Bakearen ordua Korean
Oraingoa bai…. badago itxaropena bi Koreek duten egoera zentzugabeari amaiera emateko. Bien arteko gerra amaitu zenetik 65 urte pasatu diren arren, oraindik ez dira gai izan bake akordio bat sinatzeko. Kim eta Moonen arteko goi bilera egoera ezin hobea izan liteke horretarako. Moon Jae-Inek irabazi zituen Hego Koreako hauteskundeak eta hitzeman zuen hurbilketa bat izango zela Ipar Korearekin.
Kim Jong-unek Ipar Koreako ekonomia modernizatu nahi du, eta horretako, ezinbesteko du nazioarteak zigorrak altxatzea… Bertan Txina ere parte hartzen ari da, bere aliatu nagusia. Zigor horiek altxatzeko Kimek bere armategi nuklearra ezabatu edo gutxienez murriztu beharra dauka. Oraingoz egiaztatu du bonba atomikoak eta misilak dituela botatzeko prest. Horrekin kanpotik etor litekeen balizko eraso bati aurre egiteko modua izango luke.
Bi agintariek bakea nahi dute eta baita Asiako herrialde guztiek ere. Denak nazkatuta daude beraiek ere arriskuan jartzen dituen gatazka honekin. Gauzak horrela, une egokia da bi Koreek behingoz atzean uzteko 1950etik 1953rarte iraun zuen gerra. Ia ez dago gerra horretatik bizirik irten zen pertsonarik, eta zentzugabekeria da belaunaldi berriek euren herenaiton-amonek egindakoa ordaintzen jarraitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
3.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte, Ipar Katalunian izandako sute baten ondorioz
Eskualdeko segurtasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, gas-bonbona baten leherketak eragin du ezbeharra. Sugarrak berehala zabaldu dira, eta hiru kanpin eta kirol portu bat harrapatu dituzte.
Lurrikaretatik zortzi egunera, hondakinen artetik bizirik atera dute gizon bat Venezuelan
Gizon bat bizirik atera dute hondakin artetik Venezuelan lurrikarak gertatu eta zortzi egunera. 100 lagun inguru aritu dira lanean gau eta egun, Hernan Gil-ekin kontaktua egin zutenetik, harengana iritsi eta handik ateratzeko. Ura pasa ahal izan diote eta une oro zaindu. Hala, 72 orduko operazioak izan zezakeen amaierarik onena izan du.
Lurrikaretatik astebetara, 2.295 hildako eta 11.200 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte Venezuelan
Zazpi egun igaro diren arren, erreskate-taldeak ezin izan dira iritsi eroritako eraikin guztietara. Kasu askotan, senideak eta bizilagunak dira hondakinen artean lanean ari direnak, eta laguntza faltak eragindako haserrea zabaltzen hasi da.
Venezuelako polizia bat lurrikarak suntsitutako eraikinetatik dirua lapurtzen harrapatu duten unea
Lau polizia atxilotu dituzte astearte honetan Venezuelan, La Guairan eraitsitako eraikinen hondakinen artean "ondasun ekonomikoak" bereganatzea egotzita, bertako agintariek jakinarazi dutenez.
La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da hildakoak identifikatzeko
Erreskate-lanek aurrera jarraitzen dute Venezuelan, baina gero eta pertsona gutxiago topatzen dituzte bizirik. Ospitaleetako gorputegiek gainezka egin dute eta, besteak beste, La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da. Handik, Caracasera bidaltzen dituzte identifikatutako gorpuak.
Beste lurrikara bat izan da Venezuelan, 4,6 gradukoa
Jorge Rodriguez Venezuelako Parlamentuko presidenteak adierazi duenez, ez du kalterik eragin.
Gutxienez sei lagun hil dira Alemanian adingabeen zentro batean izandako tiroketa batean
Poliziak hainbat zauritu daudela ere jakinarazi du. Operazioan zehar hiru pertsona atxilotu dituzte; horietako bat tiroen ustezko egilea da. Agintarien arabera, tiroketa ustezko delitugilearen alabaren zaintzari buruzko liskar baten ondorioz izan da.
Venezuelako lurrikarak utzitako txikizioa, airetik ikusita
774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta, horrek 12.721 familiari eragin die. Tokian nazioarteko 2.624 erreskatatzaile ari dira lanean, harrapatutakoak bilatu eta ateratzeko.
Dagoeneko 1.450 pertsona hil dira Venezuelan, lurrikaren ondorioz
Halaber, 3.150 pertsona zauritu dira, 774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta, horrek, 12.721 familiari eragin die. Tokian nazioarteko 2.624 erreskatatzaile ari dira lanean, bizirik izan daitezkeen pertsonak bilatzeko.
Ordu erabakigarriak Venezuelan: bizirik egon daitezkeen pertsonen bilaketa areagotu dute
Mundu osoko salbamendu- eta erreskate-taldeek lanean jarraitzen dute, atsedenik gabe, hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonen bila.