Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tregoa olinpiarra Korean

Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagiak elkartzeko gonbita egin dio Moon Jae-in Hego Koreako presidenteari, jokoetara bidalitako goi mailako ordezkaritzaren bitartez.

Pyeongchangeko Neguko Olinpiar Jokoak amaituta, Ipar eta Hego Korearen arteko berradiskidetzerako esperantza apur bat bada. Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagiak elkartzeko gonbita egin dio Moon Jae-in Hego Koreako presidenteari, jokoetara bidalitako goi mailako ordezkaritzaren bitartez. Moonek onartu du jada gonbidapena eta baldintzak negoziatzen ari dira orain.

Moonek badaki ez dela bi Koreen arteko berradiskidetzerik izango, Ipar Korea eta Ameriketako Estatu Batuen (AEB) arteko tentsioak bere horretan jarraitzen duen bitartean. Horregatik nahi du konbentzitu Kim, Washingtonekin elkarrizketan hasi dadin. Donald Trump AEBko presidenteak, ordea, gogor eusten dio bereari eta joan den astean bertan Ipar Korearen aurkako zigor ekonomikoak indartu egin ditu. Ipar Koreako agerkari ofizialak, berriz, argitaratu du AEBekin ez dutela negoziatuko "ez 100, ezta 200 urtetan ere". Ez dirudi negoziatzen hasteko giro egokiena denik. Baina itxura du, azpitik zerbait behintzat ari dela mugitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X