U23ko kanpainak ez du aparteko arretarik piztu Hego Euskal Herrian
Uztailaren 23an egitekoak diren hauteskunde orokorrek ez dute aparteko interesik sortu Hego Euskal Herrian, EITB Focus galdeketak azaleratu duenez. Izan ere, EAEko biztanleriaren % 9k bakarrik jarraitu ditu aurrekoak baino "biziago", eta Nafarroan jarraipena halako bi den arren (% 18), oro har, gehiago izan dira aurreko aldietan bezainbat segitu dituztenak (% 44 inguru dira bi lurraldeetan) edo, ohi bezala, batere jarraipenik egin ez dutenak (10etik ia 4).
Inkesta 3.315 pertsonari telefonoz itaunduta (2.400 EAEn eta 915 Foru Erkidegoan) egin zuten joan den ekainaren 28tik uztailaren 11ra. Bozkak nork irabaziko dituen galdetuta, gehienek PPri eman diote garaipena, PSOEren kaltetan: itaunari erantzun dioten nafarren erdiak (% 56k) aipatu dute aukera hori; EAEn, hala uste dute 10 herritarretik 4k.
Halaber, herenak baino gutxiagok jo du Pedro Sanchez sozialista irabazle. Aipagarria da boto-emaile gazteenek (18 eta 44-50 urte artekoek) dutela argien Alberto Nuñez Feijooren garaipena: adin horretako nafarren % 60k baino gehiagok uste du horrela, eta % 45ek baino gehiagok, EAEn.
Bestalde, herritarrek ez dute uste, hauteskundeen ondotik, EAEko eta Nafarroako alderdiek Madrilen eragin handiagoa izango dutenik. Nafarroan, gainera, zabalduago dago iritzi hori, 10etik 6k hala irizten baitiote. EAEn berdinduago daude bi aukerak, "ez" erantzun dutenak gehiago badira ere (% 44, baiezkoa esan dutenen % 36ren aldean).
Aitor Esteban jeltzalea, onarpen maila altuenarekin
Kongresurako EAEko hautagaiez herritarrek duten ezagutza eta onarpen maila aztertuta, bik bakarrik lortu dute gainditzea: Mertxe Aizpuruak (EH Bildu) eta Aitor Estebanek (EAJ), eta azken hori da onarpen maila altuena duena —10etik 6.5eko nota erdietsi du, EITB Focus batean politikari bati inoiz emandako nota altuena; eta hautagai subiranistak, 5.7koa—.
5etik behera, Patxi Lopez (PSE-EE) eta Lander Martinez (Sumar) ia berdinduta ageri dira, hurrenez hurren, 4.7 eta 4.6 eskuratuta. Javier de Andres popularrak eskuratu du nota txarrena: 2.2.
Dena dela, Patxi Lopez lehendakari sozialista izandakoa da jendeak gehien ezagutzen duen hautagaia (% 92), eta balorazio onena duten biek (Estebanek eta Aizpuruak) % 70eko ezagutza maila dute. Herritarren erdiek diote De Andres (PP) eta Martinez (Sumar) ezagutzen dituztela.
Nafarroako hautagaiek ez dute gainditzea lortu
Okerragoa da Nafarroako herritarrek hautagaiez duten iritzia, eta bakar batek ere ez du 10etik 5eko nota erdietsi. Nolanahi ere, langara iristear izan da Bel Pozueta EH Bilduko zerrendaburua, 4.9 lortuta. Segidan ageri dira Idoia Villanueva (Sumar) eta Maria Solana (Geroa Bai), biak ala biak 4.5eko notarekin. Alberto Catalan erregionalistak eta Santos Cerdan sozialistak 10etik 4ko balorazioa eskuratu dute. Eduardo Gutierrez de Cabiedesek (Vox) eta Sergio Sayasek (PP) eskuratu dituzte nota txarrenak, 3.2, hain justu.
Alberto Catalan (UPN) Nafarroako Parlamentuko presidente izandakoa da nafarren artean ezagunena (% 61ek hala dio), eta hurbil du (% 58) ezagutza mailan Sergio Sayas UPNko diputatu ohia (orain PP). Tarte batera (% 45) dago Santos Cerdan sozialista. Nabarmentzeko modukoa da hobekien baloratutako hautagai izanagatik, Bel Pozueta ez dela ezagunena (herritarren % 35ek ezagutzen dute), eta antzeko ezagutza mailak dituzte baita Idoia Villanuevak (Sumar) eta Maria Solanak (Geroa Bai) ere.
Fitxa teknikoak:
EAE (Gizaker enpresa)
EAEn bizi diren 2.400 pertsona (800 lurralde historiko bakoitzean).
Le = ± % 2,00, % 95eko konfiantza-maila, p = q = 0 '5, EAEren datuetarako, ± % 3,46 Lurralde Historikoen araberako datuetarako.
Lurralde historikoaren, udalerriaren, sexuaren eta adinaren arabera geruzatutako ausazko lagina.
Inkesten % 28,2 euskaraz egin dira, eta gainerako % 71,8 gaztelaniaz.
Inkestatutako udalerrien populazio-tamainaren arabera haztatutako guztizko emaitzak.
Navarra
Foru Erkidegoan bizi diren 915 pertsona (300 Iruñean eta 615 gainerako udalerrietan).
Em= ± % 3,3, % 95,5eko konfiantza-maila.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.