Hegazkin istripuak
2016/10/24 - 13:30
Bost hildako Maltan, aireratzera zihoan hegazkin batek lurra jo ostean
Frantziako bost herritar hil dira gaur goizean Maltako Nazioateko Aireportuan izandako istripuan.
2016/10/06 - 08:51
Hegazkin bat hustarazi dute Galaxy Note 7 batek su hartu ostean
Samsung Note 7aren ordezko bat izan da su hartu duena. Enpresak azaldu duenez, 994 zenbakiko bidaiariek eta langileek ibilgailutik irten behar izan dute.
2016/09/28 - 18:53
Malaysiako abioia Ukrainatik jaurtitako misil errusiar batek jo zuen
Hala dio nazioarteko ikerketa talde batek egindako txostenak. Ukrainako independentista errusiazaleek ukatu egin dute akusazioa.
2016/08/20 - 19:28
Spanairreko istripuko biktimen aldeko epaia eman dute Bartzelonan
Zortzi urte dira tragedia gertatu zela eta Bartzelonako Auzitegiak aurrekaririk gabeko sententzia kaleratu du aste honetan: biktimen familia bati arrazoi eman eta kalte-ordaina bikoiztu egin dio.
2016/08/20 - 12:07
Spanairreko biktimek laguntzak igotzeko ausardia eskatu diete epaileei
154 lagun hil ziren 2008ko abuztuaren 20an. Ezbeharraren zortzigarren urteurrenean, esan dute espero dutela prozesu judiziala berriro irekitzea
2016/08/05 - 13:05
DHL konpainiako karga-hegazkin bat pistatik atera da Italian
Ezbeharra Bergamoko aireportuan gertatu da goizaldean. Istripuaren ondorioz ez da zauriturik izan, baina instalazioak itxita egon dira hainbat orduz.
2016/08/04 - 11:10
Tentsio uneak, Dubain istripua izan zuen hegazkinaren barruan
Dubain ezinbesteko lur-hartzea egin behar izan zuen hegazkinaren barruan bizi izan ziren tentsio uneak grabatu zituen bidaiari batek bere mugikorrarekin.
2016/08/03 - 14:39
Emirates Airlineko hegazin batek istripua izan du Dubain
Dirudienez, lurreratu ondoren hegazkinak su hartu du. Barruan zihoazen 275 bidaiariak onik atera dituzte hegazkin barrutik.
2016/06/30 - 13:06
Giza akats batek eragin zuen TransAsiako hegazkinaren istripua
Taiwaneko Aire Segurtasunerako Kontseiluaren txosten baten arabera, 43 hildako eragin zituen istripua pilotuen hainbat akatsen eraginez gertatu zen.
2016/06/27 - 13:58
Inor ez da zauritu hegazkin baten sutean, Singapurren
Hegazkina Milanera zihoan, baina bi ordura bueltatu egin behar izan zuen erregaia galtzen ari zelako. Lur-hartzean, motorretako batek su hartu zuen.
2016/06/16 - 14:00
EgyptAirreko hegazkinaren zati gehiago aurkitu dituzte Mediterraneoan
Maiatzaren 19an Mediterraneoan desagertutako hegazkinaren kutxa beltzak aurkitzeko eta horren barruan eztanda izan ote zen zehazteko aurkikuntza garrantzitsua da.
2016/06/02 - 12:29
EgyptAir-en hegazkinak arazoak izan zituen aurreko 24 orduetan
France 3 katean zabaldu dutenez, abioiak hirutan itzuli behar izan zuen jatorrira, eta urgentziazko lur hartzea egin.
2016/05/31 - 12:42
Egyptairren hegazkinak sorospen-deia egin zuen desagertu baino lehen
Ikerlariek ez dute argi oraindik zer gertatu zen MS804 hegaldian, eta kutxa beltzak bilatzen jarraitzen dute.
2016/05/27 - 11:11
Hegazkin bat hustu dute Tokion, sute baten ondorioz
Korean Air konpainiako hegazkina hustu dute Tokioko Hatema aireportuan, aireratu aurretik motor batek su hartu duelako. Ez da inor zauritu ezbeharrean.
2016/05/24 - 15:03
EgyptAir konpainiako hegazkinean leherketa izan zen, adituen arabera
Orain arte aurkitutako gorpuzkiak aztertuta atera omen dute ondorio hori Egiptoko mediku forentseek.
2016/05/22 - 12:00
EgyptAir konpainiako hegazkinaren atariko txostena, hilabetean prest
Gertaturikoa ikertzen ari da batzorde egiptoarreko presidenteak ezeztatu egin du kutxa beltzak non dauden dakitenik.
2016/05/21 - 15:57
Hegazkinaren sentsoreek kabinan sua zegoela ohartarazi zuten
Itsasoan hondoratu zen Egyptaireko abioiaren gorpuzki batzuk topatu dituzte, Alexandriatik 290 kilometrora.
2016/05/21 - 11:26
EgyptAir konpainiako hegazkinak ke alerta igorri zuen erori aurretik
Hala ere, ikertzaile frantziarrek adierazi dute hori ez dela nahikoa hipotesiak baztertzen hasteko.
2016/05/20 - 12:31
EgyptAir hegazkineko bidaiarien lehen gorpuzkia aurkitu dute
Eserlekuen eta bidaiarien maleten artean aurkitu dute desagertutako EgyptAir hegazkineko bidaiarien gorpuzki zati bat , Mediterraneo itsasoan.
2016/05/20 - 12:02
Arbizuko hegazkin-istripuan hildako hiru lagunak frantsesak ziren
Antza denez, Coimbratik (Portugal) abiatu ziren eta Akizera (Frantzia) zihoazen. Gauean beste gorpu bat topatu dute eta hildakoak hiru dira dagoeneko.