Hauteskunde inkestak
2020/07/05 - 23:38
PP+Cs: ''Konstituzionalista guztiek boto-papera izan dezaten gaude hemen''
Koalizioak Gernikan egin du kanpainako ekitaldi nagusia, Juntetxearen ondoan Arbolaren aurrean. Pablo Casado (PP) eta Ines Arrimadas (Ciudadanos) bertan izan dira.
2020/07/05 - 23:23
Otegiren iritziz, ''partida egon badago'', uztailaren 12an
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, bere koalizioa da boto "erabilgarri" bakarra, hauteskunde hauetan.
2020/07/05 - 23:08
EAJk hiru menditan egin du kanpainako ekitaldi nagusia
Jeltzaleek Zaldiaraneko, Hernioko eta Seranteseko tontorretara eraman dituzte ehunka lagun: "Uztailaren 12an, beste gailur batera igo behar dugu", adierazi du Urkullu lehendakarigaiak.
2020/07/05 - 19:01
Voxek ''traidoretzat'' jo ditu PSOE eta PP
Bilbon egindako ekitaldi batean, Voxek Euskaltzaindia, Emakunde eta ETB1 ixtea proposatu du.
2020/07/05 - 18:53
''Gobernu sozialista batek ez du Espainia hausteko proiekturik hasiko'', dio Mendiak
PSE-EEko lehendakarigaiak Pedro Sanchez Espainiako presidentearen babesa jaso du, igande honetan, Bilbon egindako ekitaldian.
2020/07/05 - 18:47
Gernikako Arbolak ''batzen gaituena ordezkatzen du'', PP+Cs koalizioaren esanetan
Pablo Casado eta Ines Arrimadas PPko eta Ciudadanoseko liderrek Carlos Iturgaiz lehendakarigaia babestu dute, Gernikako Juntetxearen ondoan egindako ekitaldian.
2020/07/05 - 18:41
Azken krisitik irteteko neurriekin ''arrakala soziala'' sakondu da, dio Gorrotxategik
Horregatik, Elkarrekin Podemos-IUk beste era bateko politiken alde egin nahi dute, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko.
2020/07/05 - 18:32
EH Bildu: ''EAJk eta PSE-EEk ez dute botoa eskatzen, konplizitatea baizik''
Eibarren egindako ekitaldi batean, Arnaldo Otegik argi utzi nahi izan du EH Bilduren asmoa oso bestelakoa dela. BNGko Ruben Celaren babesa ere izan du koalizioak.
2020/07/05 - 18:27
EAJk, Herniotik, Zaldiaranetik eta Serantesetik, U12an botoa emateko deia egin du
Hiru lurraldeetako zerrendaburuek gidatu dituzte ibilaldiak, hau da, Iñigo Urkullu lehendakarigaiak, Bakartxo Tejeriak eta Leixuri Arrizabalagak.
2020/07/05 - 16:36
Euskadirako autogobernu "transbertsala" sendotzeko konpromisoa hartu du Sanchezek
EAJk parte-hartzea izan du hizpide; EH Bilduk, botoa biltzea; Elkarrekin Podemos-IUk, balizko itunak; PP+Cs koalizioak Kontzertu Ekonomikoa; eta Equo Berdeakek, sistema sozio-sanitarioa.
2020/07/04 - 23:31
PSE-EEk herrialdeen arteko ''interdependetzia'' aldarrikatu du
Independentzia alde batera uzteko deia egin du Irunen, Arancha Gonzalez Laya Espainiako ministroa ere izan den ekitaldi batean.
2020/07/04 - 23:24
PP+Cs: ''Konstituzionalismoaren ahotsa entzutea inoiz baino beharrezkoagoa da''
Abertzaletasunari aurre egiteko jotzen du beharrezkotzat hori PP+Cs koalizioko lehendakarigaiak. Fernando Savaterrek eta Maite Pagazaurtunduak babestu egin dituzte.
2020/07/04 - 23:15
Krisitik ateratzeko eredua dago jokoan, Elkarrekin Podemos-IUren iritziz
Koalizioak eskubide sozialetan du lehentasuna. 2008koa baino latzagoa den krisi honetatik irteteko zein politika nahi duten erabaki beharko dute hautesleek.
2020/07/04 - 23:06
EH Bilduk bere ''zintzotasuna'' aldarrikatu du, Bilbon
"Guk, gezurrarekin, zero tolerantzia", adierazi du Maddalen Iriarte lehendakarigaiak. ERCren babesa ere izan du Iriartek.
2020/07/04 - 22:57
Ciudadanos igandean Gernikako Arbolaren ondoan egotea gaitzetsi du EAJk
"Beldurra eta guzti ematen dit; gustura botako lukete", esan du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak, arratsaldean, Gasteizen.
2020/07/04 - 18:00
Libre geratu dira atzo Donostian Voxeko mitinaren ostean atxilotutako bi pertsonak
Javier Ortega Smitek Loiolan egin zuen ekitaldiaren harira, liskarrak izan ziren talde anfaxisten eta Ertzaintzaren artean, eta bi pertsona atxilotu zituzten.
2020/07/04 - 17:52
Abertzaleek uste dute ''lur hau eurena dela'', Iturgaizen esanetan
PP+Cs koalizioak ekitaldia egin du Donostian, goizean; Carlos Iturgaiz lehendakarigaiak Fernando Savaterren eta Maite Pagazaurtunduaren babesa jaso du.
2020/07/04 - 17:42
Gorrotxategik botoa eskatu du, krisitik ateratzeko politikak eskuinekoak ez izateko
Elkarrekin Podemos-IUk gastu soziala areagotzea proposatu du, Arrasaten egindako ekitaldi batean. "Gehien dutenek gehiago ordaintzea" ere mahaigaineratu du.
2020/07/04 - 17:32
Hainbat ustelkeria-kasurekin lotu du EAJ marka Maddalen Iriartek
EH Bilduko lehendakarigaiak ERCko Marta Vilaltaren babesa jaso du, Bilbon, larunbat honetan.
2020/07/04 - 17:27
Emakumeen aurkako indarkeria saihesteko inbertsioa % 30 handituko du EAJk
Bilbon, Iñigo Urkullu lehendakarigaiak berdintasun-arloko bere proposamenen berri eman du. Helburua da Euskadi genero-berdintasunik handiena duten herrialdeen artean kokatzea, Europa mailan.