Homofobia
2016/05/04 - 22:08
Gipuzkoan adoptatzea lortu du bikote homosexual batek
Sexu bereko bikoteen eskubideak estatuan onartu zirenetik ia 11 urte pasa dira. Eta gezurra badirudi ere, duela hilabete gutxi Gipuzkoan lehen aldiz bikote homosexual batek adoptatu ahal izan du.
2016/04/14 - 22:37
AEBko artistak eta enpresak, lege homofoboen aurka
Gay, lesbiana eta transexualak baztertzen dituzten legeek abeslari eta enpresa handien erreakzioa eragin dute. Lege horien aurkako boikot kanpaina hainbat estatutara hedatu da azken egunotan.
2016/03/23 - 13:08
Homosexuala izateagatik kale gorrian?
Homosexuala izateagatik gazte bat etxetik bota dutela salatu dute Gasteizko hainbat elkartek. Gasteizko Eskubide Sozialen aldeko plataformako Jabi Saenz izan dugu Faktorian.
2016/03/16 - 17:17
21 urteko mutil bat etxetik bota dute Gasteizen, homosexuala delako
Elkarte sozialek salatu dutenez, gazteak gizarte zerbitzuetara jo du, baina oraindik ez diote "konponbiderik" eman.
2016/01/28 - 21:32
Homosexualen ezkontza zibilen gaineko lege berria, eztabaidagai Italian
Polemika handia dago adopzioekin, izan ere, Italiako sistema politikoaren gehiengoak ez die eskubide hori onartzen bikote homosexualei.
2015/12/18 - 18:01
Bilbon gertatutako eraso homofobo bat gaitzetsi du aho batez Udalak
Udalbatza gertatutakoaren aurka agertu da eta erasoaren biktimari babesa agertu dio. Gainera, horren moduko ekintzak salatzeko deia egin die herritarrei.
2015/12/11 - 19:14
Bilboko taberna batean izandako eraso homofobo bat salatu dute
Kitzikan erakundeak Bilboko taberna batean izandako erasoa salatzeko kontzentraziora deitu du. Mobilizazioa larunbatean izango da, Arriaga plazan, 12:00etan.
2015/10/28 - 21:41
Apaiz homosexuala: 'Elizak infernu bihurtu du homosexualen bizitza'
Horrela dio bere homosexualitatea eta bere bikotekidea munduaren aurrean azaldu zuen apaizak, Frantzisko aita santuari bidalitako gutunean. Eliza uzteko eskatu die kardinal, apezpiku eta apaiz gayei.
2015/10/05 - 13:22
Ospitale batek lesbiana bat diskriminatu du ugalketa lagunduan
Epaile batek ospitalea eta Madrilgo Erkidegoa zigortu ditu. Ministerioaren agindu baten arabera, ugalketa lagundua jaso ahal izateko "12 hilabetez praktikatu behar da bagina bidezko koitoa".
2015/10/03 - 15:35
Vatikanoak apaiz gay bat kongregaziotik kanporatuko du
Corriere della Sera egunkari italiarrean gay dela baieztatu du gaur prelatuak, baita bikotekidea duela eta horretaz harro dagoela ere.
2015/08/12 - 12:19
Lesbiana izatea, Elita gaztearen 'zorigaitza'
26 urteko emakume nigeriar honi 14 urteko kartzela zigorra ezarri zioten bere herrialdean lesbiana izateagatik. Hendaiako atxikitze zentroan dago orain, kanporatua izateko arriskuan.
2015/07/28 - 12:09
Elizak aitabitxi izatea ukatu dio transexual bati
"Fedearekin bateragarria ez den bizimodua" duela argudiatu du Cadizeko Gotzaingoak.
2015/06/28 - 15:45
Transexualek diskriminazioa pairatzen dute Kolonbian
Kolonbian, homosexualen arteko ezkontza eztabaidagai duten honetan, diskriminazioak eta batez ere poliziaren indarkeriak nabarmen gora egin du da azken urte honetan LGTBI komunitatearen kontra.
2015/06/28 - 13:07
LGTBI kolektiboaren diskriminazioa salatu dute Donostian
Manifestazio batek Donostiako kaleak hartu ditu berdintasuna eskatzeko Gay Harrotasunaren Egunean.
2015/05/30 - 19:10
Hainbat atxilotu Moskun egin nahi zuten homosexualen martxan batean
Nikolái Alekséyev Errusiako gay mugimenduaren liderretako bat atxilotu dute. Dirudienez, protesta egin nahi zute, baina ez zuten horretarako baimenik.
2015/05/30 - 19:05
Mugimendu homosexual errusiarraren burua atxilotu du Poliziak
Moskuko Udalaren baimenarik gabe, homosexualen aldeko martxa egiten saiatzeagatik atxilotu dute Nikolai Alekseyev.
2015/05/23 - 13:47
Homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea onartu du Irlandak
Boto emaileen % 62k baiezkoa eman diote homosexualen arteko ezkontzei, datu ofizialen arabera.
2015/05/22 - 10:46
Ezkontza homosexualak baimentzeko erreferenduma dute gaur Irlandan
Baiezkoak irabazten badu, homosexualen arteko ezkontzak herri bozketaz baimentzen duen lehen herrialdea izango da Irlanda.
2015/05/17 - 16:05
Homofobiaren eta transfobiaren aurkako eguna da gaur
Jendea erreakzionatzera deitu dute; izan ere, eragileak bereziki kezkatuta daude azkenaldian eraso eta irainak areagotu direlako.
2015/05/17 - 15:52
XXI. mendean, jarrera homofoboak ohikoak dira
Joan den urtean Poliziak egindako txosten baten arabera, Espainian gorrotoak eragindako 10 delitutik lauk orientazio edo identitate sexualarekin dute zerikusia. EAEn gutxiago dira.