Hernani
2021/12/27 - 17:34
Gipuzkoak 2.300 kasuko intzidentzia metatua gainditu du
Arabak du intzidentzia-tasarik txikiena (1.875,78 kasu), eta, ondoren, Bizkaiak (1.939,26). Gipuzkoak 2.000 kasuko langa gainditu du (2305,34).
2021/12/27 - 17:18
Teknikariek uste baino kalte gehiago egiaztatu dituzte Hernaniko eraikinean
Eraikinaren egitura nola dagoen aztertzen ari dira teknikariak. Halaber, familientzat epe luzeko irtenbide baten bila dabil Hernaniko Udala.
2021/12/26 - 15:41
Hernaniko sutean kaltetutako sei etxebizitzetatik hirutara itzuli dira bizilagunak, premiazkoena hartzeko
Lehenengo pisuan bizi diren familiak suhiltzaileen laguntzaz sartu dira etxean. Eraikinak egurrezko egitura du eta kalteak nabarmenak dira, suak hartu ez dituen solairuak urak hartu dituelako. Astelehenetik aurrera, sakonago aztertuko duten teknikariek izango dute azken hitza, bota ala berreraiki.
2021/12/25 - 21:22
Zortzi urteren ondoren, etxera itzuli dira Trintxerpeko sutearen biktimak
Lehenengo gabonak ospatu ahal izan dituzte aurten etxe berrian, eta Hernaniko sutea ikustean, oroitzapen gogorrak ekarri dizkie gogora.
2021/12/25 - 21:11
Etxebizitza-bloke bat hustu dute Hernanin, sute baten ondorioz
Suak kalte handiak eragin ditu, baina ez da zauriturik izan. Udal teknikariek astelehenean aztertuko dute eraikinaren egiturak suteari eutsi dion ala ez.
2021/12/25 - 16:36
Sute batek kalte handiak eragin ditu Hernanin, hiru pisuko eraikin batean
Ez da zauriturik izan, eta bizilagunak euren kabuz atera ahal izan diraeuren etxeetatik. Suak kalte handiak eragin ditu Florida kaleko eraikinean.
2021/12/25 - 13:25
Sute batek kalte handiak eragin ditu Hernaniko etxebizitza-bloke batean
Sua 23:00ak aldera hasi da eta etxebizitza guztiak huistu behar izan dituzte. Inguruan aparkatuta zeuden zenbait autok ere kalteak izan dituzte.
2021/12/23 - 16:26
Gipuzkoak lurralde zigortuena izaten jarraitzen du, Oñati, Villabona eta Legazpi buru dituela
Gainera, Aretxabaletan, Arrasaten, Eskoriatzan, Orion, Tolosan eta Urretxun intzidentzia 3.000 kasuren bueltan dago. Agurainek muga horretatik jaistea lortu du.
2021/12/20 - 14:18
Oñatin intzidentziak 3.000 kasuak gainditu ditu; Aretxabaleta, Eskoriatza eta Orio ere gertu daude
Gipuzkoak jarraitzen du lurralde zigortuena izaten, eta 10 udalerrik baino gehiagok dute 2000 kasutik gorako intzidentzia.
2021/12/18 - 12:34
Larri aurkitu dute ostiralean Hernanin desagertutako gizona
Karabel auzoan aurkitu dute gizona, eta Donostia Ospitalera eraman dute jarraian.
2021/12/16 - 14:34
Intzidentzia metatuak 1.000 kasuko langa gainditu du Araban, eta 1.500ekoa Gipuzkoan
Gainera, Aretxabaleta eta Tolosa zerrendara gehituta, zortzi dira 2.000 kasu baino gehiagoko intzidentzia duten Gipuzkoako herriak. Gasteiz, berriz, 1.000 kasutara iritsi da, eta Amurrio gertu dago, 958 kasurekin.
2021/12/13 - 14:17
Gipuzkoako zortzi udalerri handik 2.000 kasutik gorako intzidentzia dute
Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Eibar, Eskoriatza, Lazkao eta Villabona dira. Agurainen (Araba) behera egin du intzidentziak baina oraindik 2.500 kasu inguru biltzen ditu.
2021/12/09 - 15:29
Gipuzkoan ez dago oraingoz arazorik, baina ibaiei adi ari dira
Oria ibaia alerta laranjan dago Ibiur estazioan eta Debaren arroan San Prudentzio eta Aixola horian daude. Urumea bai, atera da ohiko lekuetan, baina oraingoz ez du arriskurik sortzen.
2021/12/09 - 14:23
Arrasaten eta Eibarren, 2.000 kasutik gorako intzidentzia; Azpeitian, Ondarroan eta Agurainen, 3.000 ingurukoa
Gipuzkoak jarraitzen du lurralde zigortuena izaten, eta aipagarria da Debagoieneko kasua; izan ere, azken egunotan eskualde horretako hainbat herritan positibo asko atzeman dituzte, Aretxabaletan, Bergaran eta Eskoriatzan, besteak beste.
2021/12/06 - 13:27
Gipuzkoan eta EAEko dozenatik gora udalerri handitan 1.000 kasutik gorakoa da intzidentzia
Ez dago 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerririk eremu gorritik kanpo. Azpeitiak 3.000 kasuko intzidentzia du ia, eta Eibarrek, berriz, 2.000 kasuko intzidentziaren langa gainditu du.
2021/12/05 - 08:44
Uxue Apaolaza: "Gutaz kontatzen dutena ez da anekdotikoa, ezta guk kontatzen duguna ere"
Gipuzkoar idazleak "Bihurguneko nasa" ipuin bilduma indartsua kaleratu du, titularretan agertu ohi ez diren pertsonak protagonistak dituzten istorioen bilduma zintzoa.
2021/12/02 - 14:26
Intzidentzia 1.000 kasutik gertu dago Gipuzkoan; Azpeitian, 2.600etik gora
Gainera, Zumarragak, Urretxuk, Eibarrek eta Andoainek 1.500 kasuak gainditu dituzte 100.000 biztanleko.
2021/11/29 - 15:45
800eko langa gainditu du intzidentziak Gipuzkoan
Orotara 177 herri daude eremu gorrian EAEn: 24 Araban, 79 Bizkaian eta 74 Gipuzkoan.
2021/11/29 - 10:44
Deba, Oria eta Urumea ibaiek gainezka egin dute Gipuzkoan
Urumea ibaiak gainezka egin du Hernanin eta Astigarragan, Deba ibaiak Elgoibarren eta Mendaron, eta Oria ibaiak Andoainen.
2021/11/29 - 10:16
Urumea ibaiak gainezka egin du Hernanin
Urak berriro hartu ditu futbol zelaia eta errugby zelaia. Goizaldeko 05:00ak aldera joan da goren ibaia baina goizaldean atertu egin du eta hasi da pixkanaka ura bere bidera itzultzen.