Hego Korea
2018/04/27 - 11:18
Bake urratsak Korea bien artean
Bostekoa eman eta eskutik helduta igaro dute elkarrekin ipar eta hego aldeko estatu buruek, 68 urtez penintsula zatitzen duen muga.
2018/04/27 - 10:33
Bakearen ordua Korean
Zentzugabekeria da belaunaldi berriek euren herenaiton-amonek bi Koreen gerran (1950-1953) egindakoak ordaintzen jarraitzea.
2018/04/21 - 12:06
Ipar Koreak entsegu nuklear guztiak bertan behera utzi dituela iragarri du
Kim Jong Un eta Moon Jae In apirilaren 27an bilduko dira penintsulako desnuklearizazioari buruz hitz egiteko. Donald Trump AEBetako presidenteak Twitter bidez bere poza agertu du.
2018/04/06 - 12:42
24 urteko kartzela zigorra Hego Koreako presidente ohiari, ustelkeriagatik
Epaimahaiak frogatutzat jo du Park Geun-hyek eta haren lagun Choi Soon-silek mesede sarea sortu zutela enpresa handiei estortsioa egiteko.
2018/03/29 - 14:30
Apirilaren 27an bilduko dira Ipar Korea eta Hego Korea, azken 11 urteotan lehen aldiz
Bi herrialdeotako ordezkariek gaur adostu dute batzarra egitea. Apirilaren 4an zehaztuko dituzte goi-bileran landuko diren gaiak, eta hartuko diren segurtasun neurriak.
2018/03/28 - 09:30
Korea arma nuklearrik gabe uztera konprometitu da Kim Xiren aurrean, Beijingen
Seulek eta Washingtonek bake eta egonkortasun giroan laguntzea eskatu du Kim Jong-unek, penintsula arma nuklearrik gabe uzteko helburuan aurrerapausoak emateko.
2018/03/22 - 20:10
Trumpek ez die Europar Batasunaren altzairuari eta aluminioari muga-zergarik jarriko
Era berean, Australiak, Argentinak, Brasilek, Hego Koreak, Kanadak eta Mexikok ez dute muga-zergarik ordainduko; bai, ordea, Txinak, Errusiak eta Venezuelak.
2018/03/09 - 10:43
Trump eta Kim Jong-un maiatzean bilduko dira desnuklearizazioa negoziatzeko
Hego Koreako ordezkaritza bat Etxe Zurian izan da Kim Jon-unen bilera eskaria helarazteko. Aurreikuspen guztien kontra, Trumpek onartu egin du batzartzea.
2018/03/09 - 09:31
Aukera paregabea Korearentzat
Bi Koreek berradiskidetu nahi dute, eta Trumpek oraintxe du esku artean historiara pasatzeko aukera.
2018/03/07 - 09:45
Korea, orain, Trumpen menpe
Bi Koreen arteko tentsioa desagertu egin da. Ez da gerraz hitz egiten, mugaz bi aldeetako herriaren adiskidetzeaz baizik. Baina, paradoxikoki, Trumpek du orain giltza.
2018/02/26 - 09:33
Tregoa olinpiarra Korean
Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagiak elkartzeko gonbita egin dio Moon Jae-in Hego Koreako presidenteari, jokoetara bidalitako goi mailako ordezkaritzaren bitartez.
2018/02/14 - 18:34
Hego Korean bideojokoak kiroltzat hartzen dituzte
Hain da handia bideojokoen mundua herrialde honetan, Gobernuak joko elektronikoa arautzeko organismo bat ere duela, eta Seulen, atleta birtualak formatzeko unibertsitate ikasketak ere daude.
2018/02/13 - 16:02
Gero eta gizonezko gehiago makillatzen dira Hego Korean
Ez hori bakarrik, orain Hego Korea da gizonezkoentzako kosmetikoen merkaturik handiena.
2018/02/11 - 21:52
Ipar Koreatik Hegoaldera ihes egindako baten bizipen gogorrak
Pertsona horrek atzean utzi dituen bizipen gogorrak kontatu dizkio Olatz Urkia gure Asiako korrespontsalari.
2018/02/10 - 00:57
Ipar eta Hego Korea elkarrekin, Neguko Joko Olinpikoen inaugurazioan
Korea bi zatitan banatuta dago 1945az geroztik, baina gaur bi herrialdeetako kirolariak batera eta bandera berarekin aurkeztu dira Neguko Joko Olinpikoetan.
2018/02/09 - 11:08
Ipar Koreako liderraren arreba Hego Koreara iritsi da
Kim Yo-jong buru dutela, gaur iritsi da Hego Koreara Ipar Koreako ordezkaritza zabala. Olinpiar Jokoen hasiera ekitaldian izango da Kim Jong-unen arreba.
2018/02/09 - 09:34
Olinpiar diplomazia
Hego Koreako presidenteak azkenaldiko distentsio keinuak aprobetxatu nahi ditu eta bihar herrialdean dauden Ipar Koreako goi kargudunak hartuko ditu.
2018/02/08 - 17:31
Bi Koreen arteko muga gatazkatsuan egoteko aukera izan dugu
Bi herrialdeek bizi duten egoera zailean, kirolak itxaropenerako bidea eman die bi Koreak berriz elkartzea nahiko luketenei. 60 urteko gerra egoeraren ondoren, ordea, ez da erraza izango.
2018/01/17 - 23:21
Bi Koreak elkarrekin agertuko dira, bandera beraren atzean, Neguko Olinpiar Jokoetan
Era berean, emakumeen hockey taldeak bi herrialdeetako jokalariak izango ditu, bi Koreen gerturatzea gauzatzeko bileretan adostu dutenez.
2018/01/10 - 10:20
Elkar-ulertzea bi Koreen artean
Ipar eta Hego Korearen arteko goi mailako bilera benetan izan da garrantzitsua, emaitzengatik baino, gertatu den uneagatik.