TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Su-etenaren bozketa Israelen, ikastetxeen epaia eta elgorri agerraldia Bizkaian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, artxiboko irudi batean
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Su-etenaren bozketa Israelen: Ekialde Hurbilean, Israelgo segurtasun kabinetea gaur elkartuko da Gazarako su-eten akordioa bozkatzeko, eta, ezustekorik ezean, berresteko. Akordioa atzo goizean bozkatu behar zuten Israelgo agintariek, baina bilera atzeratu egin zuen Benjamin Netanyahu lehen ministroak, Hamasi azken orduko eskaerak sartzea leporatuz. Hamasek, bere aldetik, ukatu egin ditu baieztapen horiek.

- Ikastetxeen epaia: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak helegitea iragarri du unibertsitatez kanpoko ikastetxeak antolatzeko eta planifikatzeko dekretua baliogabetzen duen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka. Epaia ez da irmoa, eta, beraz, Plangintza Dekretuak indarrean jarraitzen du, eta prozedura judizialak ebatzi bitartean, Hezkuntza Sailak aurrera egingo du Hezkuntza Legetik eratorritako araudiaren garapenean. 

- Elgorri agerraldia Bizkaian: Elgorri agerraldia hauteman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Guztira, 12 kasu baieztatu dituzte, inportatutako kasu batetik abiatuta. Gaixotasuna duten pertsona guztiek bilakaera ona izan dute, eta osasun agintariek martxan dute kasu isolatu eta elgorri-agerraldi guztiak detektatzeko, ikertzeko eta kontrolatzeko ezarritako protokoloa.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X