Albiste dira
Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko Erreserba Federalak interes-tasak 0,75 igotzea erabaki du, azken sei hilabeteetako bosgarren igoera

Horrela, Ameriketako Estatu Batuetako banku zentralak ekonomialarien iragarpenak bete ditu, eta munduko ekonomia nagusiaren interes-tasa ofiziala % 3-3,25 artean kokatuko du, azken 14 urteetako altuena.
Jerome Powell Erreserba Federaleko presidentea. Argazkia: EFE
Jerome Powell Erreserba Federaleko presidentea. Argazkia: EFE

AEBko Erreserba Federalak interes-tasak 0,75 igotzea erabaki du, inflazioa kontrolatzeko saiakera berri batean. Iragan martxotik bosgarren igoera da, eta puntuko hiru herenen hirugarrena jarraian.

Horrela, Ameriketako Estatu Batuetako banku zentralak ekonomialarien iragarpenak bete ditu, eta munduko ekonomia nagusiaren interes-tasa ofiziala % 3-3,25 artean kokatuko du, azken 14 urteetako altuena.

Bi eguneko bileraren ostean, Erreserba Federaleko kideek hartu dute erabakia.

Inflazioaren azken datuak jakitera eman eta astebetera iragarri dute igoera. AEBko KPIk bi hamarren behera egin zuen abuztuan, % 8,3an kokatuz, baina uztailarekin alderatuta prezioek hamarren bat gora egin zuten.

Beraz, Erreserba Federalak martxotik agindu dituen igoerak ez dira oraingoz prezioetan eraginik izaten ari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratu horretan lan egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X