Hauteskunde inkestak
2023/03/28 - 09:06
EAJk irabaziko luke Getxon, 11 zinegotzi eskuratuta, eta EH Bildu bigarren indarra izango litzateke
PPk ordezkari bat galduko luke, 5etik 4ra, eta PSE-EEk, Elkarrekinek eta Voxek duela lau urte izandako emaitza bera errepikatuko lukete, alegia, 3, 2 eta 0, hurrenez hurren.

2023/03/28 - 09:06
UPN izango litzateke bozkatuena Iruñean, baina PSNk berriz ere izango luke Alkatetzaren giltza
Navarra Suma koalizioaren hausturak zinegotzi bat galtzea ekarriko lioke eskuinari. Cristina Ibarrolak (UPN) eta Joseba Asironek (EH Bildu), biek ala biek, aukerak dituzte alkate izateko.

2023/03/28 - 09:05
Jeltzaleek irabaziko lukete Basaurin, 10 ordezkari eskuratuta
Gainera, EAJk 11. zinegotzia lor lezakete, erabaki gabe dago eta. Gainerako alderdiek aurrekoan izandako emaitza bera errepikatuko lukete; alegia, PSE-EEk 5; EH Bilduk, 3; Elkarrekinek 2, eta, Alderdi Popularrak, 1.
2023/03/28 - 09:04
EAJk eta EH Bilduk zinegotzi bat izango lukete jokoan Laudion
Jeltzaleek ordezkari bat gal lezakete, eta EH Bilduk bat irabaz lezake, 6 eskuratuta guztira. Gainerako alderdiek 2019ko emaitza bera izango lukete udalerri arabarrean.
2023/03/28 - 09:03
PSE-EEk irabaziko luke Irunen, baina botoak eta ordezkariak galduko lituzke, EH Bilduren mesedetan
PSE-EE eta Elkarrekin izango lirateke gehien galduko luketen indarrak; sozialistek 9 zinegotzi izango lituzkete (bat gutxiago) eta Elkarrekinek ere bat galduko luke, 3 eskuratuta. EH Bilduk bi gehiago irabaziko lituzke eta EAJk bat gehiago izan lezake.

2023/03/28 - 09:01
PSE-EEk gehiengoari eutsiko lioke Eibarren, baina 2019an baino zinegotzi bat gutxiagorekin
Sozialistek 8 zinegotzi izango lituzkete orotara; EAJ bigarren izango litzateke, 6 ordezkarirekin, eta EH Bilduk bat gehiago izango luke, jeltzaleekin parekatuta.

2023/03/28 - 09:01
EH Bildu izango litzateke indar bozkatuena Tolosan, EAJrekin zinegotzi kopuruan berdinduta
Koalizio abertzaleak eta jeltzaleek 8na zinegotzi lortuko lituzkete. PSE-EE hirugarren izango litzateke, ordezkari bakarrarekin.
2023/03/28 - 09:00
Artolazabalek gainditu egingo lituzke Urtaranen emaitzak Gasteizen; EH Bildu bigarren lekura igoko litzateke
EAJk duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago izango luke; PSE-EEk bat galduko luke, eta EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin koalizioak eutsi egingo liekete egungo ordezkariei.
2023/03/28 - 09:00
Goiak zinegotzi bat gehiago lortuko luke Donostian, eta Izagirrek hobetu egingo lituzke EH Bilduren emaitzak
EH Bilduk hazkunde handiena izango luke bototan, baina EAJtik 12 puntura geratuko litzateke.
2023/03/28 - 09:00
Aburto gehiengo osoaren atarian geratuko litzateke berriz Bilbon
EAJk 14 zinegotzi eskuratuko lituzke berriro, eta EH Bilduk aurrea hartuko lioke PSE-EEri bigarren indar gisa.
2023/03/28 - 09:00
EH Bilduk eskuratuko luke Aguraingo alkatetza, 7 ordezkarirekin
Jeltzaleek 2019an lortutako gehiengoa galduko lukete, guztira 6 zinegotzi eskuratuta (bat gutxiago), baina edozer gauza gerta liteke, oso lehia estua espero baita bi indarren artean.

