Udal-hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ipar Euskal Herriko udal-hauteskundeen bigarren itzulia ekainaren 28an izango da

Hala ere, Frantziako Gobernuak esan du aldaketak egon litezkeela, koronabirusaren epidemiaren egoeraren arabera.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ekainaren 28rako deitu dute Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeen bigarren itzulia

Ipar Euskal Herriko udal-hauteskundeen bigarren itzulia ekainaren 28an egingo dute. Lehendabizikoa martxoaren 15ean gauzatu zen, koronabirusa hedatuta zegoenean, eta horrek polemika handia piztu zuen. Abstentzioak marka guztiak hautsi zituen.

Edouard Philippe lehen ministroak adierazi du du bi asteren buruan berriro bilduko direla osasun egoeraren bilakaera zein den ikusteko eta horren arabera data alda dezaketela zehaztu du.

Ekainean antolatzea ezinezkoa izango balitz, hauteskundean urtarrilera arte atzeratzeko aukera aztertuko luketela esan du. Horretarako datorren astean Frantziako Gobernuak lege-proiektu bat aurkeztuko du.

Lehen ministroak adierazi du badela unea "bizitza demokratikoari berriro heltzeko", baina, aldi berean, onartu du aurrerantzean gauzak ez direla berdin egingo.

Segurtasun neurriak

Christophe Castaner Barne ministroak azaldu duenez, hainbat prebentzio neurri hartuko dituzte eta datozen egunetan alderdiekin eta alkateekin bilerak egingo dituzte hauteskundeetarako segurtasun plana prestatzeko.

Hasteko, kanpaina "digitala" izatea bultzatuko dute eta ohi baino iraupen luzeagoa izango du.

Botoa delegatzeko aukera erraztuko dute eta horretarako prozedurak arinduko dituzte. Halaber, herritarrak maskara jantzita eta norbere boligrafoarekin –botoa kutxan sartu ostean sinatzeko- joan beharko dira bozkatzera.

Hauteskunde-mahaiko kideek maskara kirurgikoak erabili beharko dituzte eta pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko markak egongo dira zoruan.

Frantziako Gobernuak konfinamendua ezarri aurreko egunean burutu zen udal-hauteskundeen lehendabiziko itzulia. Polemika handia piztu zen koronabirusa hedatuta egon arren deialdia eustea erabaki zutelako agintariek. Abstentzioa % 50etik gorakoa izan zen.  

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X