Hezkuntza legea
2023/03/28 - 15:58
Jaurlaritzak berriro atzeratu du Hezkuntza Legearen proiektua
Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu duenez, gobernu bileran onartzeko hainbat txosten falta ditu oraindik proiektuak. Bildarratzen hitzetan, "aste gutxi batzuren kontua" izango da.
2023/03/27 - 14:37
Zabalik da EAEko Batxilergoko zentroetan 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea
Gaurtik apirilaren 21era arte egongo da zabalik izena emateko epea. Bi bide daude horretarako: aurrez aurre, zentroetan bertan, eta online, Hezkuntza Sailaren webgunean.

2023/03/25 - 19:48
Hezkuntza Lege "ahalik eta onena" sortzeko deia egin du Hezkuntza Plazara plataformak
Hezkuntza komunitate osoaren eta erakundeen elkarlana defendatu du plataformak, eragile ezberdinekin bilerak egingo dituztela iragartzearekin batera.
2023/03/23 - 21:47
Konstituzionalak Voxen helegitea atzera bota eta LOMLOE babestu du
Auzitegiak beste txosten bat egitea erabaki du, gehiengoaren irizpidearen arabera, Voxen helegitea bere osotasunean atzera botatzeko, eta, beraz, doktrina hori bera PPren errekurtsoari aplikatuko zaio.

2023/03/19 - 12:51
Martinezek positibotzat jo du pentsioen erreforma berria, "ez duelako murrizketa bakar bat ere"
Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak adierazi du bere alderdia "oso urrun" dagoela Hezkuntza Legea babestetik, eta uste du 'De Miguel' auzia "Euskadin haize freskoa behar duen sistema baten icebergaren punta" dela.

2023/03/04 - 12:54
Bildarratzek dio gizartearen aldaketak ikasle zaurgarrien kontzentrazioen aurkako neurriak eskatzen dituela
"Gure gizartea asko aldatu da, ez du orain dela hamar urtekoarekin zerikusirik, anitzagoa baita", adierazi du Hezkuntza sailburuak.

2023/02/20 - 11:21
EAEko familia guztiek izango dute D ereduan matrikulatzeko aukera, Pedrosaren hitzetan
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan elkarrizketatu dute astelehen honetan Hezkuntza sailburuordea, segregazioaren aurkako neurriek eragin dituzten kezkak argitze aldera.
2023/02/14 - 15:28
ELA sindikatuak gizakatea egin du gaur Bilbon, hezkuntza legearen aurreproiektuarekin desadostasuna agertzeko
Hezkuntza sistemak eraldaketa sakona behar duela esan dute, euskalduna, burujabea, publikoa eta plurala izateko. Jaurlaritzari eta alderdi politikoei eskatu diete trantsizio hori langileekin adosteko. Baita, aldi berean, euren lan baldintzak kontuan izateko ere.
2023/02/14 - 10:52
Pedrosa: "Ikastetxeetako gehiegizko eskaintza eragozteko neurriak aplikatuko ditugu lehen aldiz"
Bestalde, Hezkuntza sailburuordeak azpimarratu du, zurrumurruak zurrumurru, eremu guztietan egongo dela bermatuta D ereduko eskaintza.
2023/02/14 - 10:14
Pedrosa: ''Ikastetxeetako gehiegizko eskaintza eragozteko neurriak aplikatuko ditugu lehen aldiz''
"Badago behin-behineko planifikazio bat, eskabideak jaso eta orduan egingo dugu egin beharreko ariketa. Ez dago, beraz, gain eskaintzarako arriskurik", azaldu du.

2023/02/13 - 08:02
Matrikulazioan lehenetsiko diren irizpideak
Eskaerak aurkezteko garaian, batez ere, egoera sozioekonomikoari buruzko galderak izango dituen galdetegi bat bete beharko dute familia guztiek. "Zaurtagarritasun indizea" zehaztu nahi da informazio horrekin.
2023/02/02 - 10:44
Legebiltzarrak bere jardunari berrekin dio, Hezkuntza Legea ardatz hartuta
Aurreikusi dutenez, bidean izandako oztopoak oztopo, urteko lehen hiruhileko honetan bideratuko dute Legebiltzarrean iazko martxoan hitzartutako itunaren onarpena. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostu zuten testua.

2023/01/29 - 15:17
EAEk eta Nafarroak dute eskola-uzte tasarik txikiena Estatu osoan: % 5,6 eta % 5,7, hurrenez hurren
Eskola goiz uztearen tasa % 45,68 jaitsi da Espainiako Estatu osoan azken 20 urteetan; Nafarroan, % 73,85, eta Euskadin, % 57,91, hain zuzen.
2023/01/18 - 12:54
Jaurlaritzak ''leialtasunez'' beteko duela hezkuntza ituna adierazi du Urkulluk eta akordiorako deia egin du
Lehendakariak adierazi du hezkuntza bultzatzeko "herri mailako erronka handi" hau ezinezkoa izango litzatekeela gizarte osoaren konpromisorik eta inplikaziorik gabe lortzea. Hala ere, ziurtatu du azken hilabeteek erakutsi dutela posible dela desberdintasunak alde batera uztea.
2023/01/02 - 10:46
Mayor (Satse): "Osakidetzako langileen baldintza gogorrak hobetu behar dira arreta hobetzeko"
Amaia Mayor (Satse) eta Joaquin Akarregi (Steilas) zerbitzu publikoak hobetzeko negoziazio kolektiboa defendatu dute, eta uste dute estabilizazio prozesuek ez dituztela Osasun eta Hezkuntza arloko arazoak konponduko.

2022/12/19 - 12:50
2023-2024 ikasturteko matrikulazio prozesuan eskola segregazioari aurre egiteko neurriak jarriko dira martxan
Ikasle zaurgarriak modu orekatuago batean banatzea da prozedura berriaren helburua, Haur Hezkuntzan sartzen direnetik. Prozesu progresiboa izango da, ikasturtez ikasturte, eta ez du eragingo egun eskolatuta dauden ikasleak ikastetxez aldatzea.

2022/12/15 - 12:41
Otxandiano, hezkuntzako grebaz: ''Merezi du itxaroteak Jaurlaritzak egingo duen proiektua ezagutu arte''
EH Bilduko programa arduradunak "Egun On Euskadi" saioan esan duenez, lege proiektua hezkuntza akordioarekin "koherentea" izan behar da.

2022/12/14 - 19:35
Hezkuntzako grebak % 60ko jarraipena izan du sindikatuen hitzetan, eta % 32,7koa, Jaurlaritzaren arabera
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek greba eguna deitu dute EAEko hezkuntza publikoan, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroaren aurka.
2022/12/14 - 08:38
Albiste izango dira: Sexu abusuak Bermeon, Ondas Saria Radio Euskadiri eta bigarren greba eguna Hezkuntzan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/14 - 08:17
Hezkuntzako grebetarako Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak
Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa arbuiatu eta eskola "publiko, euskaldun eta propio" baten alde egitea helburu, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek greba deitu dute euskal hezkuntza publikoan, azaroaren 30ean eta abenduaren 14an.