Hautagaiak
2023/07/18 - 22:51
EH Bilduk pentsio duinen alde lanean jarraitzeko apustua egin du Hondarribian
Mertxe Aizpuruak esan du pentsiodunen ongizatea gobernuaren ardura dela, eta orain arte horren alde borrokatu dutela gehitu du. Hala ere, EH Bilduk eskubideak zabaltzeko indar gehiago nahi duela adierazi du, eta horretarako Gipuzkoan maiatzean hasitako gorakadak jarraitu behar du.
2023/07/18 - 17:10
Borrokan jarraitzeko botoa eskatu du Espainiako Langileen Alderdi Komunistak
Sergio Saenz Espainiako Langileen Alderdi Komunistaren (ELAK) hautagaiak adierazi du hauteskundeen ostean ere orain arte bezala borrokan jarraituko dutela.
2023/07/18 - 17:06
Parapentean bota da Arce (PP) emakumeek guztiarekin ahal dutela aldarrikatzeko
Joana Arce Kongresurako PPren Gipuzkoako hautagaiak esan du helmuga "Madrilera, Diputatuen Kongresura, iristea" dela, eta gaineratu du hemengoa defendatzeko ez dela abertzalea izan behar.
2023/07/18 - 16:41
Mugimentu kooperatibistaren berezitasunak defendituko dituela agindu du EAJk Arrasaten
Aitor Estebanek ohartarazi du Espainako kotizazio sistemak Lagun Aroren pentsio eredu mistoa arriskuan jartzen duela. Nabarmendu du EAJk industria berritzailearen aldeko apustu sendoa egin duela, eta Espainako Gobernuari eskatu diola Europako diru laguntzen kudeaketa erkidegoen esku uztea.
2023/07/18 - 00:55
Transferentziek eta ekonomia alorreko neurriek euskal hautagaien arteko eztabaida piztu dute
Aitor Esteban (EAJ), Patxi Lopez (PSE-EE), Mertxe Aizpurua (EH Bildu), Lander Martinez (Sumar) eta Javier de Andres (PP) Kongresurako hautagaiek euren alderdien proposamenak azaldu dituzte ia ordubete iraun duen saioan.
2023/07/17 - 23:01
De Andresek inbertsioa eta konfiantza ardatz dituen politika ekonomiko baten alde egin du Laudion
Javier de Andres, Arabako kongresurako hautagaiak Arabako herri askotan gertatzen ari den "talentuaren ihesa" salatu du. Inbertsioa eta konfiantza ardatz dituen politika ekonomiko bat eraiki behar dela adierazi du, bere esanetan, oraingo gobernuak egiten duenaren aurkakoa.
2023/07/17 - 22:27
Jeltzaleek argi utzi dute ez dutela inongo akordiorik egingo PP eta Voxekin
Aitor Estebanek Otegiri gezurretan ibiltzea leporatu dio. Alderdiak argi utzi du Euskal Herritarren beharrak lehenetsiko dituztela eta, azken orduetako inkestak hizpide, zalantzaren aurrean alderdi jeltzaleagatik bozkatzea eskatu du Ortuzarrek, "bozka baliagarria" aldarrikatu du.
2023/07/17 - 16:47
Euskadin aldaketarako boto bakarra beraiena dela defendatu du PPk
Andueza eta PSOE beti bezala gatazka eta 'gerrazibilismoa' sustatzen ari direla adierazi du Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidenteak. Ilusioaren botoa eskatu eta gogoekin bozkatzen joateko deia egin du Bea Fanjul PPren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak.
2023/07/17 - 16:45
Zerbitzu publikoak balioan jarri ditu Sumarrek Barakaldon
Hain justu ere, uztailaren 23ko hauteskunde hauetan zerbitzu publikoak bermatzea edo suntsitzea erabakitzen dela ohartarazi du Lander Martinez Kongresurako Bizkaiko hautagaiak.
