Hernani
2022/12/26 - 21:46
Lukas Agirreren hilketagatik atxilotutako hiru gazteak Antiguako ertzain etxean daude
Ezbehar bortitza argitzeko ikerketak aurrera jarraitzen duen bitartean, jakin da mutilak hainbat labankada jaso zituela, hilgarriena lepoan. Hilketarekin loturiko hiru gazteek Ertzaintzaren komisaldegian jarraitzen dute eta epailearen aurretik pasatuko dira laster.
2022/12/26 - 14:22
Donostiako hilketa gaitzetsi du aho batez Hernaniko Udalak
Halaber, bihar, Donostiako Udalak deituta, Alderdi Ederren 12:00etan egingo den elkarretaratzearekin bat egin dute Hernaniko Udala osatzen duten taldeek. 24 urteko gazte hernaniarra labankadaz hil zuten atzo goizaldean.

2022/12/26 - 10:55
Hernaniarrak "sinetsi ezinda" eta "erabat atsekabetuta" daudela esan du Xabier Lertxundi alkateak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, Hernaniko alkateak bere doluminak helarazi dizkio hil duten gaztearen familiari, eta Udalaren laguntza eskaini dio.
2022/12/25 - 21:25
Bi koadrillen arteko liskarrean erail dute, Donostian, 24 urteko gazte hernaniarra
Eguberri goizaldean Donostiako Okendo plazan hainbat labankada jasota hil da mutila, antza bi koadrilen arteko borroka batean. Hiru lagun daude atxilotuta eta datozen orduetan pasako dira jepailearen aurretik. Ikerketa martxan da eta autopsia egingo diote hildakoaren gorpuari.

2022/12/20 - 11:31
Maialen Lujanbio: "Nire ibilbidea ez da askoz luzeagoa izango txapelketen bide honetan"
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela jantzi eta bi egunera, bertsolari hernaniarrak adierazi du ez duela erabakirik hartu nahi oraindik, baina garbi duela ez duela luzaroan ikusten bere burua txapelketen bidean.

2022/12/17 - 18:38
Asteasu, Astigarraga eta Hernani UEMAko kide dira gaurtik aurrera
Herri horiek gehituta, 97 izatera heldu da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, 300.000 biztanleko langa gainditu duelarik.

2022/12/16 - 22:00
Zer ondorio izango ditu Ulma eta Orona Mondragon korporaziotik ateratzeak?
Oñatin errotutako Ulma taldeak 5.500 langile dauzka bere 9 kooperatibetan banatuta. Hernaniko egoitza nagusitik, igogailuak egiten dituzten munduko enpresa puntakoenekin dago lehian Orona.

2022/12/16 - 21:52
Ulmako eta Oronako bazkideek Mondragonetik ateratzea erabaki dute
Ulmako bazkideen % 80k eta Oronako bazkideen % 72k baiezkoa eman diote Mondragon Korporaziotik ateratzeari gaur egindako batzarretan.
2022/11/26 - 14:48
Gizon bat atxilotu dute Hernanin, beste bat larri zauritzeagatik
Biktima ospitalera eraman dute sabelean eta gorputzaren alde batean zauri larriak zituelako. Aurrekari penalak dituen 29 urteko gizona da atxilotua.
2022/11/15 - 15:55
Ucin: "Orona eta Ulmaren eta bertako pertsonen etorkizuna hobea izango da Mondragonen"
Ez Orona, ez Ulma ez dira izan Mondragon Korporazioak gaur Donostiako Kursaalean egin duen kongresuan. Mondragon Korporazioko presidentearen esanetan, bi enpresa industrialak Mondragonetik ateratzeak "ez dio mesederik egiten ez Oronari, ez Ulmari ezta gainerako kooperatibei ere".
2022/11/10 - 14:57
Bost pertsona artatu dituzte eta bat ospitalera eraman dute, Hernaniko kiroldegian izandako kloro isuriagatik
Herritarren segurtasuna bermatze aldera, ia bi ordu itxita egon ondotik, eta suhiltzaileek instalazioak ikuskatu eta gero, berriz ere ireki dute kiroldegia.

2022/10/28 - 15:52
ULMA eta Orona Mondragon Korporazioa uzteko prozesua ireki dute
ULMAk eta Oronak alde egitea, kolpe handia litzateke Mondragonentzat. Izan ere, bien artean, 1.700 milioi euroko salmentak dituzte, 11.000 langile eta 270 milioi euro baino gehiago irabazi gordinetan.
2022/10/22 - 18:54
Gerra Zibilean fusilatutako gipuzkoarrak omendu dituzte Hernanin
200 inguru izan ziren 1936ko gerraren testuinguruan fusilatu eta dokumentatu gabe lurperatu zituztenak. Hernaniko Udalak deituta, oroimen ektaldia egin dute gaur Hernaniko hilerrian 'Argi-Horma' eskulturaren aurrean, hildakoen senideekin eta elkarte memorialistetako kideekin batera.
2022/09/27 - 19:36
Garmendia eta Elorza Donostiako alkatetzarako lehiatuko dira beharrezko abalak aurkeztuta
Gipuzkoako PSE-EEren Hauteskunde Bermeen Batzordeak gaur amaitu du abalak baliozkotzeko prozesua. Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako sozialisten egungo idazkari nagusia izango da Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaia. Orain, asteazkenera arteko epea dago alegazioak aurkezteko.
2022/09/23 - 15:14
Hernanik eta Hondarribiak oihu arrazistak salatu dituzte gizonezkoen gorengoen mailako partida batean
Bi klubek publikoki salatu dute gertatutakoa, eta argi utzi dute euren instalazioetan ez dutela "horrelako jarrerarik" onartuko.