ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ecenarro: "Hendaian ezker abertzalea da gure bazkide naturala"

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, hainbat gai izan ditu hizpide Hendaiako auzapezak. Besteak beste, datozen udal hauteskundeen, koronabirusaren, presoen edota migrazioaren inguruan aritu da.
Kotte Ecenarro
Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapeza. Argazkia: Radio Euskadi.

Kotte Ecenarro (Alderdi Sozialista) Hendaiako auzapezak karguari eutsi nahi dio eta helburu hori du datozen udal hauteskundeei begira. Lehen itzulian bakarrik aurkeztuko dela jakinarazi du, eta emaitzen arabera, baliteke bigarren itzulian ezker abertzalea izatea bidelagun. "Hendaian ezker abertzalea da gure bazkide naturala", esan du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Ecenarrok adierazi du azken legealdian Emmanuel Macronen Gobernuak "kendutako eskumenak berreskuratzea" dela datozen urteotarako mahai gainean duten helburu nagusienetako bat.

Euskal presoei buruz galdetuta, auzapez lapurtarrak esan du gainerako presoen eskubide berberak izan beharko  lituzketeela, eta horrenbestez, euren etxeetatik gertu bete beharko luketeela zigorra.

Migrazioari buruz ere aritu da Ecenarro. Horren iritzian, Hendaiara iristen diren migranteak oso ordu gutxi igarotzen dituzte, Frantziako Poliziak atzeman eta atxilotzen dituzten arte. Frantziako Gobernuaren eskumena dela ziurtatu du.

Azkenaldian mundu osoa aztoratu duen COVID-19 birusaren inguruan, berriz, Ecenarro kezkatuta agertu da, oraindik Ipar Euskal Herrian koronabirus kasurik baieztatu ez badute ere.

Jatorrizko elkarrizketa gaztelaniaz

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X