Hauteskunde inkestak
2020/07/09 - 14:13
'AHT eta azpiegitura-proiektu erraldoiei auditoria ekologikoa behar zaie'
EH BILDUko Arabako zerrenda burua, Mikel Otero, Euskadi Irratiko hauteskunde elkarrizketan.
2020/07/09 - 09:41
Ordizian eta eskualdean bozkatzeko neurriak dituztela dio Hauteskunde Batzordeak
Osasun Sailari eskatu dio herritarrei helarazteko osasunerako eta botoa emateko eskubidea bermatzeko hartutako neurriak nahikoak direla.
2020/07/08 - 22:39
Hauek izango dira hauteslekuetan bete beharreko segurtasun neurriak
Hauteslekuetan aldaketak egongo dira neurriak bete daitezen. Barakaldoko hautesleku bat nola prestatzen duten ikusteko aukera izan dugu.
2020/07/08 - 19:48
Correosek dagoeneko 104.594 boto onartu ditu posta bidez eta markak hautsi ditzake
Correosek interesdun guztiei gomendatu die epeak ez agortzeko eta posta-bulegoen sarearen ordutegi-zabaltasuna aprobetxatzeko, prozesuaren arintasunari laguntzeko.
2020/07/08 - 19:38
EH Bildu: "EAJk abertzaleen arteko akordioa egiteko aukera guztiak baztertu ditu"
EAJk toki-merkataritza izan du hizpide; Elkarrekin Podemos-IUk, Gobernu aurrerakoiaz; PP+Cs koalizioak, EAJrentzako botoez; PSE-EEz, boto masiboaz; eta Equo Berdeakek, "eskuin-muturrekoaz".
2020/07/08 - 17:06
Animalien ongizatearen legea erreformatzea aldarrikatzen du PACMAk
PACMA alderdiak justizia soziala, ingurumenaren zaintza eta animalien eskubideen defentsa ditu helburu.
2020/07/08 - 17:00
Progresista bakar bat ere ez dadila igandean etxean geratu eskatu du Idoia Mendiak
Hauteskundeetarako 4 egun besterik falta ez denean Lasarten izan da gaur goizean Idoia Mendia lehendakarigai sozialista.
2020/07/08 - 16:52
Eskuineko botoa ez zatitzeko eskatu die herritarei Carlos Iturgaizek
Pablo Casado bosgarrenez izan da kanpaina honetan Carlos Iturgaiz babesten.
2020/07/08 - 16:39
Arnaldo Otegik esan du EAJren buruzagiek uko egin diotela abertzaleen arteko aliantzari
Arnaldo Otegik dio EAJk alderdia jartzen duela aberriaren aurretik. EH Bilduk, berriz, aberria aurrena eta gero alderdia.
2020/07/08 - 16:33
EAJk babesa erakutsi nahi izan dio gaur bertako merkataritzari eta ostalaritzari
Lehendakarigai jeltzaleak Bilboko Zazpikaleetako hainbat denda eta taberna bisitatu ditu, eta merkatarien eta tabernarien ahotik euren kezken berri izan du.
2020/07/08 - 02:11
Hauteskunde eztabaida, ETB2n
Lehendakarigaiek U12ko hauteskundeei begira egindako proposamenak defendatu dituzte ETBko hauteskunde eztabaidan.
2020/07/08 - 00:05
Pandemiaren kudeaketa eta krisi ekonomikoa izan dituzte aztergai hautagaiek, debatean
Besteak beste, COVID-19aren kudeaketaz eta gaitzak eragindako krisi ekonomikoaz eztabaidatu dute lehendakarigaiek, ETB2ko hauteskunde-debatean.
2020/07/07 - 23:13
Inor atzean ez uzteko aukera bakarra PSE dela adierazi du Anduezak
Igandean, botoa eman aurretik, koronabirusak utzitako krisiari aurre egiteko zein den aukerarik egokiena pentsatzea eskatu du Andoainen Eneko Anduezak.
2020/07/07 - 23:10
PP+Cs koalizioak autonomoak alboratzea egotzi dio EAJri
1.700 heritarrek euren negozioak itxi behar izan dituztela gogoratu du eta kontsumoa supertzeko konpromisoa hartu du koalizioak
2020/07/07 - 22:58
Bozka bakoitzak duen garrantzia azpimarratu du EH Bilduk
Publikoan Kataluniatik etorritako lagunak izan dituzte Jasone Agirrek eta Mikel Oterok. Arabako zerrendaburuak esan du lurralde horretako azken eserlekua EH Bildu eta VOXen artean egongo dela jokoan
2020/07/07 - 22:48
Ortuzar ziur dago Euskadi Covidak sortutako egoera zailetik ateratzeko gai izango dela
EiTB Focusek Araban azken eserlekua EAJren eta Voxen artean jokoan dagoela esan eta biharamunean, Andoni Ortuzar kezkatuta agertu da. EBBren presidenteak erronka jarri die herritarrei.
2020/07/07 - 17:46
Elkarrekin Podemos-IUk "posible" ikusten duen ezkerreko Gobernua eskatu du
EAJk gazte-enpleguaz hitz egin du; EH Bilduk, osasungintzaz; PP+Cs koalizioak, "konfiantzaz"; PSE-EEk, eskola digitalaz; eta Equo Berdeakek, boto erabilgarriaz.
2020/07/07 - 17:12
Osasun sistemaren kolapsoa salatu du Bidezko Mundurantz alderdiak
Bidezko Mundurantz alderdiak koronabirusaren ondorioz izandako heriotzen erdiak, osasun sistemaren kolapsoari leporatu dizkio.
2020/07/07 - 17:07
Euskal Eskola Publikoaren lege berria egin nahi du PSE-EEk
Konfinamenduak agerian utzitako hutsuneak bete nahian, benetako eskola digitala bultzatu nahi du Alderdi Sozialistak.
2020/07/07 - 17:01
Jaurlaritza autonomez ahaztu dela salatu du PP-Ciudadanos koalizioak
Bilbon ospatu duten ekitaldian, kontsumoa suspertzeko konpromisoa hartu du Carlos Iturgaiz lehendakarigaiak.