Hendaia
2020/09/05 - 18:04
%20ko gorakada izan du turismoak aurtengo udan Ipar Euskal Herrian
Hegoaldean ez bezala, Iparraldean gora egin du bisitari kopuruak aurten. Alde batetik datu baikorra den arren, igoera honek arazoak ere ekarri ditu, herri txikienetan batez ere.
2020/08/31 - 16:35
Ikasturtea bihar hasiko da Ipar Euskal Herrian
Maila guztiak batera hasiko dira, baina Azkainen, gaur jada ikasleak geletara joan dira.
2020/08/29 - 19:35
Lluis Companys oroitu dute naziek Espainiar Estatuaren esku utzi zuten zubian
Kepa Ordoki memoria historikoaren aldeko elkarteak 1936an Irungo Etorbidearen zubitik ihes egin zuten errefuxiatuak ere izan ditu gogoan.
2020/08/18 - 21:16
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herriko enpresetan
Agerraldien % 24 lantokietan antzeman ostean hartu du erabakia Frantziako Gobernuak. Neurri berria irailaren 1ean sartuko da indarrean.
2020/08/07 - 17:07
26 urteko lapurtar bat atxilotu dute autobus gidari bati eraso egiteagatik
Ipar Euskal Herriko mugikortasun sailak 500 000 euroren inbertsioa egin du segurtasuna hobetzeko.
2020/08/07 - 15:46
Autobus-gidari bat jipoitu dute Hendaian
Bidaiari batek lo hartu zuen autobusean, eta ibilbidearen amaieran gidariak esnatu eta jaisteko esan zionean gertatu zen erasoa. Ostikadak eman, eta hainbat gauza jaurti zizkion.
2020/08/03 - 17:09
Gaurtik aurrera maskara derrigorrezkoa da Biarritzeko erdialde osoan
Biarritzen gaurtik aurrera nahitaezkoa izango da musukoa jantzita eramatea baita kalean ere. Orain arte eremu itxietan zen beharrezkoa soilik, baina jendea pilatzen den tokietan ere eraman behar da.
2020/08/02 - 16:26
Bihartik derrigorrezkoa izango da musukoa Biarritz eta Baionako zenbait gunetan
Ipar Euskal Herrian izurritearen egoera txarra ez bada ere, Lapurdiko kostan neurriak zorroztea erabaki dute hainbat udalerrik.
2020/07/20 - 16:59
Ipar Euskal Herrian maskara jaztea derrigorrezkoa da gaurtik leku itxietan
Maskararik eramaten ez duenari 135 euroko isuna jar liezaiokete, 1500 euro bi asteren epean bigarren aldiz musukorik gabe harrapatzen badute.
2020/07/20 - 09:43
Ipar Euskal Herrian derrigorrezkoa da jada maskara leku itxietan erabiltzea
Zehazki, denda, supermerkatu, banku eta azoka estalietan beharrezkoa da maskara. Zinema aretoetan, ordea, maskara ez da derrigorrezkoa izango behin aretoan eserita.
2020/07/14 - 22:53
Leku itxietan maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da Frantzian abuztuaren 1etik
Frantziako telebista kate batean emandako elkarrizketa batean Macron presidenteak aurreratu du abuztuaren 1etik aurrera musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango dela frantziar Estatuan.
2020/06/29 - 10:26
Ziburu, Itsasu, Urruña eta Uztaritzek auzapez abertzaleak izango dituzte
Bestalde, Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak karguari eutsi dio. Mixel Etxebest zentro eskuineko auzapezak, ostera, hauteskundeak galdu ditu Maulen. Louis Labadot hautagai komunistak irabazi du.
2020/06/29 - 10:04
Hendaiako Euskotreneko geltoki berria, martxan
Terminal berrian nasa handitu eta trenbideak bikoiztu dira azken zatian. Horrela, COVID-19ak eragindako pandemiaren ostean, mugaz gaindiko trenbide-komunikazioak berrezarriko dira.
2020/06/28 - 21:57
% 44,96ko parte-hartzea 17:00etan, herri bozen bigarren itzulian
18 herritako udalbaltzak aukeratzen ari dira Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Biarritzen, Maulen eta Baionan daude lehia nagusiak.
2020/06/27 - 17:55
Abstentzioa izango da gakoa Ipar Euskal Herriko herri bozen bigarren itzulian
Martxoaren 15ean egin zen lehen itzulia, COVID-19aren pandemia zabaltzen hasi berritan. 140 udal erabakita geratu ziren orduan. Orain, gainerako 18en etorkizuna dago jokoan.
2020/06/26 - 11:21
Lehia estua aurreikusten da hainbat herritan, bozen bigarren itzulian
Martxoaren 15ean egin zen lehen itzulia, eta 140 herritako udalak erabakita geratu ziren. COVID-19a dela eta, ekainaren 28ra atzeratu zen bigarren itzulia.
2020/06/24 - 15:07
Euskotrenek Hendaian duen geltoki berria hilaren 29an jarriko dute martxan
Geltoki berrian nasa handitu eta trenbideak bikoiztu egin dituzte azken zatian. Lan hauen helburua erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzea da.
2020/06/15 - 16:06
Frantziako ikastetxe guztiek, derrigorrez, ateak ireki beharko dituzte datorren astean
Ipar Euskal Herriko ikasleentzat eskolara joatea borondatezkoa da maiatzaren 4tik. Orain, berriz, ez dakite derrigorrez joan beharko duten ala ez, ikasturtea amaitzeko bi aste falta direnean.
2020/06/09 - 15:43
Zabalik dago jada AP-63 autobideko irteera Biriatun
Irun eta Hendaia arteko joan-etorriak errazteko eta Santiago zubian kolapsorik ez izateko hartu dute erabaki hori Frantziako agintariek.
2020/06/05 - 11:16
Euskotrenek ekainaren 8ra aurreratu du tren, metro eta tranbien udako ordutegia
Tren zerbitzua indartuko du uda garaian, hondartzak dituzten kostako herrietara joatea errazteko.