Albiste dira
TRAGEDIA HEGO KOREAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Koreako Poliziak onartu du Seulgo tragedian aurreikuspen akatsa egon zela

Inguruan 137 polizia bildu ziren arren, ez zen neurri berezirik ezarri ezbeharra gertatu zen kalean pertsonak kontrolatzeko.
Tragedia gertatu zen kalea. Irudia: EFE
Tragedia gertatu zen kalea. Irudia: EFE

Hego Koreako Poliziak astelehen honetan onartu duenez, ez zuen aurreikusi larunbat gauean Seulgo Itaewon auzoan ospatu zen Halloween jaiak halako jende olderik bilduko zuenik. Gutxienez 154 pertsona hil dira, eta beste 133, zauritu, festa ospatzen ari zirela gertatutako ezbeharrean, horietatik gehienak, gazteak.

"Jende asko biltzea aurreikusita zegoen. Baina ez genuen halakorik gertatuko zenik espero", adierazi du gaur Hong Ki-hyun Hego Koreako Poliziaren Ordena Publikoa Kudeatzeko Bulegoko buruak. Poliziak aldez aurretik jakinarazi zuen 100.000 pertsona inguru bilduko zirela festan. Hala eta guztiz ere, polizia buruaren arabera, bildutako pertsonen kopurua beste urte batzuetakoaren antzekoa zen, "agian, zertxobait altuagoa".

Horregatik, aitortu du egun horretan nahiz eta 137 polizia lanean aritu, tragedia gertatu zen kalezuloan pertsonak kontrolatzeko neurri berezirik ez zela ezarri. Halaber, ezin izan du baieztatu aurreko urteetan baino erritmo biziagoan hasi ote zen jendea pilatzen. "Agenteek ez zuten bat batean jendetza handiagorik nabaritu", adierazi du.

Ezbeharra larunbat gauean gertatu zen, lau bat metroko zabalerako kale batean, maldan behera, jendetza bildu zenean, Itaewon erdiguneko Hamilton hotelaren ondoan. Lekukoen arabera, egunean zehar jendetza biltzen hasi zen pixkanaka, eta gauerako dozenaka mila pertsonak auzoko kale estuak bete zituzten.

Jende oldearen ondorioz, ehunka pertsona harrapatuta geratu ziren. Batzuk denbora luzez egon ziren ez aurrera ez atzera, eta, hori dela eta, askok, itota, bizia galdu zuten, hogei urteren bueltako emakumeak, gehienak. Gainera, 33 pertsona larri zauritu ziren.

Bizitako dramaren ondoren, Hego Koreak dolu nazionala deklaratu du astebetez, 2014an Sewol ferrya hondoratu zenetik herrialdeak bizi izan duen tragediarik larrienagatik. Gogoratu behar da 300 pertsona baino gehiagok galdu zutela bizia, gehienak, bigarren hezkuntzako ikasleak.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X