Hezkuntza
2025/05/15 - 13:56
Aranburu: ''Hezkuntza publikoan lortutako hobekuntzak ez dira Jaurlaritzaren borondate politikoaren ondorio''
Garbiñe Aranburu LAB sindikatuaren koordinatzaile orokorraren arabera, "hezkuntza hobetzeko baliabide gehiago lortzea oso gatazkatsua izan da eta LAB izan da horren aldeko indarra egin duen sindikatu bakarra".
2025/05/14 - 11:23
Bi adin txikiko zauritu dira Donostiako ikastola batean, ate metaliko bat gainera erorita
Ikasbide ikastolan zauritutako biak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Batek buruko traumatismoa du eta besteak kolpeak ditu buruan eta bizkarrean.
2025/05/13 - 16:13
Pedrosak ''erantzukidetasuna'' eskatu du, sindikatuekin lortutako itunak ikasgeletan eragina izan dezan
Hezkuntza sailburuak agerraldia egin du gobernu-kontseiluaren ostean, gehiengo sindikalarekin lortutako akordioa baloratzeko. Akordioak "guztion konpromisoa eskatzen du: gobernua, bere postuagatik, sindikatuak, irakasleak...", azpimarratu du.
2025/05/13 - 15:26
Doakotasuna indarrean sartu zenetik % 20 hazi dira matrikulazioak euskara ikasteko HABEren A1 mailan
"Gizarteak euskaran duen interesa islatzen dute" datuok, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren arabera.
2025/05/13 - 12:30
Lakuntza: ''ELAk ezarritako aldarri minimoak ez dira bete Hezkuntza arloko akordioan''
Mitxel Lakuntzaren esanetan, Hezkuntza arloko akordioa "eskasa" da eta aurrerapen partzialak ematen ditu. ELA sindikatuko idazkari nagusiaren aburuz, "nekez hobetu daiteke Hezkuntza publikoko kalitatea lan-baldintzak hobetu gabe", eta esan du, beraz, akordioan egiturazko aldaketarik ez dela egin.
2025/05/12 - 23:12
Terrorismoaren biktimek eskatu dute euren testigantza euskal hezkuntza publikoan eman ahal izatea
"Euskal gazteek indarkeria terroristaren iragana ezagut dezaten beharrezkoak diren neurriak hartzeko" eskatu diote lehendakariari.
2025/05/12 - 15:53
Steilasek dio akordioak "argi-ilunak" izan arren irakasleen baldintzak nabarmen hobetzen dituela
Sindikatuak azaldu duenez, borroka ez da "hemen amaitzen" eta jarraituko du "Euskal Eskola Publikoak dituen beste hainbat erronkari eta arazori konponbideak bilatzen".
2025/05/12 - 11:20
Pedrosa: ''Akordioaren titularra da hezkuntza, hobekuntza eta kalitatea ekarri ditugula erdigunera''
Hezkuntza sailburuak aintzatetsi du akordioa gehiengo sindikalarekin lortu izana, ELA kanpoan geratu den arren.
2025/05/12 - 09:45
Albiste izango dira: Aste erabakigarria Ukrainako gerran, greba bertan behera Hezkuntzan eta Mubil Center
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/10 - 22:23
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua: ''Atzokoa herri akordioa da, historikoa''
Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko akordioaren biharamunean, ETB Begoña Pedrosarekin izan da. Sailburuak azaldu duenez, atzo adostutakoa "herri akordioa" da, "historikoa". Pedrosaren aburuz, ituna ixteko denbora behar izan den arren, datozen urteetarako bide-orria adostea lortu dute.
2025/05/10 - 13:45
Alderdi politikoek txalotu egin dute Hezkuntza Sailak eta sindikatuek lortutako akordioa
Albiste ontzat jotzen dute, euskal hezkuntza-sistema publikoarentzat ona izango delakoan.
2025/05/10 - 12:09
Sindikatuak: ''Herri gisa bai euskalduntzeari bai inklusioari eragingo dieten neurriak lortu ditugu''
Irakasleen artean gehiengo sindikala duen Steilasek azpimarratu duenez, euren eskaera nagusiak bete dira. Gainerako sindikatuak ere pozik agertu dira akordio horrek baliabide gehiago eskaini eta lan-baldintzak hobetuko dituelako.
2025/05/10 - 11:59
Zer adostu dute sindikatuek eta Hezkuntza Sailak?
Ratioak jaistea, irakastorduak murriztea, hezkuntza publikoa euskalduntzea eta soldaten igoera dira puntu garrantzitsuenetako batzuk.
2025/05/10 - 11:36
Pedrosa: ''Akordio historiko honekin lortu dugu benetan erdigunean jartzea eskola publikoaren hobekuntza''
Gehiengo sindikalarekin bart lortutako akordioa txalotu du Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak. Adostutakoaren arabera, eskola-orduak 21era murriztuko dira Lehen eta Haur Hezkuntzan, eta 17ra Bigarren Hezkuntzan. Greba deialdiak bertan behera geratu dira.
2025/05/10 - 09:50
Akordioa Hezkuntza Sailak, Steilasek, LABek, Interinok Taldeak, CCOOk eta UGTk lan-gatazka desblokeatzeko
Greba deialdiak, ondorioz, bertan behera geratu dira. Akordioaren arabera, eskola-orduak 21era murriztu behar dira Lehen eta Haur Hezkuntzan, eta 17ra Bigarren Hezkuntzan. Gainera, hezkuntza publikoaren sektorean 800 behargin gehiago jarriko dira lanean. ELAk ez du akordioa babestu.
2025/05/09 - 17:07
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak atzerriko tituluen homologazioarekin lotutako akordioa lortu dute
Guztira, 200 homologazio eskaera dituzte etenda, Auzitegi Gorenak eskumena eskualdatzeko prozesua gelditu baitzuen.
2025/05/09 - 15:34
Hezkuntza Sailak eta sindikatuek negoziatzen jarraitzen dute, akordio bila
Arratsaldean zehar hartu-emanak izan eta gero, gauean berriro bilduko dira. Steilasek eta CCOOk "aurrerapen txikiak" atzeman dizkiote eskaintzari; ezkorrago agertu dira LAB eta ELA.
2025/05/09 - 09:47
Albiste izango dira: Leon XIV.a aita santu berria, Hezkuntzako negoziazio mahaia eta euriborraren jaitsiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/08 - 21:55
Sindikatuek Hezkuntzaren proposamena errefusatu dute eta beste bat espero dute ostiralerako
Gauzak horrela, sindikatuek datorren astean, maiatzaren 12tik 16ra deituta dauden greba egunei eusten diete. Hezkuntza ez unibertsitarioko 27.000 irakasle daude grebara deituak.
2025/05/08 - 14:51
Hezkuntzako sindikatuak ez dira oso baikor agertu gaurko bileran, eta grebei eutsi diete
STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek ziurtatu dute "negoziatzeko borondatea" badutela, baina "eszeptizismo handiarekin" doazela eta datorren aste osoan hezkuntza publikoan deitutako "greba dinamikarekin" jarraituko dutela.