Hipotekak
2022/10/26 - 12:46
Hipotekak % 18,3 hazi dira abuztuan Euskadin
Etxebizitza erosteko 1.921 hipoteka sinatu ziren abuztuan, guztira 277 milioi euroan, eta hipoteka bakoitzaren batez besteko zenbatekoa 144.200 euro ingurukoa izan zen.
2022/09/30 - 16:47
Euriborrak % 2,2an itxiko du iraila, 2009ko urtarriletik izan duen baliorik handiena
Indizeak ia puntu bat egin du gora abuztutik irailera, % 1,249tik % 2,233ra.
2022/09/23 - 08:30
Zure hipoteka aldakorra finkora aldatu aurretik jakin behar duzun guztia
Endika Alabort ekonomialariarekin hitz egin dugu hipoteken aldaketaz: zer suposatzen duen, nola egiten den eta benetan merezi duen.
2022/09/22 - 23:59
Gomendagarria al da hipoteka aldagarria finko bihurtzea?
eitb.eus-ek Endika Alabort ekonomialariarekin hitz egin du hipoteka aldagarria finko bihurtzeko prozedura nolakoa den ulertzeko, eta une honetan hori egitea ideia ona ote den argitzeko.
2022/09/21 - 22:16
AEBko Erreserba Federalak interes-tasak 0,75 igotzea erabaki du, azken sei hilabeteetako bosgarren igoera
Horrela, Ameriketako Estatu Batuetako banku zentralak ekonomialarien iragarpenak bete ditu, eta munduko ekonomia nagusiaren interes-tasa ofiziala % 3-3,25 artean kokatuko du, azken 14 urteetako altuena.
2022/09/21 - 09:00
Euriborra hipotekadunak itotzen hasi da
Inflazioa gorantz doala, Europako Banku Zentralak interes-tasak handitu behar izan ditu prezioen igoerari eusteko. Hala ere, igoera horrek Euriborra eta, ondorioz, hipoteka aldakorrak haztea eragin du.
2022/08/31 - 15:36
Euriborrak % 1,249an itxi du abuztua, azken hamarkadako mugak hautsita
Adierazleak gora egin du berriro, Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak igotzen jarraituko duelako inflazioa kontrolatzeko.
2022/08/26 - 17:49
Euriborra gorantz egiten ari da eta hipoteka aldakorra dutenek igoera nabarituko dute
30 urtera sinatutako 150.000 euroko hipoteka aldakorra duenak, adibidez, hilean 110 euro inguruko igoera izango du. Euskadin hamarretik zazpi dira hipoteka aldakorrak. Halabaina, aurrerantzean sinatuko diren interes finkoko hipotekak ere garestituko dira, interes tasa %1etik %3ra igo baita.
2022/07/22 - 16:19
Hipoteka finkoa ala aldakorra?
Europako Banku Zentralak interes tasak puntu erdia igotzeak, maileguak eta bereziki hipotekak garestitzea ekarriko du. Gauzak horrela, hipoteka finkoa ala aldakorra, hori da askoren ahotan dabilena.
2022/07/01 - 16:22
Nola eragingo dio euriborraren igoerak nire hipotekari?
Euriborraren igoerak hipotekak 1.000 euro garestitu ditzake, Asufinen arabera.
2022/06/16 - 09:02
Tasa finko eta aldakorreko hipotekak parekatu egin dira Euskadin
Gainera, etxebizitza estandar bat duen familia batek diru-sarreren % 33 bideratu behar du hipoteka ordaintzera; 2007-2008 bitartean diru-sarreren % 50 bideratu behar izaten zuen batez beste familia batek.
2022/06/15 - 15:18
Euriborra, % 1etik gora 2012tik lehen aldiz
Hipoteka gehienen indizea % 1,067 da, Europako Banku Zentralak uztailean eta irailean interes-tasak igoko dituela iragarri ostean.
2022/05/31 - 18:51
Euriborrak % 0,287an itxiko du maiatza eta hipotekek gorantz jarraituko dute
Sei urtez negatiboan egon eta apirilean balio positiboetara igaro ondoren ( % 0,013), indizeak gora egiten jarraitzen du Europako Banku Zentralak (EBZ) diskurtsoa aldatu ondotik. Laster interes-tasak igoko ditu, gainera, erakundeak, inflazioaren gorakadari aurre egiteko.
2022/05/26 - 23:42
Rafael Domenech (BBVA): "Ekonomia espero baino hobeto eusten ari zaio Ukrainako inbasioari"
Hala ere, BBVA Researcheko ekonomia azterketa arduradunak datorren neguan ikusten du arriskua; izan ere, "Errusiako gasaren balizko blokeo batek industriaren zati garrantzitsu bat geldituko luke herrialde askotan".
2022/05/10 - 22:31
Euriborra positiboa izanik, zer hipoteka komeni da, finkoa edo aldakorra?
Abenduan daturik baxuena markatu zuen, baina hortik aurrera, goranzko bidea hartu eta apirilean berriro ere positiboan kokatu zen. Aldakorrak, batez beste, hilean 30 euro garestituko dira, 360 urtean. Baina finkoek ere goranzko joera izango dute, bankuak interesak dezente igotzen hasi direlako.
2022/05/05 - 11:28
AEBk puntu erdi igo ditu interes tasak, 2000. urtetik egindako gorakada handiena
Orain arte, ohikoena 0,25eko igoerak iragartzea zen. Inflazioari aurre egiteko neurria da, prezioak ia % 9 igo baitira. Hazkunde gehiago egitea ere aurreikusi du Erreserbak. Burtsek gorako bidea hartu dute.
2022/04/29 - 20:33
Euriborra balio positiboan kokatu da apirilean, 2016ko urtarriletik aurrenekoz
Europako Banku Zentralak interes-tasak igotzeko asmoa azaldu ondoren izan da igoera, Ukrainako gerrak eta inflazioak baldintzatutako testuinguruan.
2022/04/29 - 12:18
Kutxabankek 75,1 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan, iaz baino % 21,6 gehiago
Ukrainako gerrak eragindako ziurgabetasun betean, EAEko banketxeak zerbitzuekin eta aseguruekin lortutako emaitza onak azpimarratu ditu. Berankortasuna % 1,8ra jaitsi da, Kutxabankek inoiz izan duen indizerik baxuena.
2022/04/01 - 17:08
Euriborrak gora egin du martxoan eta, horrekin, hipotekek
Hipotekak kalkulatzeko erabiltzen den Euribor indizea igotzen ari da inflazioaren ergainez. Ondorioz interes tasa aldakorreko hipotekak garestitu egingo dira, 30 bat eurotan, adituen esanetan. Halere, lasaitasun mezua igorri dute.
2021/12/06 - 15:38
Inflazioari aurre egiteko interes tasak igotzea komeni den aztertzen ari dira Europako bankuak
Hala izango balitz, hipoteketan eragin zuzena izango luke horrek eta baita urte hauetan estatuek sortu duten zorrean ere.