Hendaia
2020/01/11 - 21:54
Erretreta adin finkoa pentsioen erreformatik kendu du Frantziako Gobernuak
Sindikatu erradikalenen buruzagiek keinuarekin nahikoa ez dela adierazi dute. CFDTk, ostera, 64 urteko erretiro adina kentzea txalotu du.
2020/01/01 - 15:37
Frantziako estatuak Iparraldeari proposatutako elkargoak hiru urte bete ditu
Politika publikoen norabideak zehazteko asmoari eutsiko dio datozen urteotan Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoak, Ipar Euskal Herria egituratzen duen erakunde ofizial bakarrak.
2019/12/31 - 11:51
Tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu Euskotrenek egunotan
Abenduaren 31n, tren zerbitzuen bukaera aurreratu egingo du Euskotrenek, linea guztietan. Asteazkenean, berriz, zerbitzuaren hasiera atzeratu egingo du, eta eguerdian eten egingo du.
2019/12/04 - 19:50
Migratzaileek pairatzen dituzten eskubide urraketengatik protesta egin dute Hendaian
Ehunka pertsona elkartu dira Hendaia eta Irun arteko mugan. Mobilizazio honek, frantziar Estatuan, ordu berean, beste muga batzuetan antolatu dutenekin bat egin du.
2019/09/04 - 13:20
'Dantza' Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara iritsi da
Telmo Esnalen filma Euskal Herriko hamar aretotan eta Frantziako Estatuko hainbat hiri handitan ikusiko da.
2019/08/27 - 13:34
G7 Ez! plataformak protesta deitu du Donostian atxilotutakoak aske uzteko eskatzeko
Manifestazioa bihar izango da Donostiako Boulevardean (19:00etan). Guztira, 90 pertsona atxilotu ditu Frantziako Poliziak, eta horietatik 39 aske utzi ditu.
2019/08/24 - 16:37
15.000 pertsona inguru batu dira 'G7 EZ' manifestazioan, Hendaian
Aldaketa posible bat aldarrikatu nahian, milaka pertsonek, Hendaiako portuan ekin diote protestari 'G7 EZ Euskal Herritik beste mundu bat sortzen' lelopean.
2019/08/24 - 14:36
G7aren kontrako manifestazio koloretsua Hendaian
Milaka pertsona kalera irten dira G7aren aurka, Hendaian.
2019/08/23 - 16:13
G7ko gailurraren kontrako manifestazio jendetsua espero da larunbat honetan Hendaian
Manifestazioa 11:00tan abiatuko da Hendaiako portutik. Santiago zubian keinu sinboliko bat egingo dute eta Irungo Ficoban amaituko da 14:00ak aldera.
2019/08/23 - 16:08
Santiago zubia ordubetez itxi dute bi pakete susmagarri topatu ondoren
Gipuzkoako Irun eta Lapurdiko Hendaia lotzen dituen Santiago zubian piztu da goizeko ezinegona. Bonba mehatxu batek 45 minutuz itxiarazi du zubia, 2 pakete susmagarri topatu ondoren
2019/08/22 - 18:25
G7aren goi-bilerak irauten duen bitartean ia 7.000 agentek bermatuko dute segurtasuna
Donostian izan da gaur Grande-Marlaska, abuztuaren 24tik 26ra bitartean, Biarritzen egingo duten bilerarako prestatu duten segurtasun operatibo berezia koordinatzeko zentroan.
2019/08/21 - 15:21
Abian da beste mundu bat aldarrikatzea helburu duen 'kontragailurra'
Gizarte mugimenduek lantzen dituzten "beste eredu batzuk" erakutsi nahi dizkiote munduari. Abuztuaren 24an, G7aren bilera Biarritzen hasten den egunean, manifestazioa deitu dute Hendaian.
2019/08/20 - 16:49
Bost pertsona atxilotu dituzte jendarmeren aurkako eraso bat antolatzea egotzita
Biarritzeko goi-bilera bitartean, jendarmeak egongo diren Landeseko hotela erretzeari buruz hitz egin zuten sare sozialetan.
2019/08/19 - 21:01
Kapitalismoaren aurrean beste eredu batzuk aldarrikatuko dituzte 'kontra-gailurrean'
"Munduko boteretsuek Miarritzeko kaleak Polizia Armatuarekin bete dituzten bitartean, beste mundu bat posible dela" aldarrikatuko dute, "airez, lurrez eta itsasoz".
2019/08/19 - 15:46
Topoa ez da Hendaiaraino heltzen, G7aren bilera dela eta
Hendaiako topoaren geltokia itxita dago atzotik, G-7aren segurtasun neurri gisa eta tren zerbitzua gune honetan etengo da gailurra amaitu bitartean.
2019/08/19 - 11:47
Biarritzen egingo den G7rako atzerako kontaketa hasi da
Hasiak dira goi-bileraren eragina nabaritzen. G7aren kontrako plataformek gaur hasi dute goi-bileraren aurkakako jardunaldia.
2019/08/17 - 11:53
Hendaiarako irteera ibilgailuentzat itxita egongo da abuztuaren 27ra arte
G7ko goi-bilera dela eta, AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera Baionako noranzkoan eta Hendaiako Euskotreneko geltokia itxiko dituzte.
2019/08/14 - 17:00
Euskotreneko geltokia itxita egongo da Hendaian abuztuaren 18tik 26ra G7a dela eta
Tren zerbitzua Irun/Ficoba geltokiraino helduko da, baina Irun-Colon lineak duen maizatasun berarekin.
2019/08/12 - 19:18
G7aren kontrako plataformek modu baketsuan jardutera deitu dute
Frantziako segurtasun-indarrek jardunaldia "errespetatzea" eta poliziaren zaintza "neurrikoa eta probokaziorik gabea" izatea eskatu dute.
2019/08/09 - 13:43
Abuztuaren 23tik 26ra Biriatutik eta Behobiatik ez pasatzeko gomendatutako ibilbideak
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak zein Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak egun horietan bi puntu horiek saihesteko eskatu dute.