Hernani
2021/12/05 - 08:44
Uxue Apaolaza: "Gutaz kontatzen dutena ez da anekdotikoa, ezta guk kontatzen duguna ere"
Gipuzkoar idazleak "Bihurguneko nasa" ipuin bilduma indartsua kaleratu du, titularretan agertu ohi ez diren pertsonak protagonistak dituzten istorioen bilduma zintzoa.
2021/12/02 - 14:26
Intzidentzia 1.000 kasutik gertu dago Gipuzkoan; Azpeitian, 2.600etik gora
Gainera, Zumarragak, Urretxuk, Eibarrek eta Andoainek 1.500 kasuak gainditu dituzte 100.000 biztanleko.
2021/11/29 - 15:45
800eko langa gainditu du intzidentziak Gipuzkoan
Orotara 177 herri daude eremu gorrian EAEn: 24 Araban, 79 Bizkaian eta 74 Gipuzkoan.
2021/11/29 - 10:44
Deba, Oria eta Urumea ibaiek gainezka egin dute Gipuzkoan
Urumea ibaiak gainezka egin du Hernanin eta Astigarragan, Deba ibaiak Elgoibarren eta Mendaron, eta Oria ibaiak Andoainen.
2021/11/29 - 10:16
Urumea ibaiak gainezka egin du Hernanin
Urak berriro hartu ditu futbol zelaia eta errugby zelaia. Goizaldeko 05:00ak aldera joan da goren ibaia baina goizaldean atertu egin du eta hasi da pixkanaka ura bere bidera itzultzen.
2021/11/25 - 14:09
Bilbo eremu gorrira sartu da, aurrez Gasteizek eta Donostiak egin bezala
Gipuzkoa gogor astintzen ari da izurria, eta hainbat udalerri handik, tartean Zumarragak, Azpeitiak edo Urretxuk, 1.500 kasutik gorako intzidentziak dituzte.
2021/11/25 - 13:24
Euriak uholde batzuk eragin ditu Hernanin
Azken orduetako euriteek uholde txikiak eragin dituzte EAEko hainbat puntutan. Hernanin, luizi txiki bat izan da eta errugbi zelaia urak hartu du.
2021/11/22 - 14:04
EAEko 18 udalerri gehiago batu dira semaforoaren zerrenda gorrira
Gipuzkoak kezkatzen du gehien (510 kasu 100.000 biztanleko), eta eremu gorrian jarraitzen du lurraldeko 68 udalerri gehiagorekin batera, hau da, aurreko astean baino bi gehiago.
2021/11/21 - 19:01
Larrialdi kimikoetarako sirenak aktibatuko dituzte Muskizen, Zierbenan, Santurtzin, Lantaronen eta Hernanin
Simulakro horiek astelehenean eta asteazken bitartean egingo dituzte. Mota honetako ariketen helburu nagusia da inguruko biztanleak alarma-sistema horretara ohitzea.
2021/11/18 - 14:23
EAEko 119 udalerrik gainditu dute 150eko intzidentzia eta jarduerak eten edo ez erabaki beharko dute
Jaurlaritzak aldatu egin du herriz herri covid-19ak EAEn izan duen eragina neurtzeko koloreen semaforoa aurkezteko modua. Hala, aurrerantzean 150 kasuko intzidentziatik gora duten udalerriak zerrenda gorrian ageriko dira.
2021/11/15 - 17:32
Lau urteko espetxe-zigorra ezarri diote Donostiako Egia auzoan adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik
Gainera, kartzela-zigorra bete ondoren beste bi urtez zaintzapeko askatasunean izango da. Gertakariak 2019ko urtarrilaren 7an gertatu ziren parke batean. Epaia ez da irmoa oraindik, aldeek EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean helegitea aurkezteko aukera dutelako.
2021/11/15 - 14:09
EAEko zortzi udalerri daude eremu gorrian eta neurri berriak izango dituzte asteartetik
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak prentsaurrekoa emango du asteartean gorriz dauden ondorengo udalerrietan ezarriko diren murrizketen berri emateko: Agurain, Astigarraga, Azpeitia, Elorrio, Pasaia, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga.
2021/11/14 - 15:51
"Bizilagunak" ekimenak kultura arteko ezagutza eta bizikidetza bultzatu nahi ditu, otorduetan
Kanpotik datozenen kulturak ezagutzea eta eurek bertako ohiturak gertutik ikustea da “Bizilagunak” ekimenaren helburua. Elkar-ezagutza bultzatzeko espazio gisa mahai ingurua aukeratu dute, otorduetan. Egitasmoak 50 nazionalitateko 2.000 lagun inguru bildu ditu Euskal Herri osoan zehar.
2021/11/08 - 14:16
Abadiño eta Astigarraga batu eta gero, bost dira gorriz dauden udalerriak
Agurain, Abadiño, Astigarraga, Azpeitia eta Zumarraga dira. Lazkaok, baina, bertatik irtetea lortu du. Arabak, bestalde, ezin izan dio eremu berdeari eutsi eta horira igaro da.
2021/11/01 - 14:33
Azpeitia eta Zumarraga eremu gorrira batu eta Ondarroa eta Urnieta bertatik irten dira
Gipuzkoan, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Ordizia, Pasaia eta Usurbil eremu berdetik irten ondotik, Zumaia bakarrik gelditu da bertan.
2021/10/31 - 15:40
Kiroltasuna nagusi Bertso Derbian
Igor Elortza, Onintza Enbeita eta Jone Uria Athleticen alde, eta Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio Realaren alde, aritu dira gaur bertsotan, futbol derbiaren aurretik, lehia giro atseginean egiten.
2021/10/29 - 23:08
Juan Carlos Manjarresek etxeko konponketa batzuk ordaintzeko jarri zuen meteorito zatia salgai interneten
60 urtez desagertuta egon den meteorito bat interneten salgai jartzeagatik ikerketapean dagoen hernaniarrarekin izan gara. Meteorito zatia kasualitatez topatu zuela esan digu, eta 27.000 euroan salgai jarri zuela, beharrizanagatik.
2021/10/27 - 22:57
Nola iritsi zen Leoneko meteoritoa Hernanira?
Guardia Zibilak 1947an Leonen erori zen eta aspaldi Madrilgo museo batetik ostu zuten meteorito bat atzeman dio Hernaniko bizilagun bati. Trasteleku batean topatu duela azaldu du hark.
2021/10/27 - 20:19
1947an Leonen erori zen meteorito bat berreskuratu dute Hernanin
Meteoritoa Madrilgo museo batean ostu zuten aspaldi, eta Hernaniko bizilagun bat Internet bidez saltzen saiatu denean atzeman du Guardia Zibilak.
2021/10/25 - 15:20
Agurain, Ondarroa eta Lazkao eremu gorrira igaro dira
Urnietarekin batera, lau dira, hortaz, eremu gorrian dauden udalerriak. Gainera, Bilbok eta beste 10 herrik okerrera egin dute, eta berdetik horira egin dute jauzi.