2023/07/17 - 16:35
PSEren Senaturako hautagaiek ozenki adierazi dute Basaurin sozialistek berriro gobernatuko dutela
Basaurin PSEren senaturako hautagaiek azaldu dute zer nolako eragina izan duen udalerrietan Espainiako gobernuaren jardunak, eta Txema Oleagak uste du herritarren gehiengoa bat datorrela sanchezen gobernuak onartu dituen legeekin.
2023/07/17 - 01:41
Irun "lehentasuna" izango da PPrentzat Madrilgo inbertsioen kudeaketan
Joana Arce PPren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak esan du "Irungo proiektu handia" Madrildik bultzatzeko konpromisoa duela.
2023/07/17 - 01:20
Yolanda Diaz buru izan duen Lan Ministerioa koalizio Gobernuaren “giltzarria” izan dela esan du Sumarrek
Legealdiko lorpenak gogoratu ditu Lander Martinez Kongresurako Bizkaiko hautagaiak; lan erreforma, gutxieneko soldataren igoera, Rider Legea edota etxeko langileen lan baldintzen hobekuntza, besteak beste.
2023/07/16 - 16:43
Soldatak igotzea, enplegua sortzea eta berrindustrializazioa aldarrikatu ditu Zero Murrizketa alderdiak
Ruth Hernandez Zero Murrizketako Kongresurako hautagaiak bere alderdiaren egitarau-gakoak azaldu ditu.
2023/07/16 - 16:40
Inoiz ez da egon Gobernurik emakumeen eskubideetan atzera hainbeste egin duenik, PPren ustez
"Bai Bakarrik da Bai" legea izan du mintzagai Bea Fanjul Kongresurako Bizkaiko hautagaiak. Sozialistek beraien interesak lehenetsi dituztela salatu du, biktimak zapalduz.
2023/07/16 - 16:18
U23ko kanpainak ez du aparteko arretarik piztu Hego Euskal Herrian
EITBko makroinkestaren arabera, Aitor Esteban jeltzalea da EAEko hautagaien artean onarpen maila altuena duena (10etik 6.5eko nota lortu du). Nafarroan, aldiz, ezein hautagaik ez du gainditzea lortu, Bel Pozueta (EH Bildu) gertu ibili bada ere (4.9)
2023/07/15 - 23:17
Sumar, EH Bildu edo EAJ bozkatzea "sanchismoa" bozkatzea dela esan du Feijook Gasteizen
Espainian krisi bat dagoen bakoitzean popularrek konpontzen dutela defendatu du Alberto Nuñez Feijook Gasteizen, eta Pedro Sanchezen gobernuak "utziko duen zorra" kritikatu du. Carlos iturgaizek, euskadiko PPren presidenteak moderaziotik eta erdigunetik lan egingo dutela agindu du.
2023/07/15 - 22:52
Andueza: "Gazteen ekarpena eta botoa behar ditugu, itxaropena bermatzeko eta herrialde hobea eraikitzeko"
Euskadiko Alderdi Sozialistak gazteei eskatu die botoa. Eneko Anduezak hiri barruko garraioaren doakotasuna, alokairurako laguntzak eta formakuntza eta enpleguarekin lotutako neurriak iragarri ditu Gasteizen. Daniel Senderos kongresurako hautagaiak gazte sozialisten konpromisoa nabarmendu du.
2023/07/15 - 17:01
Feijoo bigarrenez etorri da Euskadira kanpaina hasi zenetik
Sozialistek saltzen duten ondo doan Espainia gezurra dela esan du presidentegaiak Gasteizen.
2023/07/15 - 16:59
Yolanda Diaz Sumarreko burua Gasteizen izan da
Asko dagoela jokoan ohartarazi du, eta botoa batzearen alde egin du Arabako hiriburuan egindako ekitaldian.
2023/07/15 - 16:23
"Euskadiren ahotsa Madrilen EAJ dela erakusten du Loiolako kuartelaren inguruko akordioak"
Hala adierazi du Aitor Esteban EAJren Kongresurako diputatugaiak. Bidea luzea eta zaila izan dela aitortu du, Vox epaitegietan proiektua geldiarazten saiatu baitzen.