Pradales izendatu ostean
Besarkada beroa izan da lehendakariaren eta EBBk lehendakarigai izendatutakoaren artean Sukarrietan, Sabino Aranaren heriotzaren 120. urteurrenaren harira bertan egindako ekitaldi politikoan.
2023/11/25 - 19:23
Imanol Pradales, EAJren boto-emaileen ilusioa berreskuratu behar duen kudeatzaile gaztea
Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako egungo diputatua Santurtzin jaio zen eta 48 urte ditu.
2023/11/25 - 15:45
Imanol Pradales EBBren lehendakarigai izatea proposatu dute, Ortuzarrek baieztatu duenez
Hala adierazi du Andoni Ortuzarrek, larunbat honetan EAJren EBBk ezohiko bilera egin ostean. Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko diputatua da egun Pradales.
2023/11/25 - 15:09
Imanol Pradales lehendakarigai izatea proposatu die EBBk alderdikideei
Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko foru diputatua da. EBBk alderdia gidatuko duen "belaunaldi berri bati bidea zabaltzen" dio horrela.
2023/11/25 - 14:06
EAJk berretsi du barne prozesuari itxaron behar zaiola lehendakarigai berriaz hitz egiteko
Mireia Zarate EBBren idazkariak azpimarratu du erabakia hartu bezain laster jakinaraziko dutela. Bitartean, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak egin duen moduan, barne prozesuekiko errespetua eskatu du.
2023/11/24 - 16:42
Iñigo Urkullu ez da EAJren lehendakarigaia izango hauteskundeetan
Euzkadi Buru Batzarrak adierazi du astelehenean emango diola hasiera EAJk EAEko hauteskundeetara aurkeztuko dituen hautagaitzak osatzeko prozesuari. EITBk baieztatu du lehendakaria ez dela berriz hautagai izango.
2023/11/10 - 11:15
Miren Gorrotxategik iragarri du lehendakari izateko hautagaitza aurkezteko asmoa duela
"Egun On Euskadi" saioan egindako elkarrizketa batean baieztatu du Lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztuko duela; gaineratu duenez, espero du "koalizioko gainerako kideek hautagaitza babestea".
2023/10/19 - 11:46
Hautagai bakarra egoteak PSE-EEn dagoen batasuna erakusten duela uste du Eneko Anduezak
Eneko Andueza pozik agertu da Legebiltzarreko hurrengo hauteskundeetan PSE-EEren lehendakarigaia izatearekin. Hauteskundeen dataz galdetuta, Anduezak esan du erabakia lehendakariarena dela, baina makineria guztia prest dutela.
2023/10/15 - 13:30
Elkarrekin eta Sumar 2024ko hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko harremanetan daudela esan du Pilar Garridok
Elkarrekin-Podemos Euskadiko koordinatzailearen ustez, Miren Gorrotxategi da alderdi morearen lehendakarigaia izateko aukera gehien dituena, baina, nolanahi ere, primarioetan erabakiko da.
2023/09/29 - 16:02
Zeintzuk dira epeak eta balizko datak Feijooren inbestidurak porrot egin ostean?
PPko hautagaiak ez du presidente izendatzeko boto nahikorik lortu. Horrenbestez, erregeak beste bilera sorta bat egin beharko du beste hautagai bat proposatzeko. Hauek dira inbestidura egutegian markatuta egon litezkeen egunak.
2023/09/17 - 18:34
Pedro Sanchez: ''Bai, noski, gobernu aurrerakoia egongo da''
Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta PSOEko buruzagi den Pedro Sanchezek argi hitz egin du eta esan du Espainiako Estatuan gobernu aurrerakoia egongo dela datozen lau urteetan. Testuinguru horretan, botoak harri azpitik aterako dituela azpimarratu du.
2023/08/21 - 10:29
Luisa Gonzalez hautagai correista eta Daniel Noboa enpresaburua lehiatuko dira Ekuadorko bigarren itzulian
Hautagai ezkertiarrak botoen herenak eskuratu ditu, eta liberalak, laurdenak (% 24). Hirugarren geratu da Villavicencio hautagai erailaren ordezkoa.
2023/08/20 - 14:52
Esparzak iragarri du ez dela berriro Nafarroako Gobernuko presidentegai izango
"Bizitzak zikloak ditu eta nik nirea izan dut. Ez naiz berriro Nafarroako Gobernurako hautagai izango", adierazi du UPNko presidenteak.