Hezkuntza
2024/11/21 - 12:35
Ferreira eta Bengoetxea EHUko errektoregaien arteko eztabaida hartuko du gaur Radio Euskadik
18:00etatik aurrera eta Xabier Garcia Ramsden kazetariak bideratuta, bi hautagaiek euren programak defendatuko dituzte Radio Euskadiren mikrofonoen aurrean. Eztabaida streaming bidez jarraitu ahal izango da, eitb.eus atarian.
2024/11/18 - 22:41
Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea, aurrez aurre, asteartean, hauteskunde eztabaidan
EHUko errektoretzara aurkezten diren bi hautagaiek euren ideiak eta, besteak beste, formazioari, azpiegiturei eta ikasleen partehartzeari buruz dituzten iritziak defendatuko dituzte Ikasle Kontseiluak antolatutako eztabaidan.
2024/11/15 - 08:54
Albiste izango dira: Mazonen azalpenak hondamendiari buruz, Ondas sariak eta Euskadi Bono Denda abian da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/14 - 18:09
Hezkuntza Sailak ziurtatu du eskola-jazarpenagatiko protokoloa familiak eskatutakoan hasi zuela
EH Bilduren iritziz, "agerikoa da" eskola-jazarpenaren aurkako protokoloak "huts egin" duela Bilboko kasuan, eta horregatik Hezkuntza Sailak horri buruzko azalpenak eman behar dituela azpimarratu du.
2024/11/14 - 12:06
Eskola jazarpen kasu batean ezikusiarena egiteagatik zigortutako Bilboko ikastetxeak helegitea aurkeztuko du
Esther Balbuena zentroko zuzendari pedagogikoak defendatu duenez, "legeak ezartzen dituen protokoloak" jarraitu ziren, "hasieratik Ikuskaritzarekin zuzeneko komunikazioa izanik". Euren ustez, epaitutakoa "ez zen bullying kasu bat izan".
2024/11/14 - 08:34
Albiste izango dira: Alerta Valentzia eta Malagan, bullying epai aitzindaria eta Irungo emakume baten hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/13 - 21:41
Bilboko ikastetxe bat zigortu dute bullying kasu baten aurrean ezer ez egiteagatik
Biktima bost urteko neskato bat da, eta ikastetxeak 40.000 euroko kalte-ordaina pagatu beharko dio familiari. Epai aitzindaria da biktimaren adinagatik, ikastetxeak erantzukizun zuzena izan duelako, eta kalte-ordaina orain arteko handiena delako.
2024/11/11 - 20:23
EHUko Ikasle Kontseiluak salatu duenez, ''gorroto jarrerek ez dute lekurik unibertsitate batean''
"Ikasle Kontseiluan neutralak izaten saiatzen gara, eta neutralak izaten jarraituko dugu", adierazi du Iñigo Ugedo Kontseiluko presidenteak. Ugedoren arabera, "hauteskunde-kanpaina lokazteko modu bat da gertatutakoa".
2024/11/11 - 19:58
EHUko errektoreordeak kargua utzi du, Joxerramon Bengoetxea errektoregaia iraintzeagatik
Bengoetxeak irainak salatu ditu, baita hauteskundeetan "garbitasun falta" ere. Eva Ferreira errektore eta hautagaiak bere kolaboratzailearekin "desengainu handia" hartu duela adierazi du.
2024/11/05 - 20:55
Hezkuntza Sailak % 30 igoko ditu zuzendaritza-taldeak osatzen dituzten irakasleen lansari-gehigarriak
Langileen kapitulua Sailaren partidarik garrantzitsuena da, guztizkoaren % 55, eta 52 milioitan hazi da, 1.793,2 milioiraino.
2024/11/05 - 17:33
2025eko Herri Urrats maiatzaren 11n ospatuko da, ''Elgarrekin'' lelopean
Antolatzaileek adierazi dutenez, erleek elkarrekin lan egiten dute eta komunitatean bizi dira, eta, beraz, aurtengo leloak ondo-ondo islatzen du esan nahi dutena.
