Hernaniarrak "sinetsi ezinda" eta "erabat atsekabetuta" daudela esan du Xabier Lertxundi alkateak
Donostian igande goizean izandako hiketaren ondorioz, "sinetsi ezinda" eta "erabat atsekabetuta" daudela aitortu du Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan. 24 urteko gazte hernaniar bat hil zuten, labankadaz, Okendo plazan, eta hiru pertsona atxilotu zituzten —20 eta 26 urte artekoak—, gertakariarekin zerikusia zutelakoan.
Lertxundiren hitzetan, gertatutakoa "oso gogorra" izan da herri osoarentzat, eta "sinesgaitza" iritzi dio, gazteen arteko liskar bat "modu honetan amaitzeari". Biktimaren senitartekoei bere doluminak helarazteaz gain, Udalaren laguntza ere eskaini die, egoerari aurre egiteko.
Kasuaren ikerketa sekretupean dagoela gogoratu du alkateak, eta orain arte duten informazio apurra hedabideetan zabaldu dena dela esan du. Atxilotutako hiru pertsonak gaur eramango dituzte, ziurrenik, epailearen aurrera deklaratzera.
Eguberri egunean, 6:20an, topatu zuten 24 urteko mutil hernaniarra Gipuzkoako hiriburuko erdiguneko Okendo plazan, arma zuri batez zaurituta. Osasun langileak bertaratu ziren, baina gizona lekuan hil zen.
Ertzaintzak ingurua hesituta izan zuen hainbat orduz. Goizean zehar karpa bat jarri eta frogak bildu zituen, gertatutakoa argitzen saiatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da