Hauteskundeak Alemania
2021/09/26 - 16:44
Emaitza inoiz baino irekiago dago Alemaniako hauteskundeetan
Herritarrek ere badakite ez dagoela argi nor izango den irabazlea, eta batzuk Merkelek jarraitzea nahi bazuten ere, beste askok uste dute bazela kargua uzteko garaia.
2021/09/26 - 16:32
Merkelen ondorengoak beste bi alderdi beharko ditu koalizioa osatu eta gobernatu ahal izateko
Puntu bat edo biko aldearekin, Olaf Scholtz sozialdemokrata da kantziler izateko faboritoa. Atzetik du Armin Lachet, Merkelen ondorengoa, momentuz, hautagaitzan eta hirugarren postua alderdi berdeko Annalena Berbockentzat izango litzateke.
2021/09/26 - 16:28
Alemaniako herritartasuna eskuratuta, hauteskundeetan bozkatu ahalko du Markel Anasagasti mundakarrak
Markel Anasagastik Alemaniako hauteskundeetan bozkatu ahalko duen lehen aldia da, duela gutxi herritartasuna lortu baitu. Gogotsu bozkatu du, bere hitzetan, aurten ez baitago oso argi nork irabaziko duen, lehenagoko urteetan ez bezala.
2021/09/26 - 13:06
Gobernuburu berria aukeratuko dute gaur Alemanian, Merkel hautagai izango ez den hauteskundeetan
SPD da faboritoa, begiradak bloke handien ahulezietan eta etorkizuneko aliantzetan jarrita dauden bozetan.
2021/09/25 - 23:15
Alemaniako hauteskundeen atarian, ETBk adituen iritzia jakin nahi izan du
Ludger Mees Euskal Herrian bizi den alemaniarraren eta Mikel Aramendi nazioarteko politikan aditua denaren adierazpenak, bozketaren atarian.
2021/09/25 - 22:18
Merkelek kanpainako azken minutuak aprobetxatu ditu Lascheten alde egiteko
Laschetek bere kanpainaren zati handi bat inbertitu du Scholzen garaipenak izango lituzkeen ondorio "katastrofikoez" ohartarazteko.
2021/09/25 - 19:39
CDUk Merkelen parte hartzearekin itxi du kanpaina
Angela Merkelen agintaldiaren amaierak galduta utzi ditu alemaniarrak. Segurtasunaren aldeko diskurtsoa eman dute Merkelek eta bere hautagaiak, izan ere, demo-kristauak oso kaltetuta iristen dira hauteskunde egunera.
2021/09/24 - 20:16
Scholz faborito, Alemanian aro berri bat irekiko duten hauteskundeetan
Europako herrialde jendetsuena eta potentzia ekonomiko handieneko bozak azkenean espero baino estuagoak izan daitezke, ez soilik alderdi irabazleari dagokionez, baizik eta aliantzen kasuan bereziki.
2021/09/24 - 12:55
Nola lortu du Merkelek 2005etik agintean egotea?
Alemaniako buruzagiak hamaika erronka izan ditu legegintzaldiotan, tartean finantza krisia, errefuxiatuena eta pandemiarena. Guztietatik onik atera da.
2021/09/24 - 12:03
Alemaniako eta Europako historiaren atal bat itxi du Merkelek
Alemaniako kantzilerraren agurrak Europar Batasunarentzat galdera existentzialez betetako garai politiko berri bati hasiera emango dio.
2021/09/23 - 23:36
Hauteskundeak Alemanian: Nortzuk dira hautagai nagusiak?
Armins Laschet (Batasun Kristau-demokrata) eta Olaf Scholz (Alderdi Sozialdemokrata) dira Angela Merkel kantzilerraren tokia hartzeko hautagai nagusiak. Haien atzetik da Annalena Baerbock (Berdeak).
2021/09/22 - 16:49
AfD alderdi ultraeskuindarra covid-19aren negazionismoa ordezkatzen ari da Alemaniako hauteskunde kanpainan
Alemaniarentzako Alternatiba alderdi ultraeskuindarra izan daiteke hauteskunde hauetako galtzaileetako bat. Aurreko bozketan hirugarren indarra izan zen, Parlamentuan lehen aldiz ordezkaritza lortuz.
2021/09/20 - 12:03
Alemanian, Olaf Scholzek irabazi du telebistako azken eztabaida, inkesten arabera
Inkesten arabera, botoen % 26 lortuko lituzke, baina gutxienez koalizioko kide bat beharko luke.
2021/09/17 - 17:53
Alemaniako hauteskundeetarako 10 egunen faltan, sozialdemokratak aurretik dira
Angela Merkelek (67 urte) Gobernuan 16 urte eman ostean, Alemania prestatzen ari da haren ondorengoa hautatzeko irailaren 26ko hauteskunde federaletan.
2021/09/09 - 16:07
Olaf Scholz sozialdemokrata bozetan faboritoa da eta EiTBren galderei erantzun die
16 urteko aginte kontserbadorearen ostean, alderdi sozialdemokrata nagusitu daiteke hauteskundeetan, inkesten arabera. Ezkerraren gorakadaren arduraduna da Olaf Scholz hautagaia.
2021/09/08 - 23:15
Irailaren 26an egingo dituzte Angela Merkelen osteko aroari hasiera emango dioten bozak
Alderdi Sozialdemokrata indar kontserbadorearen aurretik dago, azken inkesten arabera, 16 urtez Merkelen CDUk herrialde gobernatu ondoren. Horregatik, azken egunetan urduritasun handia nabaritzen da kontserbadoreen artean.
2021/06/07 - 13:17
Merkelen CDU alderdiak aise irabazi ditu Saxonia-Anhalteko hauteskundeak
Batasun Kristau-Demokratak 16 puntuko aldea atera dio bigarren postuan gelditu den ultraeskuinari. Irailaren 26ko hauteskunde orokorren aurretik egin diren azken bozak izan dira.
2021/04/20 - 22:32
Armin Laschet izango da CDU/CSU koalizioaren burua Alemaniako hauteskundeetan
Alemanian, Armin Laschet aukeratu du Angela Merkelen CDU alderdiak, iraileko hauteskundeetan kantziler berria izateko hauteskundeetarako. Aurretik kanpaina zaila izango du.
2021/03/15 - 08:11
Merkelen CDU alderdiak porrot gogorra jaso du eskualdeko hauteskundeetan
Berdeak nagusitu dira Baden-Württembergen eta sozialdemokratak, ostera, Renania-Palatinatuan. Sei hilabete barru egingo dituzte hauteskunde federalak Alemanian eta Merkel ez da hautagai izango.
2021/01/17 - 15:47
Armin Laschet CDUko lider berriaren zeregin nagusia alderdia batzea izango da
Angela Merkelen alderdiak ez du aldaketa handirik nahi. Europan Merkelek egindako lan handiari jarraipena emango diola uste du Ludger Mess historialari alemaniarrak.