2024/11/01 - 19:53
2025ean 246raino igoko da haurreskola kopurua eta 9.180ra plazena
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 79,6 milioi euro bideratuko ditu Haurreskolak Partzuergora 2025ean. urtea amaitzerako, 8 ikastetxe gehiago egongo dira eta 319 plaza gehiago eskainiko dira.
2024/10/29 - 21:54
Manifestazio jendetsua Iruñean, irakaskuntza publikoan egiten ari diren bigarren greba egunari amaiera emateko
Manifestazio jendetsu batek amaiera eman dio Nafarroako hezkuntza publikoko bigarren greba egunari. Proposamen "serioak" espero dituztela gogorarazi diote sindikatuetako ordezkariek Nafarroako Gobernuari.
2024/10/29 - 15:01
Aurrekoak baino jarraipen zabalagoa izan du Nafarroako irakaskuntza publikoko grebak
Milaka pertsonak hartu dute parte Iruñean eta Tuteran deitutako manifestazioetan. Lanuztea "arrakastasua" izan dela eta, Gimeno kontseilariari "proposamen berriak, serioagoak" eskatu dizkiote sindikatuek. Horien arabera, jarraipena % 60-65 ingurukoa izan da. Gobernuaren arabera, berriz, % 28koa.
2024/10/29 - 08:49
Albiste izango dira: 2025eko EAEko Aurrekontuak, greba Nafarroako hezkuntza publikoan eta Volkswagenen krisia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/28 - 17:53
Begoña Pedrosak esan du itunpeko ikastetxeetako irakasleek ez dutela publikoetakoek baino gehiago kobratuko
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak ziurtatu duenez, Legebiltzarrean onartuko den soldata-parekatzearekin itunpeko irakaskuntza-sareko irakasleek ezin izango dute "beren egoera berean" publikoan lan egiten dutenek baino ordainsari handiagoa izan.
2024/10/19 - 16:40
Pribatuko gelak eskaintza publikorik ez dagoenean soilik ituntzea galdegin du Euskal Eskola Publikoaz Harrok
Azaldu dutenez, plaza, langile eta baliabide gehiago behar ditu sare publikoak. Euskalduntzen ez duten zentroei eta bazterketa edo segregazio praktikak dituztenei finantzazioa kendu behar zaiela eta sare publikoa indartu behar dela esan dute, "zentro pribatuen publifikazioa" bultzatuz, esaterako.
2024/10/18 - 13:23
Aranburuk ''positibotzat'' jo du irakasleen soldata parekatzea, baina itunpekoen doakotasuna aldarrikatu du
LABeko idazkari nagusiak gogora ekarri du sindikatuak Ikastolen Elkartearekin eta Hezkuntza Sailarekin sinatutako akordioan jasota zegoela neurria. Dena dela, "Euskal Eskola Publiko komunitario bat lortzeko trantsizioan", itunpekoen doakotasuna betearazi eta "kontrolatu" behar dela azpimarratu du.
2024/10/16 - 22:32
Zer iritzi dute irakasleek unibertsitatera sartzeko azterketa-eredu berriei buruz?
EHUk gaur argitaratu ditu zenbait ikasgaitako azterketa-eredu berriak. Irakasleek uste dute azterketak ikasleen analisi kritikorako gaitasun handiagoa eskatzen duela, baina lasaitasun mezua zabaltzen dute.
2024/10/16 - 19:21
EHUk unibertsitatera sartzeko probaren lehen ereduak argitaratu ditu ikasleak mobilizatu ondoren
Unibertsitateko errektore Eva Ferreirak adierazi duenez, unibertsitatera sartzeko proba berriak (selektibitate zaharra) zalantzak sortzen ditu, eta funtsezkoa da informazio "argia eta fidagarria" izatea.