% 44,96ko parte-hartzea 17:00etan, herri bozen bigarren itzulian
Ipar Euskal Herriko datuak jakiteke, Pirinio Atlantikoetako departamentuan % 44,96koa izan da parte hartzea 17:00etan (hauteslekuak itxi baino ordubete lehenago); martxoaren 15ean baino zazpi puntu txikiagoa.
Herriko bozen bigarren itzulia egin dute gaur, ekainak 28, Ipar Euskal Herrian. Martxoaren 15ean izan zen lehenengoa, COVID-19aren pandemia zabaltzen hasi eta berehala, eta abstentzioa izan zen garaileetako bat, % 55 ingurukoa izan baitzen. 08:00etan zabaldu dituzte gaur hauteslekuak, koronabirusa dela eta, osasun-neurri bereziak hartuta, eta 18:00ak arte izan dute herritarrek botoa emateko aukera.
Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko 158 udalerrietatik 140tan irabazlea erabakita geratu zen lehen itzulian, eta gainerako 18etako udalbatzak aukeratuko dituzte orain. Baiona, Biarritz, Hendaia, Urruña edota Maule daude tartean, eta horietako batzuetan lehia estua aurreikusten da.
Abertzaleak nagusi Ziburun eta Itsasun
Jada zabaldu dira lehen emaitzak, eta, horien arabera, abertzaleek eskuratu dituzte Ziburuko eta Itsasuko alkatetzak. Eneko Aldana izan da bozkatuena Ziburun, eta Mikel Hiribarren, Itsasun.
Azkainen, berriz, orain arteko auzapezak, Jean Louis Fournierrek, lortu du babes gehien, botoen % 37,15 lorturik. Bigarren postuan, Gorka Taberna zerrenda abertzaleko burua geratu da, % 24,3rekin.
Baiona
Ikusminik handiena, dudarik gabe, Baionan egongo da Jean-René Etchegaray zentro-eskuineko egungo auzapezari elkarrekin egingo baitiote aurre Henri Etcheto sozialistak eta Mathieu Bergé sozialista ohiak.
Jean-claude Iriart buru duen Baiona Berdea & Elkarkidea izeneko zerrenda ekologista eta abertzaleak, berriz, bigarren itzulira ez aurkeztea erabaki du, baina Etchetoren aldeko botoa eskatu du.
Lehendabiziko itzulian, Etchegarayren zerrendak bozen % 40 inguru bereganatu zituen, eta Etchetoren eta Bergeren zerrendak batuz gero, % 40ko langa hori gainditu dute. Ekologistek eta abertzaleek osatutako zerrendak, berriz, botoen % 13 inguru lortu zituen.
Euskal Elkargoaren presidentea ere bada Etchegaray, eta kargu horri eusteko ere erabakigarria izango da hauteskundeetako emaitza.
Biarritz
Lau zerrenda aurkeztu dira bigarren itzulira Biarritzen: hiru eskuinekoak eta bat zentro-ezkerrekoa.
Michel Veunac egungo auzapezak emaitza txarrak lortu zituen lehen itzulian (bosgarren geratu zen, botoen % 12,2 jasota), eta bigarrengora ez aurkeztea erabaki du. Bere zerrendako hainbat hautagai Jean-Benoît Saint-Cricq eskuindarraren hautagaitzara batu dira.
Maider Arosteguy zerrendaburu duen Pour Biarritz, pour vous hautagaitzak lortu zituen emaitzarik onenak lehen itzulian (bozen % 31,5). Oraingoan, Guillaume Barucqen Biarritz Nouvelle Vague (% 16,2) izango du aurrean, Brice Morin buru duen Euskal Herrian Vert & Solidaire (% 12,3) zerrendarekin bat eginda.
Laugarren zerrenda Nathalie Motschen Biarritz en a besoin (% 14,2) da.
Urruña
Lehen itzulian aurkeztutako hiru hautagaitzak lehiatuko dira bigarrenean ere. Philippe Aramendi abertzalearen Elgarrekin Urruña Berpiztu zerrenda gailendu zen aurrenekoan, botoen % 40,8 eskuratuta.
Francis Gavilanen Urruña guzientzat (% 29,8) geratu zen bigarren, eta Sébastien Etchebarneren Urrugne autrement (% 29,4) hirugarren.
Vrignonen arabera, "zer-nolako aliantzak egin diren ikusita, abertzaleek aukera dute Urruñan irabazteko". "Hori politikoki oso esanguratsua litzateke, zeren momentuz Iparralde barnealdean lortu dituzte hainbat alkatetza abertzaleek, eta kostaldean Urruña bezalako herri bat lortzeak sinbolikoki eta politikoki garrantzia luke", adierazi du.
Maule
Zuberoako hiriburuan ere ikusmina dago, Michel Etchebest egungo auzapezak ez baitu ziurtatuta jarraipena.
Louis Labadoten Liste d’Union Citoyenne eskuratu zuen garaipena lehen itzulian, botoen % 37,6rekin, Etchebesten Agir Ensemble pour Mauléon hautagaitza bigarren tokian geratu zen, botoen % 33,5 eskuratuta, eta Beñat Elkegaray abertzalearen Aintzina Maule hirugarren, botoen % 28,9rekin.
Elkegarayk akordioa proposatu zion Labadoti, baina komunistek uko egin diote bigarren itzulian abertzaleekin batera aurkezteari.
Vrignonen irudikoz, Maulen edozer gerta daiteke. Etchebestek errepikatzea zaila duen arren, ezinezkoa ere ez dela esan du, komunistak "mamu bat bezala" ikusten baitituzte askok.
Hendaia
Ezustekorik ez da espero Hendaian, eta Kotte Ecenarro egungo auzapezak karguari eutsiko diola dirudi.
Hendaia Zuekin Ecenarroren hautagaitzak bozen % 41,1 bereganatu zituen martxoaren 15ean, eta negoziatzen aritu ondoren, beste bi zerrendaren babesa eskuratu du: Laetitia Navarronen Hendaia Biltzen eta Laurent Tariolen Hendaye en commun zerrendena. Azken bi horiek % 18,4 eta % 7,8ko babesa lortu zuten, hurrenez hurren.
Uztaritze
Hiru zerrenda aurkeztuko dira Uztaritzen, eta Bruno Carrère egungo auzapezak karguari eusteko aukera handia du. Bere zerrendak, Uztaritze Baik, erraz irabazi zuen lehen itzulia, bozen % 45,2 lortuta.
Jean-Claude Saint-Jean (Ustaritz avec bon sens) eta Bruno Cendrès (Ensemble pour Ustaritz) izango ditu lehiakide.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.