Hego Korea

2023/06/01 - 09:26
Munduan bost herrialdek bakarrik ematen dituzte lan-bajak hileko mingarriengatik
Hileko ezgaitzaileengatik bajarako eskubidea aitortzen duen nazioarteko herrialde bakanetako bat da jada Espainiako Estatua. Europan aitzindaria da neurria. Mexikon eta Kolonbian ere antzeko legeak izapidetzen ari dira.

2023/05/26 - 22:51
Hain erraza al da larrialdietako atea hegaldian irekitzea?
Hego Korean poliziak gizonezko bat atxilotu du, lur hartzeko maniobra egiten ari zen hegazkin bateko atea irekitzeagatik. Baina... Hain erraza al da larrialdietako atea hegaldian irekitzea?
2023/05/26 - 15:10
Bidaiari batek hegazkinaren atea ireki du Hego Korean, airean zeudela
Hegaldi batek arrakastaz lortu du lur-hartzea Hego Koreako Daegu hiriko aireportuan, bidaiari batek, ustez, lurreratu baino bost minutu lehenago larrialdietarako atea ireki ostean. Hainbat bidaiarik osasun-arreta behar izan dute arnasketa-arazoengatik.
2023/04/23 - 17:52
K-pop mugimenduko beste artista batek egin du bere buruaz beste Hego Korean
Askotan errepikatu den historia da. Lehiakortasuna oso gogorra da, eta depresio kasu larriak bizi dituzte musikariek. Moonbinena da azken kasua.
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.

2022/11/05 - 15:40
Gau beila Hego Korean, Halloween ospakizunetan hildako 156 lagunak gogoratzeko
Gauerdira arte dolu nazionala ezarrita dago herrialdean. Bitartean, ikerketak aurrera darrai, Hego Koreako tragediarik gogorrenetakoa izandakoa argitzeko.
2022/11/02 - 12:21
Ipar Koreak jaurtitako misil bat erori da lehen aldiz Hego Koreako uretan
Hego Koreako Armadak aurreratu du "erabakitasunez" erantzungo diola Ipar Koreari. Azken jaurtiketek lehendik zegoen tentsioa areagotu dute.
2022/11/01 - 16:55
Seulgo Halloween festako hainbat parte-hartzailek ihesaldia baino lau ordu lehenago ohartarazi zuten arriskuaz
Azken txosten ofizialaren arabera, 156 pertsona hil eta 151 zauritu dira, larunbat gauean Hego Koreako hiriburuan izandako jende oldean. Herrialdeko lehen ministro Han Duk-sook onartu du ezbeharra saihesteko protokoloak falta direla.
2022/10/31 - 11:14
Hego Koreako Poliziak onartu du Seulgo tragedian aurreikuspen akatsa egon zela
Inguruan 137 polizia bildu ziren arren, ez zen neurri berezirik ezarri ezbeharra gertatu zen kalean pertsonak kontrolatzeko.
2022/10/30 - 15:22
Tragedia 100.000 lagun inguru bildutako Halloweeneko festa erraldoi batean, Seulen
Gutxienez 154 lagun hil dira eta ehunka zauritu daude. Kale estu batean jendetza harrapatuta geratu da, eta arnasa hartu ezinik jendea hiltzen hasi da.
2022/10/30 - 13:39
Aritz Mendiola aktore eta abeslariaren lekukotza Seuldik: ''Nire ingurukoak onik daude''
Go!azen-eko aktoreak Seuleko jende pilaketan gertatutakoa azaldu dio EITB Mediari bertatik bertara. Askotan joaten omen da 150 hildakotik gora izan den inguru horretara, baina atzo, zorionez, ez zen joan.
2022/10/30 - 12:37
Gutxienez 154 pertsona hil dira Seulen, Halloween ospatzen ari zirela, jendetzak zapalduta
Biktima gehienak 20 urte inguruko gazteak dira. Seulgo Poliziak ikerketa ireki du eta Hego Koreako presidenteak dolu ofiziala ezarri du herrialde osoan.
2022/10/29 - 22:01
151 hildako, gutxienez, Seulgo Halloween jai batean izandako ihesaldian
Gainera, beste 150 pertsona baino gehiago zauritu dira Seulen, Hego Koreako hiriburuan, Halloween jai batean izandako ihesaldi larri eta jendetsu batean. Dozenaka lagun artatu dituzte eta asko eta askori egin behar izan diete bihotz-birikak berpizteko maniobra.
2022/10/05 - 10:40
Hego Koreak eta AEBek misilak jaurti dituzte Ipar Koreari erantzuteko
Herrialde bakoitzak ATACMS sistema daramaten bi misil gidatu jaurti ditu Japoniako itsasora. Helburua Washingtonen eta Seulen gaitasuna erakustea eta probokazio berriak uxatzea izan da.
2022/09/06 - 11:06
Hinnamnor supertifoiak alertan jarri ditu Taiwan, Korea eta Japonia
Gutxienez bi pertsona hil eta bederatzi desagertu dira Hego Korean, Hinnamnor supertifoiaren ondorioz. Hinnamnor supertifoiak gaur goizaldean jo du lurra, eta bederatzi pertsona desagertuta daude.
2022/09/03 - 20:49
Hinnamnor tifoi handia hartzeko prestatzen dabiltza Taiwanen, Hego Korean eta Japonian
Hego Korearen ustetan, historiako tifoirik suntsitzaileenetarikoa izan daiteke. Taiwanen dagoeneko alertak ezarri dituzte, 200 km/h baino gehiagoko haize-ufadak izan daitezkeelakoan. Koreara astelehenean edo asteartean iritsiko da. Japoniak hainbat hiri ebakuatu ditu Okinawan.
2022/07/08 - 21:16
Shinzo Abe, Japoniako tradizionalismo kontserbadorearen adierazgarri nagusietako bat
Abek bi agintaldi eman zituen lehen ministro gisa, karguan urterik gehien pasa dituen agintaria bihurtuz. 2020an kargua utzi zuen.