GOI-BILERA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Apirilaren 27an bilduko dira Ipar Korea eta Hego Korea, azken 11 urteotan lehen aldiz

Bi herrialdeotako ordezkariek gaur adostu dute batzarra egitea. Apirilaren 4an zehaztuko dituzte goi-bileran landuko diren gaiak, eta hartuko diren segurtasun neurriak.
Cho Myoung-gyo (Hego Korea) eta Ri Son-gwon (Ipar Korea), gaur. EFE
Cho Myoung-gyo (Hego Korea) eta Ri Son-gwon (Ipar Korea), gaur. EFE

Ipar Koreako eta Hego Koreako agintariak apirilaren 27an bilduko dira, 11 urtean lehen aldiz. Gaur adostu dute goi-bilera hori egitea, bi herrialdeotako ordezkariek egin duten batzarrean.

Oraingoz, ez dute bilerari buruzko xehetasunik jakitera eman. Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagia eta Moon Jae-in Hego Koreako presidentea Peace House izeneko pabiloian elkartuko dira, bi herrialdeak lotzen dituen mugan.

Gaurko batzarrean, bi gobernuotako goi kargudunak elkartu dira, aurrera begirako negoziazioei buruz hitz egiteko, eta datorren apirilaren 4an berriro elkartzea erabaki dute, goi-bilerako edukiak zehazteko.

Bilera amaitutakoan kaleratu duten agirian, dena dela, ez dute argitu arma nuklearrei buruz erabakirik hartu duten edo ez. Seul pozik agertu da goi-bilerarako data jartzea lortu dutelako. Hego Koreako Gobernuaren iritzian, aukera bat izan daiteke, Koreako penintsulan bakea ezartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X