Rafael Domenech (BBVA): "Ekonomia espero baino hobeto eusten ari zaio Ukrainako inbasioari"
Rafael Domenech BBVA Researcheko ekonomia azterketa arduradunak uste du ekonomia Ukrainako inbasioak sortutako egoerari "espero baino hobeto eusten" ari zaiola; baina "oraindik jai egiteko goiza da", ohartarazi duenez.
Arantza Ruizek Domenech elkarrizketatu du '12 minutos' saioan. BBVAko ordezkariak datorren neguan ikusten du arriskua. AEBk bere inflazioa nola konpontzen duen eta interes-tasekin zer egiten duen ikusi behar dela azaldu du. Era berean, Txinaren covid zero politikan arreta jarri du, baina, batez ere, Errusiako gasaren balizko blokeoan.
"Errusiako gasaren balizko blokeo batek industriaren zati garrantzitsu bat geldituko luke herrialde askotan; bereziki, Alemaniak kezkatzen gaitu, aurreikuspenek tarte oso-oso zabala har dezaketelako. Datorren neguan blokeoa ematen baldin bada, Alemaniako ekonomiak erraz % 3-6 atzera egin dezake. Ondorioz, kezkatu behar gaituen arrisku potentzial baten aurrean gaude", azpimarratu du.
Euskadiko ekonomiari dagokionez, "dituen sendotasun batzuen ondorioz, krisi honek eragiten dio, esportaziora bideratutako ekonomia bat delako, eta orain helmuga diren herriak astindu ditzake krisiak, baina arrisku bat da; oraingoz esportazioak susperraldi ekonomikoaren motorra izaten ari direlako. Gure hazkunde potentzialaren gainetik hazten ari gara, hain zuzen ere, hein handi batean esportazioen bilakaera onari esker", adierazi du Domenechek.
Bestalde, "industria sektoreak pisu handia duen ekonomia da, eta hori sendotasun bat da besteekiko, baina kostu energetikoen garestitzearen aurrean menpekotasuna du", nabarmendu du. BBVAko adituaren esanetan, "datozen hamarkadetan ekonomia berriztagarrietara trantsizio energetikoa egiten den bitartean, arrisku hori kudeatu beharko dugu".
Azkenik, interes-tasei buruz, Domenechek lasaitasun mezu bat zabaldu nahi izan du. "Europan, interes-tasa negatiboen eremu atipikotik aterako gara datozen hilabeteetan, hori badakigu", onartu du.
"Datorren urteko amaieran interes-tasak % 1 inguruan kokatzea espero da, baina igoera pixkanaka-pixkanaka gertatuko da; hala ere, maila oso baxuetan jarraituko dute tasek", gaineratu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.