Hauteskundeak Frantzia 2024
2017/05/08 - 10:26
Macronek gauza asko azaldu behar dizkio Merkeli
Europar Batasunak duen irudi txar hori desegin behar du. Horretarako, lehenbailehen alboratu behar du indarrean dagoen neurrigabeko austeritatea.
2017/05/08 - 09:53
Macron: 'Egindakoak ez dauka aurrekaririk'
Hurrengo igandean hartuko du Frantziako gidaritza Macronek, 25. presidente izendatuta. Botoen % 66,06 jaso ditu; Le Penek, % 33,94.
2017/05/07 - 23:04
Le Penek porrota onartu du, baina emaitza 'historikoa' dela dio
Parisen bildutako jarraitzaileen aurrean, hautagai ultraeskuindarrak eskertu egin du "11 milioi nazionalistaren babesa".
2017/05/07 - 22:01
Emmanuel Macron izango da Frantziako presidente berria
Macronek 20,7 milioi boto baino gehiago jaso ditu (% 66,06), Le Penen alde egin duten 10,6 milioi frantziarren aurrean.
2017/05/07 - 19:11
Macronek irabaziko luke, Europako hainbat hedabideren arabera
Hautagai sozioliberalak irabaziko luke bigarren itzulian, botoen % 60 lortuta, Belgika eta Suitzako hainbat komunikabidek aditzera eman dutenez.
2017/05/07 - 18:03
Poliziak Louvreko zabalgunea berrireki du denbora batez hustu eta gero
Emmamuel Macron sozioliberalak leku horretan ospatuko du hauteskundeen bigarren itzuliko emaitzak ezagutzera emateko ekitaldia.
2017/05/07 - 16:06
Macronek bozen % 62 lortuko du, eta % 38 Le Penek, inkesten arabera
Lehen itzulian botoen %45 jaso zituzten biek batera. Gaur, beraz, Frantzia erdiak aurrenekoan emandako botoa aldatu beharko du.
2017/05/07 - 16:01
Iritsi da Eliseoko bizilagun berria nor izango den erabakitzeko eguna
Bigarren itzuli horretan, Marine Le Pen eta Emmanuel Macronen artean bakarrik dago lehia, gaur botoa ematen ari diren askori ez bata ez bestea gustatu ez arren.
2017/05/07 - 15:46
Emmanuel Macron hautagai bozkatuena izatea espero da Ipar Euskal Herrian
Hala izan zen lehen itzulian, Marine Le Pen hautagaiaren bozak bikoiztuta.
2017/05/07 - 15:42
Frantziako presidenterik gazteena bihur daiteke gaur Emmanuel Macron
Aurrez aurre, Marine Le Pen ultraeskuindarra izango du. Biak lehiatuko dira gaur Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulian.
2017/05/07 - 14:33
Bi presidentegaiek Frantziako iparraldean bozkatu dute
Marine Le Pen ultraeskuindarrak Henin-Beaumonten bozkatu du; Emmanuel Macronek, berriz, Le Touquet.
2017/05/07 - 11:00
Hauteslekuak itxi dituzte Frantzian
Gaur bigarren itzulia egin dute gaur, eta parte-hartzea % 65,3koa izan da 17:00ak arte, lehen itzuliarekin alderatuta, 4 puntu txikiagoa.
2017/05/06 - 16:14
Fronte Nazionala VS En Marche: kontrako iritziak Iparraldeko gaien inguruan
Bi alderdiek euren iritziak plazaratu dituzte, biharko aurreikusita dagoen Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliaren bezperan.
2017/05/06 - 16:08
'Macronleaks'aren atzean Errusiako inteligentzia dagoela sumatzen dute
Emmanuel Macron Frantziako Presidentziarako hautagai liberalaren inguruan 'zalantza eta desinformazioa' sortu nahi dutela salatu dute.
2017/05/05 - 17:35
Inkesta guztien arabera Macron izango da Frantziako hurrengo presidentea
Antza denez, ezkerreko boto-emaile askok ez dute bozkatuko igande honetan izango diren Frantziako presidentzia-hauteskundeetan, eta abstentzioa ondo datorkio Le Peni.
2017/05/05 - 12:02
Fronte Nazionalaren aurkako kartela jarri du Greenpeacek Eiffel dorrean
Horretaz gain, bere Twitterreko kontuan, Greenpeacek honako mezua argitaratu du: 'Ez diezaiogun utzi Fronte Nazionalari gure balioak arriskuan jartzen'.
2017/05/05 - 11:01
Le Penen kontrako pankarta handi bat eskegi du Greenpeacek Eiffel dorrean
Errepublikaren leloa ('Liberte, Egalite,Fraternite') eta "eutsi" mezua irakur daiteke talde ekologistako aktibistek zintzilikatu duten pankartan.
2017/05/05 - 10:46
Frantzia: ondo aztertu beharko dira emaitzak
Boto zuri edo baliogabeek asko egingo dute gora, eta hori, protesta keinu gisa ulertu beharko da.
2017/05/04 - 12:23
Frantziako eztabaida
Atzoko eztabaida eta gero, bi hautagaiek eutsi egingo diete lehen itzulian lortutako boto kopuruari.
2017/05/04 - 11:11
Eztabaida gogorra, Macron eta Le Penen artean
Eztabaidaren ondoren egindako inkesta baten arabera, frantziarren % 6k hautagai liberalak sinesgarritasun handiagoa duela uste dute.