Hauteskunde inkestak
2020/07/07 - 16:54
EAJren zaborren kudeaketa eredua salatu du Elkarrekin Podemosek
Gobernu aldaketaren beharra azpimarratu dute Elkarrekin Podemoseko kideek Elgoibarren egin duten ekitaldian.
2020/07/07 - 16:46
Zortzietako txaloak neurri zehatzak bilakatu daitezela eskatu du EH Bilduk Txagorritxun
Rebeka Ubera Gipuzkoako hautagaiak salatu du du osasun arloko inbertsioa jaitsi egin dela Urkulluren agintaldietan.
2020/07/07 - 16:38
Langabezia % 10etik jaistea da Urkulluren helburua Lehendakari izatea lortzen bau
Gasteizen egindako ekitaldian, Iñigo Urkulluk gogoratu du EAJk gazteen enplegurako programa bat duela.
2020/07/07 - 00:33
Gasteizen duen egoitzan beste eraso "faxista" bat izan dela salatu du Alternatibak
Beirateetako biniloak apurtuta agertu dira. Hauteskunde-kanpaina hasi zenetik, EH Bilduren barnean dagoen Alternatibaren Gasteizko egoitzan egindako bigarren erasoa da.
2020/07/06 - 23:04
Euskadik berreraikitze-prozesua aurrera eramateko PSE ezinbestekoa dela dio Mendiak
Euskadik berreraikitze-prozesua aurrera eramateko alderdi sozialista sendoa beharko dela esan du Barakaldon Idoia Mendiak, Jose Luis Abalos Garraio ministroarekin batera egin duen ekitaldi politikoan.
2020/07/06 - 22:58
PP-Cs koalizioak zuzentzen dituen erkidegoetako lana goraipatu du Iturgaizek
Hain justu, Barakaldoko ekitaldian izan da Alfonso Fernandez Mañueco, Gaztela Leongo presidentea. Euskadin politika arrakastatsu horiek ezarri nahi lituzke Iturgaizek.
2020/07/06 - 22:52
Iglesias:'Zaldibar edo De Miguel bezalako kasuen ostean, EAJk oposiziora joan behar du'
Espainiako presidenteordea eta Kontsumo ministroa alboan zituela, Euskadirako ere ezkerreko koalizio gobernua aldarrikatu du Miren Gorrotxategik.
2020/07/06 - 22:37
Urkullu: 'Igandeko hauteskundeak oso serio hartu behar ditugu'
Lehendakarigaiak dio uztailaren 12an Euskadik etorkizunarekin duela hitzordua. Andoni Ortuzarrek ere hauteskunde hauen garrantzia azpimarratu du.
2020/07/06 - 19:41
Garcia Egea: "U12an, EAJ eta PSE-EE, ala PP+Cs koalizioaren zentzuzko alternatiba"
EAJk enpresari gazteekin hitz egin du; EH Bilduk, hezkuntza-sistemaz; Elkarrekin Podemos-IUk, ezkerreko Gobernu batez; PSE-EEk, lankidetzaz; eta Equo Berdeakek, enplegu berdeaz.
2020/07/06 - 18:59
Araba giltzarri, Voxek Legebiltzarrean eserleku bat lor dezan U12ko hauteskundeetan
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak eta EH Bildu bigarren indarra izango litzateke. PSE-EE, Elkarrekin Podemos-IU eta PPren eta Ciudadanosen koalizioak osatuko lukete ganbera, hurrenkera horretan.
2020/07/06 - 17:16
Euskadiren Aldeko Libreak alderdiak Gasteizen egin du ekitaldia
Euskadiren Aldeko Libreak alderdiak, herritarren arazoei aurre egin nahi die ideologiak eta politika zaharra alde batera utzita.
2020/07/06 - 17:10
Gobernu aurrerakoiaren aldeko botoa eskatu du PSE-EEk
Euskal herritarrek ez dutela ez liskarrik ez eta gizarte baztertzailerik nahi esan du Laudion Arabako zerrendaburuak, Gloria Sanchezek.
2020/07/06 - 17:05
Nekazari eta abeltzanei babesa erakutsi nahi izan die Carlos Iturgaizek
Carlos Iturgaizen ustez, EAJk sektore hau alde batetara utzi du eta laguntzak iragarri ditu.
2020/07/06 - 16:57
Pablo Iglesias: "EAJk urte batzuk oposzioan egin behar ditu"
Gorrotxategiren ustez, Iglesias eta Garzon Bilbon izateak erakusten du zuzendaritza bat datorrela EAJ gobernutik botatzearekin, Madrilen hitzarmena izan arren.
2020/07/06 - 16:46
EH Bilduk Ikasle Sindikatuarekin egitarau akordioa sinatu du
Sinatu duten akordioak planteatzen du besteak beste doako hezkuntza publikoa unibertsitatea barne, eta hezkuntza pribatura dirurik ez bideratzea.
2020/07/06 - 16:40
Igandeko hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du Iñigo Urkulluk
Ajebask, Arabako enpresari gazteen elkartearekin telematikoki bilera egin du Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak.
2020/07/06 - 16:33
Voxek legebiltzarkide bat lor dezake U12ko hauteskundeetan, EiTB Focusen arabera
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak eta EH Bildu bigarren indarra izango litzateke. PSE-EE, Elkarrekin Podemos-IU eta PPren eta Ciudadanosen koalizioak osatuko lukete ganbera hurrenkera horretan.
2020/07/06 - 15:05
Voxek ordezkaritza lor lezake Eusko Legebiltzarrean EiTB Focusen arabera
EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako boto-asmoari buruzko inkesta.
2020/07/05 - 23:58
Euskadiko autogobernua sendotzeko konpromisoa hartu du Pedro Sanchezek
Hori bai, eskatu du autogobernua "transbertsala" izatea, eta, halaber, "berdintasuna identitatearen aurrean kokatzea". Espainiako presidentea Bilbon izan da.
2020/07/05 - 23:43
Equo Berdeakek Euskadira ekarri nahi du 'olatu berdea'
"Desberdin bozkatu behar dugu", aldarrikatu du Joserra Becerra Equo Berdeakeko lehendakarigaiak; bere alderdia akordioak hitzartzeko prest agertu da.