2023/03/27 - 16:37
Nafarroan UPNk irabaziko lituzke hauteskundeak, inoizko emaitzarik txarrenarekin
Sozialistak bigarren postuan geratuko lirateke eta Maria Chivitek berriz gobernua osatzeko aukera zian dezake. Egonkortasuna eman dion EH Bilduk emaitzak hobetuko ditu.
2023/03/27 - 16:30
EAJ litzateke lehenbiziko indarra Arabako Batzar Nagusietan, EITB Focus inkestaren arabera
Jeltzaleek bi puntu egingo lukete gora boto asmoan, bozen % 31,7 eskuratuz. Bigarren indarra EH Bildu, 8 puntu pasatxora, botoen % 23,6rekin. Koalizio subiranista litzateke, hain justu ere, boto portzentajean hazkunde handiena izango lukeena.

2023/03/27 - 16:23
EITB Focusen arabera, gehiengo osoarekin agintzeko aukera izan dezake EAJk Bizkaian
Hala ere, botoetan eta eserlekuetan gehien haziko litzatekeena EH Bildu da. Sozialistek, nahiz eta botoetan behera egin egun dituzten eserlekuei eutsiko liekete. Elkarrekn Podemosen joera beheranzkoa da. Alderdi Popularra ere nabarmen jaitsiko litzateke.

2023/03/27 - 16:15
Eider Mendoza buru duen EAJren zerrendak irabaziko lituzke hauteskundeak Gipuzkoan, EITB Focusen arabera
Bigarren postuan Maddalen Iriarteren EH Bildu egongo litzateke, boto hazkundearekin. EITB Focusen arabera, bi alderdien arteko lau puntuko aldea mantendu egiten da.

2023/03/27 - 15:17
Garridok uste du euskal gizarteak Podemos Euskadiren lana ''babestu'' egingo duela hauteskundeetan
EITB Focusek gaur kaleratu dituen emaitzei buruz galdetuta, Pilar Garrido Podemos Euskadiren koordinatzaileak esan du,"inkestak inkesta", euskal gizarteak babestu egingo duela alderdi moreak azken urteotan egindako lana.

2023/03/27 - 14:12
Andueza: ''Bipartidismo batera goazela irudikatu nahi dute, baina PSE indartuta aterako da M28tik''
EITB Focusek gaur kaleratu duen emaitzei buruz galdetuta, Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak esan du "benetako inkesta" maiatzaren 28koa izango dela. Ziur agertu da sozialistek gora egingo dutela hauteskundeetan eta erabakigarria izango dela "Euskadiren etorkizuna definitzerako orduan".

2023/03/27 - 12:58
UPNk bere historiako emaitzarik txarrenak izango lituzke eta Chivite berriz ere izango litzateke presidente
Alderdi erregionalista bozkatuena izango litzateke, baina bere historiako eserleku kopuru txikienarekin. Horrenbestez, EH Bilduk legegintzaldiko giltza izango luke berriz, eta PSNko hautagaia presidente izango litzateke ezkerreko blokearen babesarekin.

2023/03/27 - 12:50
EAJk indartu egingo luke bere gehiengoa hiru lurraldeetan eta EH Bilduk ere hazkundea izango luke
Jeltzaleek irabaziko lituzkete hiru lurraldeetako Batzar Nagusietarako hauteskundeak, gora eginda. Koalizio abertzaleak ere hazkundea izango luke, eta PSE-EE, Elkarrekin koalizioa eta PP jaitsi egingo lirateke, are gehiago bi azken indar horien kasuan.

2023/03/27 - 12:46
Mendoza: ''Argi dago Gipuzkoan herritarrek egin beharreko aukera EAJren edo EH Bilduren artekoa izango dela''
Eider Mendoza EAJren Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagai eta egungo foru bozeramaileak bi ondorio atera ditu EITB Focus inkestatik. Batetik, parte hartzearen igoera, eta bestetik, bi indar nagusien gorakada.