Doakotasuna indarrean sartu zenetik % 20 hazi dira matrikulazioak euskara ikasteko HABEren A1 mailan
17.712 pertsonak eman dute aurten izena euskara-mailaren bat egiaztatzeko Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) deitutako azterketetan, iaz baino % 6,14 gehiagok eta duela bi urte baino % 17,3 gehiagok. Matrikulazioek ere gora egin dute, oro har: ikasturte honetan, adibidez, A1 mailan, % 20 hazi da izen-emate kopurua, eta azken hiru urteotan, C1 mailako eskolak jasotzeko matrikulatu direnen kopuruak % 73 egin du gora (16-18 urte artekoak).
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman ditu datuok, Gobernu Kontseiluaren ondoren egin duen agerraldian, eta euskararen irakaskuntzan "doakotasunerantz aurrera egiteko politikekin" lotu ditu. Bere hitzetan, "gizarteak euskaran duen interesa islatzen dute", eta bide horri eusteko konpromisoa berretsi du.
"Euskara aukerak biderkatzeko gai den hizkuntza da. Pertsona berriekin, errealitate berriekin, kulturarekin eta lan-aukerekin konektatzeko aukerak. Hizkuntzaren ezagutza ezinbestekoa da hizkuntzaren erabilera sozialerako bilatzen dugun jauzi kualitatiboa emateko. Pausoz pauso, uste dugu hau dela bidea", esan du
Horiek esanda, joan den astean egin ziren azterketen inguruko datuak aletu ditu, hainbat puntutan azpimarra jarrita. Iazko datuekin alderatuta, 1.000 pertsona baino zertxobait gehiagok egin zuten azterketa (% 6,14 gehiago): 500 lagun euskaltegietako ikasleen deialdian, eta 500 inguru deialdi irekian (ordenagailu bidezko HOBE deialdia kontuan izanda).
Sailburuaren arabera, "nabarmentzekoa da C1 mailan izan den igoera: % 8,11 guztira". B2n ere igoera egon da (% 6,69), batez ere Bizkaian: 100 bat lagun gehiagok eman dute izena deialdiotan. Eta C2 mailan izan den gorakada ere deigarria da: euskaltegira joan direnen artean % 21 egin dute gora izen-emateek.
Orotara, euskara ikastea bultzatzeko lau laguntza-lerro ditu martxan Jaurlaritzak: azken bost urteotan, 18,7 milioi euro bideratu dira horretera, eta 42.300 pertsonak eskatu dute hizkuntza ikasteko laguntza.
Bengoetxeak zehaztu duenez, ikasturte honetan "arreta berezia" jarri dute A1 mailako ikasleengan. "Euskaraz ez dakitenak erakarri nahi ditugu, eta Eusko Jaurlaritzaren apustu horri esker % 20 gehitu ditugu oinarrizko maila horretako matrikulazioak".
Amaitzeko, datorren ostegunean hasiko den Euskaraldiaren 4. edizioan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak, "lotsak eta aurreiritziak" atzean utzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.