Hegazkin istripuak
2016/05/11 - 14:54
Hondarribiko aireportutik kanpoko lur hartzea simulatu dute
AENAk balizko larrialdia antolatu du gaur goizean Hondarribia eta Irun artean, hegazkin baten lur hartzea aireportutik kanpo simulatuz.
2016/03/24 - 14:28
Minutuko isilunea Alpeetan, Germanwingseko 150 biktimen omenez
Istripuan hil ziren 150 lagunen familia eta gertukoek Le Vernet herrian batu dira, alegia, ezbeharra jazo zen tokitik gertuen dagoen udalerrian.
2016/03/24 - 13:35
Germanwingsen hegaldian hildakoei omenaldia, Alpeetan
La Vernet herrian bildu dira Germanwingsen hegaldian hildako 150 biktimen falimia eta lagunak, istripuaren lehen urteurrenean.
2016/03/19 - 15:15
62 hildako Errusian, hegazkin batek lurraren kontra jota
Rostov Doneko aireportuan jazo da ezbeharra. Eguraldia oso kontrakoa zen, eta hegazkinak ezin zuen lurra jo; bigarrenez saiatu denean gertatu da.
2016/03/19 - 08:41
62 pertsona hil dira Errusian izandako hegazkin istripuan
Rostov aireportuan lurra hartzen ari zela, bigarren saiakeran, izan du ezbeharra. Eskifaiako bi kide kanariarrak ziren.
2016/03/13 - 15:47
Mediku-sekretua, kolokan Europan
Urtebete da Lubitz pilotu suizidak Alpeetan eragindako tragediatik. Frantziako ikerketa bulegoak argitaratutako txostenean proposatu du Europan mediku-sekretua hausteko lege argiagoak ezartzea.
2016/03/08 - 12:56
Australiak eta Malasiak MH370 hegaldiko biktimak omendu dituzte
Orain bi urte desagertu zen 239 bidaiari zeramatzan hegazkina, ustez, Indiar ozeanoan. Bi urteotan hegazkinaren desagerpenaren inguruan ezer gutxi argitu da.
2015/11/09 - 00:15
Ikerketa-taldeak % 90eko ziurtasunaz babesten du bonbaren hipotesia
Ameriketako Estatu Batuetako inteligentziako iturriek ehuneko hori % 99,9ra igotzen dute.
2015/11/08 - 00:30
Egipto: 'Oraindik ezin zehatz daiteke hegazkinaren ezbeharraren zioa'
Erresuma Batuko inteligentzia bodegan lehergailu bat jarri zutela ari da aztertzen aukeren artean.
2015/11/06 - 12:34
Hegazkinaren sotoan lehergailu bat jarri zutela uste du Londresek
Inteligentzia zerbitzuek militante islamikoen arteko elkarrizketak atzeman dituzte, eta lehergailuaren hipotesiak indarra hartu du Erresuma Batuko Gobernuak informazioa aztertu ondoren.
2015/11/05 - 20:59
Egipton dauden britainiarrak etxera ekartzea aztertzen ari da Cameron
Londresek zalantzak ditu Egipton eroritako hegazkina bonba batek eraitsi zuen ala ez, eta aztertzen ari dira Egipton dauden britainiarrak etxera ekartzea.
2015/11/05 - 15:02
Sinain (Egipto) dauden 20.000 turistak ebakuatuko ditu Erresuma Batuak
Cameron lehen ministro britainiarraren arabera, "litekeena" da Errusiako hegazkina lehergailu batek bota izana.
2015/11/05 - 07:53
Hegazkina lehergailu batek bota zuela uste dute AEBk eta Europak
Estatu Islamikoak “ekipajean edo hegazkinaren beste toki batean jarritako lehergailu bat izan zela uste dugu”, adierazi du Ameriketako Estatu Batuetako funtzionario batek.
2015/11/04 - 22:13
40 hildako Hego Sudanen izandako hegazkin istripu batean
Jubako aireportuko agintariek jakinarazi dute ez zietela hegan egiteko baimenik eman hegazkinak ez baitzuen mantentze lanak egin.
2015/11/02 - 15:59
Ez dute atentatu hipotesia baztertzen Egipton eroritako hegazkinean
Airbus A321 motako hegazkina eirean desegin zen, eta Metrojet konpainiaren arabera "kanpoko ekintza mekaniko batek" bakarrik eragin dezake hori
2015/11/02 - 12:33
MetroJet: 'Hegazkin istripuaren eragilea kanpokoa soilik izan daiteke'
Larunbatean Sinai penintsulan erori zen hegazkin errusiarraren jabe den Metrojet konpainiaren arabera, 'sistemaren akats kate batek ere ezin du inola ere eragin hegazkina airean lehertzea'.
2015/11/02 - 09:38
Hegazkin istripuan hildako 144 lagunen gorpuak Errusiara iritsi dira
Gaur goizaldean San Petesburgoko aireportuan lur hartu duen hegazkin batean ekarri dituzte larunbatean Egipton izandako istripuan hildako 144 lagunen gorpuak.
2015/11/01 - 17:19
Egipton eroritako hegazkina airean lehertu zela baieztatu du Errusiak
Dena den, Errusiako Abiazio Batzordeak ziurtatu du 'goizegi' dela ondorioak ateratzeko.
2015/11/01 - 12:45
Biktimak omendu dituzte San Petersburgoko aireportuan
Senideek, lagunek eta herritarrek aldare txikia eraiki dute aireportu errusiarraren atarian, xede izanik istripuan hildako 224 lagun omentzea.
2015/11/01 - 12:34
Hainbat ikerlari errusiar Egipton dira jada, ezbeharra argitzeko asmoz
Sinaiko penintsulara abiatu dira, istripuaren lekura, hain zuzen ere. Bertan hilotzen erreskateari eusten diote oraindik ere, 224 lagun gorpuak atera behar baitituzte.